presoak euskal herrira

Euskal gatazkaren konponketarako inola ere ezin ahaz daiteke ETA-ko presoen familiek sakabanaketa politika dela eta jasaten duten egoera larriaren arazoa. Senideek zigor bikoitza jasatea onartezina da. Batetik, presoari Zigor Kode espainolaren arabera ezarritako zigorra eta, bestetik, sakabanaketa politika. Azken horrek senideak ehunka kilometro egitera behartzen ditu, horrek suposatzen duen dirutza eta istripu arriskuarekin.

Estatu espainolak, bere burua demokratikotzat eta zuzenbidezkotzat jotzen duen horrek, presoek jatorrizko tokietatik hurbilen dauden kartzeletan egoteko duten eskubidea bortxatzen du. ETAko 673 presoetatik 24 bakarrik daude Euskal Herriko kartzeletan. Beste 649ak Espainia eta Frantziako 85 espetxetan sakabanatuta daude. Horrez gain, zigorraren hiru laurdenak bete dituzten eta gaixotasun terminalak dituzten presoen egoerari ere aurre egin behar zaio.

Jon Aritz Bengoetxea – EAko zinegotzia Bilbon

Gaia: Giza eskubideak

Egilea: Jon Aritz Bengoetxea

Komunikabidea: Gara

Catalunya Euskal Herriarekin

Pasa den larunbatean, Gazte Abertzaleak-eko ordezkaritza batek Bartzelonako Sant Jaume enparantzan arratsaldeko 7-etan elkartzeko deialdian egon zen. Deialdia euskal gizartearekin elkartasuna azaltzeko eta gure kultura eta hizkuntzaren aurka azken denboraldian hain usu ematen diren erasoak salatzeko egin zen.

Berriro ere, katalunyako gizarteak euskal gizartearekiko daukan gertutasuna eta elkartasuna agerian utziz.

Egunkariaren aldeko manifa

Gaia: Euskal Herria

Berriz ere euskalgintzari erasoa

Bilboko Udaleko Eusko Alkartasunako zinegotzi bezala, Guardia Zibilak Auzitegi Nazionalaren aginduz Gipuzkoan eta Nafarroan egindako miaketak eta euskalgintzako zortzi ordezkariren atxiloketak onartezinak direla uste dut. Atxilotuen egoerak eta torturaren biktimak izateko duten arriskuak neurri handian kezkatzen nau. Auzitegi Nazionaletik eta espainiar gobernutik euskal kulturak eta euskarak sufritzen dituen erasoak biziki kondenatzen ditut. Euskaldunon Egunkaria-ren itxieratik zortzi hilabete igaro ondoren, erasoa berriz sufritu dugu euskalgintzaketa euskaldun guztiok. Espainiar Estatuak berriz ere errugabetasun presuntzioa, funtzezko eskubide izanik, bortxatzen du eta euskalgintzarekin zerikusia duen edozeini ustezko kriminalaren kartela eskegitzen dio. Eraso hauek guztiz onartezinak dira. Bestalde, atxilotuen eskubideak eta legalki dagozkien garantiak errespetatzeko exijitzen dut. Egunotan Martin Ugalderi Euskal Herritar Unibertsalaren saria eman zaio. Argi gelditzen da, beraz, espainiar gobernuaren aldetik euskal kulturarenganako jarrera erasokorra.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Jon Aritz Bengoetxea

Komunikabidea: Berria

SUBIRANOTASUN TOPAGUNEA

Ekitaldi batzuen artean lehena, gure Herriaren eraikitze soziala eta nazionala bultzatzeko eztabaida gune zabala sortzeko organu berria.

Partehartzaileak

IÑAKI LASAGABASTER – Katedratikoa eta EHUko Irakaslea
JOSE ALLENDE – Katedratikoa eta Sarrikoko Irakaslea
JOSE RAMON URRUTIA -EHUko Irakaslea

AMAIERA EMOTEKO

BEGOÑA ERRAZTI
Eusko Alkartasunako Lehendakaria

EUSKAL HERRIAK BEHAR GAITU

Gaia: Euskal Herria

GAZTE ABERTZALEAK LARUNBATEAN DONOSTIAN OSPATUTAKO MANIFESTALDIETAN PARTE HARTU ZUEN, KONPROMISOA ETA ELKARTASUNA ADIERAZIZ.

Atxiloketen kontrako manifestaldia.

Pasa den larunbatean arratsaldeko 5:00-etan, Gazte Abertzaleak-ek ostegunean Guardia Zibilak egindako atxiloketei erantzuteko egin zen manifestaldira joateko deialdira atxikitu zen. Berriro ere, Euskal Herriko gizarteak erantzun zuzena eta gogorra eman zuen Estatuaren esparru ezberdinetatik datozen euskal kultura eta euskera kriminalizatu nahi duten politika suntsitzaileen aurka. Memento honetan euskarari eta bere alde egiten dutenen bila joan direlarik.

“Diru zuritze” ustezko aktibitatean ari direlako aitzakia hartuta, Epaitegi Nagusiak zortzi pertsona atxilotu ditu. Oso pertsona ezagunak dira eta euskera eta euskal kulturaren alde soilik egiten dute. Hauei lege antiterrorista ezarri zaie bost eguneko inkomunikazioarekin. Ekintza hauen aurrean, euskal gizartea kalera irten zen berriro ere. Guztiok kalera irten ginen ez bakarrik euskera terrorismoarekin edo indarkeriarekin harremanetan jartzen diren politikaren aurka azaltzeko, baita atxilotuak izan ziren zortzi pertsonen indefentsio eta ahulezi egoerak argi salatzeko ere.

Manifaren irudia

Gazte Abertzaleak manifestaldira atxikitu zen, duela zortzi hilabete Euskaldunon Egunkariaren itxierarekin egin zuen bezala.
“Euskal gizartea berriro ere gure kultura eta hizkuntzaren kontrako erasoen eta bidegabekerien aurka batzen da, azken finean, herriaren kontrako erasoen aurka batu behar gara behin eta berriz” dio Andoni Iturzaetak, Gazte Abertzaleak-en Idazkari Nagusiak.
Milaka pertsonek Donostiako kaleak bete zituzten, Estatuaren Gobernuari ezartzen dituen ekintzekiko euskal gizartearen arbuio zuzena azaltzeko, herri honek arazoen aurrean batu egiten dela frogatzeko eta atxilotuei elkartasuna eta laguntza azaltzeko asmoz.
Deialdi honetara alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragileen ordezkariak etorri ziren, baita hainbat intelektual eta artista. Oso deialdi zabala eta anitza izan zen, isiltasuna atxilotuak askatzeko eskaerarekin bakarrik urratu zela.

Homosexualen adopzio eskubidearen aldeko manifestaldia.

Aurreko manifestaldia bukatu eta gero, bigarren honi hasiera eman zitzaion. Deialdia lehenago egin zen arren, egoeraren premia eta garrantzia ulertuta, atxiloketen aurkako manifestaldia bukatu arte itxaron behar izan zuten manifestaldia gauzatzeko.

Bigarren manifestaldi honetan gay eta lesbianen elkarte eta taldeek indarrak batu zituzten adopzio eskubidea berma diezaieten eskakizuna eginez.
Eusko Legebiltzarrean adostutako legeak dion bezala, bikote homosexualez osaturiko familiak eta beste familia motak eskubideetan berdintzen dituzte. Baina Epaitegi Konstituzionalak adopzioari dagozkion artikuluak errekurritu ditu familia homosexualak erabat diskriminatuz.

Epaitegi Konstituzionalak errekurritutako araudia oso egoera latzean uzten ditu homosexualak. Hori salatzeko eta Alderdi Popularrak honen aurrean hartzen duen jarrera kritikatzeko Euskal Herriko gay eta lesbianen hainbat elkartek manifestaldia antolatu zuten.

Deialdi honetan, beste batzuen artean, Bizigay, Gehitu, Gaytasuna eta Ehgam elkarte eta taldeak egon ziren. Hasiera batean gizarteak oso erantzun gogorra eman ez zion arren, ekitaldia aurrera zihoan heinean jendea gehitu zen. Manifestaldi honetan politika eta sindikatuen munduko ordezkariak ere hartu zuten parte, haien artean Onintza Lasa eta Jose Elorrieta zeudelarik, arazo honen aurrean daukaten sentsibilitatea azalduz.

Gazte Abertzaleak eta Bizigayk ere hasieratik parte hartu zuten ekitaldian, kausa honekin edo ildo honetatik doazen beste eskakizunekin konpromisoa eta elkartasuna adieraziz. Aldarrikapena da guztiok eskubide berdinak izan ditzagun, XXI. mendeko gizarte aurrerakoia eraikitzeko.

Manifestaldia bukatzerakoan bai nazioartean ematen diren gobernu kontserbadoreen eskutik, bai estatu mailan Alderdi Popularraren Gobernuarekin ematen diren egoera eta jarrera homofobikoak salatzen dituen dokumentua irakurri zen, azkeneko puntuak bikote homosexualen adoptatzeko eskubidea bermatzea eta giza eskubideen eta pertsona ororen duintasuna errespetatzeko eskaerak azalduz.

Gaia: Euskal Herria

NAFARROA OINEZ, HERRIAREN ELKARTASUNAREKIN AURRERA!

Pasa den larunbatean euskal gizartea inoiz baino animo handiagorekin Nafarroa Oinezera joateko asmoarekin jaiki zen. Astean zehar gertatutakoarekin jende jario itzela espero zen, euskera eta euskal kulturarekin alkartasuna azaltzeko Irunberrin, 2003.eko Nafarroa Oinezeko festan, espero ziren milaka lagun.
Aurten Arangioiti Ikastolak jasoko zituen egun horretan lortu behar ziren etekinak. Berritu eta handitu behar den ikastola honetan, laurogei ikasle baino gehiago daude, hauen egoera hobetzeko premia dago euskerazko heziketa egoera duin eta eroso batean jaso dezaten.
Urte bete lan egin ondoren, ordu gutxi batzutan ilusio guztiak desagertu egin ziren. Gaueko galernak eta txaparradak prestatutako guztia txikitu zuten, eta ekitaldia eteteko eskakizun publikoa zabaldu zuten irratitik, haraino urbiltzeko asmoa zeukatenei ez joatea eskatu zen pertsonen ziurtasuna ezin zelako bermatu.
Era berean, Gazte Abertzaleakeko kideek buelta eman behar izan zuten, nahiz eta Nafarroa Oinezeko antolakuntzan parte hartzeko eta laguntzeko konpromisoa hartu zutelarik.

Nafarroa Oinez-en kontu korroteak

Oso giro tristea nabari zen, baina baita guraso, irakasle eta guzti hau prestatzen hainbeste denbora igaro dutenekiko elkartasuna ere argi azaltzen zen.
Egoera hau ahal den heinean bideratzeko, kontu korronte batzuk ireki dira, bakoitza ahal duena eman dezan. Guraso eta irakasle hauek aurre egin behar dituzten galera ekonomikoak gutxiezteko eta haien seme- alabentzako ikastola berria eraikitzearen proiektuarekin aurrera egin dezaten.
Gazte Abertzaleak-etik euskalzale guztiak proiektu honi adostasuna eta laguntza ematera deitzen dute, eta egoera berri honetan kausa berdinari aurre egiteko talde konpromisoa berriro ere berritzen da.
Gazte Abertzakeak-en euskera idazkaria den Estitxu Iturrateren esanetan, “denon artean proiektua aurrera eraman behar dugu. Euskalzale guztion, jende guzti honen eta euskal gizarte ororen ilusioak itzaltzen dituzten arazoen aurrean ez dugu etsiko. Berriro ere, indarrak batu behar ditugu 2005. urtean Arangoiti Ikastola errealitate bihurtzea bermatu behar dugulako”.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

KONTZENTRAZIOA. GASTEIZKO “GERRATEAREN KONTRAKO PLATAFORMA” “IRAKEKO DIRU EMAILEEN KONFERENTZIA”-REN AURREAN.

