Gazte Abertzaleak-ek Bilboko Ertzaintzaren portaerari onartezina deritzo
Eusko Alkartasunaren gazteriak bere ezadostasuna erakutsi nahi du ertzaintzak manifestaldi baketsu batean izan zuen jarreraren aurrean.
Gazte Abertzalek-ek, atzo izan zuen ezohizko batzarrean, Bilbon aurreko larunbatean burutu zen manifestaldi jendetsu aurrean non euskal herritarren gehiengoak nahi duen normaltasun demokratikoari ez dagozkion gertakariak ikusi ziren, Ertzaintzaren jarrera akats larriari deritzo. Gazte erakunde independentistaren aburuz, manifestazio askatasuna da, hain zuzen, demokrazia eta askatasunaren oinarrizko zutabeetako bat. Zutabe hauek, ezin ditu inongo indar polizialek zapaldu. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailari erantzukizunak exijitzen dizkiote.
Honekin batera, Bilboko manifestaldian, non erakundeko hamarkada militante zeuden, Gazte Abertzaleak-ek berrezten du aurrez aurretik zirikatzerik ez zela egon eta ekintza polizialen ardura hori agintzen dutenei dagokiela. Idazkari Nagusiaren hitzetan, “Manifestaldi jendetsu bat delinkuenteak izango baziren bezala disolbatzea bakarrik manifestatzeagatik, erokeria da” Sentsu honetan, Andoni Iturzaetak hurrengoa baieztatzen du “Garzonen autoak, Madrilgo legeak eta Partido Popularren zakarkeria frankisten aurretik, Eusko Jaurlaritzaren jokaeran askatasunen errespetuak eta EAEko euskal herritarren gehiengo borondateak lehentasuna izan behar dute, horrek desobedientzia egintza dakarren arren”.
Sentsu honetan, Madriletik euskal hiritarren borondatea ez denez errespetatzen eta gizartea integratu eta Euskal Herriak pairatzen duen arazo larria konpondu baino, elkarbizitza apurtzeari ekiten zaion, beste denbora batzuetara garamatzan eta hiritarren borondateari errespetu eza harrokeriaz erakusten dituzten jokaera eta legeak ezartzen ari direnez, Gazte Abertzaleak-ek elkarbizitzaren marko subirano baterantz berehalako urratsak eman behar direla berrezten du. Iturzaetak “Euskal Herrian garaia heldu da arazoari konponbide egokia ekiditea eta dagozkigun eskubideak estaltzea helburu dituen estrukturen betetzearen gaurko egoera gainditzeko” esaten du. Horrela, EAJren jarrera bikoitza kritikatzen eta kondenatzen dute. “Partidu Popularrak eta gobernu espainiarrak beligerantzia jarraitua eta, EAEko 2001ko maiatzaren hauteskundeetan zein Estatutua betetzeko bi hilabetetako epean, euskal herritarren erabakiari errespetu eza erakutsi dituzte. Ezin da onartu zalantzazko autoak guri betearaz diezagutela haiek Lege Organika bat bete ez dutenean. Hori dela eta EAJk euskal herritarrek eskatzen dituen urratsak eman behar ditu. Horiek gabe, ez liteke gobernuko lanetan jarraitzea posible izan beharko” esan zuen Idazkari Nagusiak.
Beste aldetik, Gazte Abertzaleak-ek kritikatu du Batasunak egin duen manifestaldiaren erabilera partidista Garzonen autoari eta bere ondorioei egindako kritikak kapitalizatzen saiatuz. Are gehiago, egindako kritika gehienak eta zintzoenak biolentzia oro, hiritar guztien giza eskubideak eta demokraziaren berezko askatasunak kritikatzen gai direnengandik etortzen direnean. Zentzu horretan Iturzaetak oso zorrotz: “Partido Popularrari egunero argudioak ematen dizkionak eta ETAk egiten dituen atentatuen aurrean bat ere kritiko agertzen ez direnak, paradoxikoa da helburu demokratikoak eta haiek defenditu gai ez diren askatasunei errespetua bilatzen dituen borroka kapitalizatzea saiatzea. Demokraziak eta askatasunak koherentzia politikoa eta haien printzipioen errespetuen exijentzia eskatzen dituzte eta ez bakarrik norberari zuzen eragiten diotenean” hau esanez bukatzen du Iturzaetak.
Gaia: Euskal Herria
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa



