Aste honetan Gasteizko Jazz Emanaldia hasiko da, eta Gasteizko Gazte Abertzaleak-ek 1. Argazkilaritza Rally-a antolatu du. Hemen luzatzen dizkizuet arauak. Anima zaitez eta parte hartu!!
PARTEHARTZAILEAK: nahi duten afizionatuek.
DATA: Uztailaren 10etik 17ra
ANTOLATZAILEAK: Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasuna eta Gazte Gasteiz Aberrigintzan.
IZEN EMATEA: San Prudentzio kaleko alkartetxean, uztailaren 1etik 10era.
PREZIOA: 10 euro partaide bakoitzeko (honen barne karretea eta dokumentazio informatiboa doa).
GAIAK: 3 gai zehatz eta 1 askea. Gaiak diapositiben karretekin batera emango dira. Partaide bakoitzeko karrete bana emango da. Jasotzeko eguna uztailak 10, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:00etara (San Prudentzioko alkartetxean).
IBILALDIA: Gasteiz Hiriko leku ezberdinetan.
Informazio gehiago lortzeko San Prudentzio kaleko Alkartetxera jo, edo 945 23 27 62 tel zenbakira deitu.
Gaia: Jardunaldiak
0 Erantzunak to “1go Argazkilaritza Rally-a”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna