NUPeko Elkarlanean unibertsitaterako euskara legearen proiektuaren aurkako mobilizazioetara batzen da

Elkarlanean ikasle elkarteak unibersitate publikoa eta Nafarroako Legebiltzarra elkartuko dituen gizakatean parte hartuko du bihar eguardiko 12:30etan. Gizakate honekin euskeraren erabilera unibersitatean erregulatuko duen lege proiektuaren erretiratzea eta benetazko normalizaio plangintza baten gauzatzea aldarrikatu nahi da.

Pasaden urtean sortu zen Elkarlanean taldea euskararen normalkuntza eta hezkuntza eskubideen begirunearen alde lan egiteko, beti ere honekin elkarloturik doan izaera kultural historiko eta linguistikoan sakontzeko. Horregatik ekintza hontarako atxikimendua adierazten du eta talde hontako kideak gizakate hontan parte hartzera animatzen ditu.

Talde hontako bozeramaileeen esanetan gobernuak aurkezturiko lege proiektua ez du inondik inora hizkuntz normalizaioa bilatzen. Hortaz urrun aberastasun kultural eta linguistikoarekiko inongo begirunerik ez gordetzeaz gain napar euskaldunen oinarrizko eskubideak ere zanpatzen ditu.

Guzti horregatik mobilizazioan parte hartzearen garrantzia azpimarratu dute, izan ere beharrezkoa deritzote ordezkari politikoak gai honen inguruko zentzuzko ausnarketa bat egitea arrazionalitateari lekua utziz. Euskara aberastasun kultural eta intelektuala izatearekin batera oinarrizko eskubide bat ere izan behar du, ez ostera beste batzuen nahia izango litzatekeen moduan enfrentamendu elementua.

Gaia: Hezkuntza

Egilea: Elkarlanean

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Desobedientzia Zibilean jarduteagatik Baionan epaituko diren 4 gazteekiko elkartasuna adierazten du Gazte Abertzaleak-ek

Elkarlanean ikasle elkarteak unibersitate publikoa eta Nafarroako Legebiltzarra elkartuko dituen gizakatean parte hartuko du bihar eguardiko 12:30etan. Gizakate honekin euskeraren erabilera unibersitatean erregulatuko duen lege proiektuaren erretiratzea eta benetazko normalizaio plangintza baten gauzatzea aldarrikatu nahi da.

Pasaden urtean sortu zen Elkarlanean taldea euskararen normalkuntza eta hezkuntza eskubideen begirunearen alde lan egiteko, beti ere honekin elkarloturik doan izaera kultural historiko eta linguistikoan sakontzeko. Horregatik ekintza hontarako atxikimendua adierazten du eta talde hontako kideak gizakate hontan parte hartzera animatzen ditu.

Talde hontako bozeramaileeen esanetan gobernuak aurkezturiko lege proiektua ez du inondik inora hizkuntz normalizaioa bilatzen. Hortaz urrun aberastasun kultural eta linguistikoarekiko inongo begirunerik ez gordetzeaz gain napar euskaldunen oinarrizko eskubideak ere zanpatzen ditu.

Guzti horregatik mobilizazioan parte hartzearen garrantzia azpimarratu dute, izan ere beharrezkoa deritzote ordezkari politikoak gai honen inguruko zentzuzko ausnarketa bat egitea arrazionalitateari lekua utziz. Euskara aberastasun kultural eta intelektuala izatearekin batera oinarrizko eskubide bat ere izan behar du, ez ostera beste batzuen nahia izango litzatekeen moduan enfrentamendu elementua.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Konstituzio arrotzaren aurrean GAk Euskal Herriko sarreretan kartelak jarri ditu

EAko gazte erakundeko milintantek euskal naziotasunaren aldarrikapen
kartelak jarri dituzte Euskalherriko sarrera guztietan.

Gazte Abertzaleak erakundeko militantek Europako edozein tokitan Herri
bateko sarrera adierazten duten kartelen antzekoak jarri dituzte
Euskalherriko errepide sarrera guztietan -bai frantsez estatuan bai
espainiar estatuan – Konstituzio Egunaren ospakizuna dela eta konstituzio
honek askatasunerako gogoak eta Euskal Herriaren onarpena galerazten duen
funtsezko elementua delako.

Ekintza honen bidez Eusko Alkartasunako gazteek agerian utzi nahi dute
Konstituzioa balio gabeko tresna bat dela Euskalherriko integrazio eta
kohesio beharrei aurre egiteko, izan ere demokratikoak eta legitimoak diren
oinarrizko eskubiden gauzatzea galerazten du – horretarako indar militarren
erabilera ere kontuan hartzen duena -, egun esistitzen diren elkarbizitza
arazoen soluziorako iturri liratekenak alegia. “Euskalherrian ez du balio
duela ia 25 urte frankismoaren eta militarren presiopean onartu zen
konstituzio espainol honek. Agorturik jaio zen, eta askatasunerako lastra
bat izaten darrai.”

Era berean, ekintza honen bidez Gazte Abertzaleaken militanteek beren gogoa
agertu nahi dute Euskalherriak Estatu propioa eratu dezan beste estatuekiko
berezirik eta beste herri europarren baldintza berberetan. “Mugak ezartzeko
nahia leporatuz espainolismoak isurtzen dituen kritikak gogo txarrekoak
dira: gure proiektua gauzatuko dugunean aurkituko duten muga bakarra, nazio
berri batean sartu direla adierazten duen kartela baino ez da izango eta
baita ere bere eskubideak aitortuak dituen eta demokratikoki bere
etorkizunaren gidaritza duen herri baten ongizatea.

Ateratako zenbait argazki (beherago jo):

Orduñan
Orduñan
Orduña, Bizkaia. Orduña, Bizkaia.
Baionako tren geltokia
Frantziako muga Ahurti
Baionako tren geltokian. Ahurti, Frantziarekin mugan.
St. Martin - Baiona
Tarnoze eta Bokalen artean
St. Martin eta Baionan artean. Tarnoze eta Bokalen artean
Briñas
Labastida
Briñas. Labastida
Miranda de Ebro
Miranda de Ebro.

Kartelak jarri ziren lekuak
Bizkaia

Kantabriarekin mugan:

El Haya. Muskiz-eko autopista
El Haya. N634 errepidea

Burgos-ekin mugan:

Lanestosa. N629

Araba

Errioxarekin mugan:

Labastida
Briñas. N232 errepidea

Burgosekin mugan:

Miranda de Ebro. N1 y A1
Artzeniega
Orduña

Nafarroa

Zaragozarekin mugan

Cascante

Huescarekin mugan

Lumbier

Lapurdi

Frantziarekin mugan

Baiona
Ahurti
Baiona. Tren geltokian

Gazte Abertzaleak erakundeko 7 taldek Euskal Herrian sartzen dela
ezagutarazten duten kartelak ezarri zituzten kokalekuak puntu gorriz
azaltzen dira hurrengo mapan.

Kartelak jarri genituen lekuak puntu gorriz adierazita

Gaia: Euskal Herria

Konstituzio arrotzaren egunean. Zeledon Desobedientzalari!

Abenduaren 6an, espainiar konstituzio eguna aitzakia hartuz, desobedientzilariok ekintza bat burutu genuen Gasteizen. Ekintzaren antolakuntzan pare bat aste ibili ondoren, Zeledonek bere naziotasun inposatuari ukatu behar zuen eguna heldu zen! Gainera Zeledonek gasteiztarrei bere adibidea jarraitzera animatuko zien, honela nazioarteko erakundeetara euskaldunok dugun naziotasun eskubidea aldarrikatzeko aukera izango genuke.

Ekintza goizeko 11etan hasi egin zen, desobedientzilari batzuk kutxa erraldoi bat eraiki zuten, bapatean Zeledon agertu zen bere karnetarekin, bere inposaturiko espainiar naziotasunari uko egiteko prest eta euskaldun bezala berea aldarrikatzeko asmoz. Bere NANa kutxan sartu ondoren, gasteiztarrak animatu zituen desobedientzilariak-en bideari atxikimendua azaltzeko eta espainiar karneta ukatu. Une horretan gazte batzuk animatu ziren eta beraien NANak kutxara botatzera animatu ziren. Ondoren, Zeledonek hurrengo agiria irakurri zuen:

ZELEDON DESOBEDIENTZILARI

Zeledonek argi dauka. Ez du estatu arrotzek inposatutako nortasun agiririk nahi. Honela gure deia jaso eta nortasun agiri arrotz hori Nazio Batuen Erakundera bidaltzeko erabakia hartu du.

Zeledonek desobedientzialariek emandako aukera aprobetxatu du, gaur egun jasaten ari garen gatazkan gizarteari parte hartzeko eman zaion aukera. Desobedientzilariok argi bait daukagu gizartea dela gatazka gehien nozitzen ari dena eta era berean konponbidean eragile nagusiena beharko lukeena.

Horregatik gizarteari deia luzatzen diogu desobedientzia aktiboko ekintzetan parte hartzeko. Konkretuki “100etik 1000ra” ekimenean parte hartuz non bakoitzak bere nortasun agiri arrotzari uko egiten dion hau desobedientzilariei emanez.

NAN hauek NBEra eramango ditgu gatazkaren internazionalizazioa bideratzeko eta munduari erakusteko hemen badagoela ez espainola ez frantsesa ez den errekonozitu gabeko herri bat autodeterminazioa gauzatzeko eskubidea ukatzen zaiona.

Gizarteak dagokion protagonismoa berreskura dezan estatu arrotzen aurkako desobedientzia zibila, boikota eta ekintza zuzen ez bortitza erabil ditzan eskatzen diogu asmo pedagogiko, herrikoi eta eraikitzailez autodeterminazioa eta burujabetasuna lor ditzan.


Zeledon Gasteizko udaletxean bere naziotasunari uko egiten (Hurbiletik)

Zeledon Gasteizko udaletxean bere naziotasunari uko egiten (Hurbiletik)
Egin click irudian haundiagoa ikusteko


Zeledon Gasteizko udaletxean bere naziotasunari uko egiten (Urrutitik)

Zeledon Gasteizko udaletxean bere naziotasunari uko egiten (Urrutitik)
Egin click irudian haundiagoa ikusteko

Gaia: Euskal Herria

Gazte Abertzaleak-ek PP-k egindako frankismoko biktimen onespen morala jarrera estetikoa besterik ez dela uste du

Eusko Alkartasunako gazteriak gai honi buruzko kongresuko erresoluzioa Jaime
Ignacio Burgo-k irakurtzea zearo ezduina dela mantentzen du.

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunako gazteriak, PP-k, azaroaren 20-an
espainiar kongresuan onetsitako erresoluzioa dela eta, mantedutako jarrera
zinikoa dela uste du.

Gazte Abertzaleak-en iritziz, PP neurri honekin bere iraganaren itxura
garbitu nahian dabil, baina bere egiteko modu totalitarioak zuzendu gabe,
zeintzuk oraindik oso nabariak diren. Guzti hori gertatutakoaren
izugarrikeria eta erantzunkizunak onartu gabe egiten saiatu da. PP-k, 25
urte igaro ondoren, jende aurrean egindako ekintza estetiko batekin 40
urtetan egindako ekintza faxistak ahaztuarazi nahi ditu, eguneroko
egiteko-era politikoarekin ikusten ez den onespen baten itxura ematearen
intentzioarekin.

Sistema frankistaren oinordeko zuzenek, trantsizioa amaierarik gabekoa izan
zedin euren gogo osoa jarri zuten haiek, hauteskunde aurreko momentu hauetan
iritzi publikoaren aurrean Estatu Demokratikoaren defendatzaile sutsuenak
bezala beraien burua aurkesteak eta, gainera, beraien erantzunkizunak onartu
gabe, eta euren politika eta gobernu metodoei aplikatu gabe, frankismoko
biktimen onespen morala egiteak paradojikoa ematen du.

GA-ren iritziz frankismo garaia amaitutzat emateko eta biktimek euren
irainak konpentsatuta ikusteko oraindik asko dago egiteke Estatu
Espainiarrean. Egoera hau gainditzeko koxkarik nabarmenena jarrera
totalitarioa oraindik mantentzen dutenen eta gainerako proiektu guztiak
ilegalak balira bezala lan egiten duten hoien aldetik, postulatu
demokratikoak onartzea da.

UPN-ek eta PP-k ohituta gauzkaten politika zapaltzailea ezin ahaz dezakegu.
Zentzu honetan, Del Burgo jaunak aipatutako erresoluzioa irakurtzea guztiz
ezduina suertatzen da. Gizon honen ibilbide politikoa eta Del Burgo abizenak
Nafarroan Frankoren garaian giza eskubideen zapalketan izandako inplikazioak
kontutan hartuta.
Era honetako erresoluzioak, kale eta enparantzetako pertsonai faxisten
izenak kentzearen aurka jartzen diren edo sinbologia faxista mantentzearen
aldekoen ahotik badatoz, sinesgaitzak dira.

PP-ren arazo bakarra, Aznarren oinordekoaren izendapenak duen Caudilloaren
oinordetzaren kutsuarekin hasita, ez da frankismoarekin harreman izan zuten
pertsonaiez josita dagoela, hotz gain, eguneroko jarrera politikoan,
demokrazia beti defenditu dugunongan debekatutako praktika totalitarioak
alde batera ez uztea ere arazoaren beste zati bat da.

