martxoa, 2003-rako artxiboa.

Botere politikoaren ondorioetako bat omen da agintari politikoaren psikologian eragiten duen transformazioa. Boterea bere eskuetan izateak agintariaren «ego»a handiarazi egiten du, arrazoi osoaren jabedun bihurtuz eta propioak ez diren iritziei buruz ezkortasuna sortuz. «L’état c’est moi» zioen errege absolutuaren jarrerak ez dira historiako liburuetan bakarrik aztergai, gaur egungo agintari politiko espainiarren azterketa objektiboa eginez […]

Gazte Abertzaleak erakundeak bere 15. urtemuga ospatuko du Martxoaren azken asteburuan, Tolosan eginen den ekitaldi handiaren bidez. Zutabe huntan holako ekitaldi baten egitaraua emaitea bitxia izan badaiteke ere, ekitaldiaren egitarau original bezain bikainak, hilabete huntan gai hau aipatzea erabaki nau.
Bai, jadanik 15 urte Gazte Abertzaleak erakundea existitzen dela! Horrek jende asko harrituko du. Neri harrigarria […]

Sorgintxulo, Santutxu auzoko gaztetxea, itxi nahian dabiltza. Adineko pertsonentzako zentro bat eraiki nahi dute neurrigabeko inbertsio bat eginez. Tokia, gainera, ez da horretarako aproposena, Txurdinagako parketik hurbilago egotea ere posible izango litzateke eta. Horregatik Sorgintxulon auzoko zenbait gaztek egindako lan guztia bertan behera botatzea bidegabekeria handia iruditzen zait. Autogestio eta okupazio adibide positiboa da hau […]

Gazte Abertzaleaken 15. urteurrenaren Jaia Tolosan.
Ekitaldi honi buruz informazio gehiago honako helbide honetan lor dezakezue:
www.gazteabertzaleak.org/urteurrena
Gaia: Jardunaldiak

Nahiko tristea da Emakume langilearen nazioarteko eguna, Gay eta Lesbianen eguna etab.koak ospatzea, horrek esaten baitigu oraindik gaur ezberdintasun egoera batean bizi garela, hoberena holako egunak ez ospatzea izango litzateke herri honetan berdintasuna eta alkartasuna nagusitu egin direlako, bazterketa eta irainen aurrean.
Egun ezberdintasun egoerak ikusten ditugu gizartean, emakumeok oraindik ez dugu berdintasuna lortu gizonezkoekin […]

Euskal Herriko gatazka Irlandakoarekin parekatzeko joera dugu, han ematen diren baldintza politikoak hemen ezagutzen ditugunekin antzekotasun handiak zituztelakoan. Aldekotasun horren zuzentasuna debatitzeko asmoa ez darabilkit buruan gaurkoan, baizik eta bestelako hausnarketa bat, Euskal Herrian gerta litekeen balkanizazioa alegia.
Finean Euskal Herriko arazo politikoa nortasun arazo bat baita. Nortasun politiko arazo bat. Norbere burua espainiartzat eta frantziartzat […]

Bloque Nacionalista Galego, Esquerra Republicana de Catalunya, Chunta Aragonesista eta Partit Socialista de Mallorca-Entesa Nacionalista aldierdien gazte taldeek, Gazte Abertzaleei bere alkartasun osoa adierazi nahi dute, Egunkaria-k jaso duen erasoa dela eta.
Adierazpen askatasunaren aurkako eraso bortitz honen aurrean, gazte talde hauek demokrazian oinarrizkoak diren baloreak kolokan jarri direla salatu nahi dute.
Era berean atxilotuen askatasuna eskatzen […]

Donostia txiki gelditu zen bertan inoiz izandako manifestaldirik handienean
Andoni Iturzaeta (GA): “Berriro ere, faszistak mozorrorik gabe dabiltza Euskalherrian”
Euskal Herri osotik etorritako jende oldea bildu zen Donostian Kontseiluak antolatutako manifestaldian. Aniztasuna nagusi bazen ere, erakunde politiko eta sozial ezberdinetakoak elkartu ziren euskal kultura eta adierazpen askatasunaren aldeko ekitaldi honetan. Bizigay askapen sexualaren aldeko gazte erakundeko kideekin […]