maiatza, 2003-rako artxiboa.

Sorgintxulo Gaztetxeak 4 urte daramatza Santutxuko auzoan lan egiten autogestio eta auzo bileretan. Ikastaroak eta kultur ekimenak antolatzeaz gain, oinarrian, gazteek beren ekintzak aurrera eramateko toki bat eskeintzen du Sortintxulok, kalea eta tabernekiko alternatiba bat sortuz. Santutxuko gazte batzuek Karmelo eliza ondoko eraikinean sartu zirenetik, bizitza eman diote urteetan hutsak egon diren lokal hauei.
Gazte […]

Askatasun eta kulturaren aurkako eraso zuzen baten aurrean, EAko gazteriak beharrezkoa jotzen du gizarte erantzuna.
Gazte Abertzaleak-ek “Kontseiluak” bihar Donostian ospatuko duen manifestaziora joateko bere jarraitzaileak mobilizatuko ditu. Aldi berean, euskal gazteariari manifestazioari masiboki erantzuteko deia egiten dio, eta Euskal Herrian, espainiar Estatua egiten ari den zentsura eta askatasunen etengabeko murrizketa ez dugula onartzen erakusteko.
EAko gazteriaren […]

Croisés de Saint-Andrés taldeak 90 urte ospatuko ditu larunbatean zortzi. Futbolean luzaz aritu naiz talde hortan eta urtemuga hunen kari antolaturiko ekitaldia dela eta, oroitzapen anitz jin zaizkit gogora.
Orroitzen naiz nola Angeluko Oihana ikastolan nintzela, Croisés-an ari ziren ikaskide batzuk talde horretara sartzea konbentzitu gintuzten. Hasieratik biziki ongi integratu ginen eta hamabost urte baino gehiagoz, […]

Hauteskundeak ditugu berriz ere Hegoaldean. Gu guztion eguneroko bizimoduan eragina duten hainbat kuestioren kudeaketa noren esku utzi behar dugun erabakitzeko garaian, sistema politiko-demokratiko normalizatu batez arituko bagina, ezkerraren eta eskuinaren arteko lehia programatiko-ideologikoa litzateke gakoa. Horrez gain, emantzipazio nazionalaren prozesuan dagoen nazio bateko biztanleek, ezker-eskuin dialektikatik at, Euskal Herria edo Espainiairen arabera ere egiten dute […]

Segi, EGI, Hatsa… zein da berezitasuna Gazte Abertzaleak erakundean? Zeintzuk dira haren helburuak?
Bai, esan bezala, ez dira gazte mugimenduak eskasak Euskal Herrian! Alde batetik, mugimendu desberdinen ugaritze hau interesgarria da, desberdintasuna bermatzen duen heinean. Hala ere, beste ikuspuntu desberdin batetik, mugimenduen kopuru honek esparru abertzalean dugun arazoetako bat uzten du agerian: funtzionamendu ez koordinatua. Zuk […]

Eusko Alkartasunako Batzar Nazionalak, Biltzarren artean alderdiak duen erabaki organo gorenak, Batzorde Nazionalaren proposamena ontzat hartu du gaurkoan, kontrako boto bakar bat egon delarik. Proposamen honi jarraiki, Harkaitz Millánek, Gazte Abertzaleak-eko Nazioarteko Harremanetarako arduraduna, PNV-EA koalizioak Donostiko alkatetzarako aurkeztutako zerrendan bigarren lekua izango du.
Europa Press-ek jakin zuenez, Gorka Knörr, alderdiko idazkari orokorraren hitzetan, Harkaitz Millán […]

Izatezko bikoteen legeari buruz honako hau adierazi nahi dugu:
- Eusko Legebiltzarrak izatezko bikoteen legea onartzeak pozten gaitu. Modu honetan urrats garrantzitsua eman izan da izatezko bikoteen kolektiboak, sexu berekoak bereziki, pairatzen zuten bazterketa juridikoa nahiz legala ezabatzeko. Hala ere, oraindik ere gutxiegi deritzogu, urrunago iritsi zitekeelako. Etorkizunean berreskuratu beharko genukeen gutxieneko akordioadelakoan gaude.
- Gure poza […]

Mila zortziehun eta laurogeita sei. Estatu Batuetako Chicago hirian zortzi orduko lanaldiaren aldeko aldarrikapenak konbokatu zituzten ezkerreko hainbat taldek. Ordenuaren aurkako ekitaldia zela argudiatuz, poliziak manifestazioa erreprimitu zuen, sei anarkista atxilotu eta jarraian epaitu. Garai horretako gainegitura kapitalistentzat epaiek erakusgarriak izan behar zutenez, etorkizunean gerta zitezkeen konbokatoria berriak ezereztatzeko sei anarkistak heriotza zigorrera zigortu zituzten. […]