GA-k PP Estatuaren egitura diktaduraren ezaugarrietara gero eta gehiago
hurbiltarazten ari dela uste du. Egun bezla botereen banaketarik ez zegoen
eta norberaren ikuilua balitz bezala gobernatze bai dute.Totalitarismoaren
ondorioak sufritu dituen eta sufritzen ari den gizarteak pairatutako
injustiziak konpentsatuta ikus ditzan, bere izenetan eta jarrera politikoan
asko aldatu beharko du PP-k.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

IHESaren kontrako egunaren aurren

HIESAren aurkako nazioarteko eguna dela eta Gazte Abertzaleakek honako hau adierazi nahi du:

EAko gazteriak onespena eta babesa azaldu nahi die urtean zehar etengabe lanean diharduten bolondres zein elkarteei, eurak benetako protagonistak direlakoan baikaude.

Gaurkoa bezalako egunotan, HIESAren aurka elkarrekin aritzeko asmoa berresten dugunean , lehen munduan arazo larri hau kontrolatzen lortzen ari direnei arreta nahikorik eman gabe instituzioen babesa goraipatzen dela uste dugu.

Aurrekoarekin alderatuz, hemen guztion babesarekin kontrolatzen ari bagara ere, hirugarren munduan kutsatu eta hildakoen kopurua urtero gero eta larriagoak direla salatu nahi dugu. Honen zioa ez da bertan laguntzeko jende nahikorik ez egotea, baizik eta lehen munduko erakunderik boteretsuenek, euren mugetatik kanpo, beharrezko baliabide nahiz bitartekoak ez eskeintzea. Honi berekoia eta bat ere ez solidarioa deritzogu.

Gaurkoa gaixotasun honi dagozkion eta askotan ekidituak diren hainbat gauzetan arreta jartzeko egunik aproposena iruditzen zaigu.

-Prebentzioari dagokionean ohiko preserbatiboaren kaltean metodo antisorgailu andanaren zabaltzeari buruz GAk bere kezka zabaldu nahi du . Bide hauek ez dute inongo sexu bidezko gaixotasunen kutsaketarik galerazten.

- Eraberean, HIESA sexu bidez kutsa daitekeen gaixotasunik arriskutsuena izanik ere, gainontzekoei buruz informatu eta prebentzio lana egin behar dela ere ohartarazi nahi dugu, nahiz eta horren larriak ez izan, askoz arruntagoak eta kutsagarriagoak direlako, hala nola hepatitisa.
HIESAren arazoari garrantztirik kendu gabe, jendea gainerako gaixotasunen inguruan oso desinformatuago dago.

- Halaber salatu nahi dugu kanpainak sexuaren inguruan eta prebentzioan soilik oinarritzea kutsatutakoek pairatzen duten diskriminazioa jorratu barik , eta gaur egun seropositiboa izateak suposatzen duenaz informatu barik, fobiak ekiditea helburu izanik.

BIZIGAYk , Eusko Alkartasunean amankomunean diharduen elkarteak ere homosexualen artean arreta gutxitzeaz ere oharra zabaldu nahi du. Honekin loturarik izan gabe, 2002 urtean HIESA orientazio homosexualarekin lotzen duen mito injustoa oraindik ematea ere salatu nahi dugu.

Gaia: Justizia soziala

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Gazteria politikan. Carlos Garaikoetxea

Bizkaiko Gazte Abertzaleakek antolatuta, pasa den larunbatean gure lehendakari izan zenarekin solasaldi eder bat izateko aukera izan genuen. Larrea gelan, Bilbon, Carlos Garaikoetxeak Interneten bitartez eta han bertan bildu zen publikoki anitzen galderei erantzun zuzena eman zien. Batetik bere ibilbide politikoa aztertu eta Euskal Herriko historian beteriko lana argitu zigun, eta bestetik egungo politika egoerari buruz gogor eta argi aritu zen. PNVrekin elkarrizketak (euren jarrera nahiko prepotentea dela esan zuen), ETAren desagertzeaz, Ibarretxeren Planaz (Gobernukoa izan arren) eta PNVk plana bera gutxituko duela, etb…

Hitzaldiko momentu bat.

Politika aktibotik kanpo dagoen pertsona baten ikuspuntu askea medio, askotan analisi horiek ez ditugu erraz entzuten, eta Carlos Garaikoetxeak argitutakoa ikuspegi zabalagoa bat ematen digu. Hurrengorarte.

Garaikoetxea hitzaldiko momentu baten

Gaia: Hitzaldia

WordPress Themes