Gaur goizean, Gasteizko “Gerratearen kontrako plataforma” taldeak (gizarte talde, político, elkarte anitzez,… osatzen dena, EA eta GA barnean izanda) prentsa aurrekoa eman du. Hiriburuko erdialdean aurkitzen den gasolindegi baten aurrean egin da, ekitaldi sinbolikoa izateko intentzioarekin, eta Irak-eko okupazioarekin sortu den egoera politikoaz aprobetxatzen diren gobernuak salatzeko, irakeko herria aurrera ateratzeko eta indarkeriaren aurkako aitzakiekin hartzen ari diren jarrerak salatzeko.
Herri hau okupatzen ari direnek bertako baliabideetaz jabetu dira, irakeko gizartea pobrezia latzean utziz.

Prentsa aurrekoan, herri honek jasaten duen tropa britainiar eta ipar amerikarren okupazio ilegala salatu da, eta urteetan zehar ezarri izan zaizkion zigorrak eta bizi izan dituen gerrak direla eta egun ematen ari den giza eta gizarte krisiari aipamen berezia eginez.

Datorren urriak 23 eta 24 –an, Madrilen egingo den “Diru emaileen konferentzia” dela eta, Irak okupatzen dituzten herrien ordezkariak, MB eta NDF ko eta Nazio Batuen ordezkariak (Frantzia, Alemania eta Errusia burlan direlarik) Estatuko hiriburuan elkartuko dira.

Herriak kalera berriro ateratzeko aukera berria izando du, gerra ilegal honi gizartearen arbuioa adierazteko memento eta aitzakia ezinobea izando delarik. Horregatik, gasteiztar guztiak Korreo plazan urriaren 25ean arratsaldeko 8-etan egingo den kontzentraziora joatera animatzen ditugu.

Gaia: Politika orokorra

Desobedientzia Zibilaren Egunak

DESOBEDIENTEAK GUSTORA.

DesobedientEA taldeak oso balorazio positiboa egiten du Desobedientzia Zibilaren 3. Egunaren ospakizunean.

Pasa den larunbatean Amurrioko herrian Desobedientzia Zibilaren 3. eguna ospatu zen, gai honen inguruan ari diren talde ugarik parte hartuz. Ekintza ugari prestatu zituzten eguna gustiz aprobetxatzeko asmoz, eta guztietan giro aparta sortu zen.

Hitzegiten

Era egoki batean hasteko bazkari herrikoia prestatu zuten, hantxe desobedienteek talde anitz eta koloretsua osatzen dutela agerian azaltzen zen.
Segituan, “Esperientziak eta erresistentzia teknikak Ramalan” hitzaldi-tailerra egin zuten, hizlariak lurralde horretan giza ezkutu bezela jokatu zutenak izanik. Hau bukatu eta gero, “Desobedientzia Zibila hemen eta orain” lelopean antolatutako mahai inguruari ekin zioten, eta eguna herriko enparantzan prestatu zituzten kontzertuekin bukatu zen.

Herri bazkaria

Desobedientzia Zibilaren 3. egun hau, DesobedientEA taldearen koordinatzaile den Gaizka Barañanoren esanetan “elkarren artean gehiago ezagutzeko, baina batez ere, desobedientzia zibila gure herriko gatazkaren konponketa edo irtenbiderako ideian sakontzeko eta bakoitzak dauzkan iritziak eztabaidatzeko eta adozteko balio du ”. Euskal Herriko askatasuna eta bakea lortzeko desobedientzia zibilaren alde apostu egiten dute, haien oinarrizko prinptzipioa bake bideen erabilpen esklusiboa izanik.

Tailer batean

Ildo honetatik, aste honetan Euskal Herrira etorri den Abu Gandhik (Mahatma Gandhi-ren ilobak) ere, biolentziak Euskal gatazka ez duela gainditzen lagunduko dio, indarkeria ez dela erantzuna azpimarratuz.

Simulakro bat egiten

Gaia: Euskal Herria

GAZTE ABERTZALEAK-EK PASA DEN GAUEKO ATXILOKETAK SALATZEN DITU

Eusko Alkartasuna-ko gazte erakundeak bere haserrea adierazten du gaur Guardia Zibilak aurrera eraman dituen ekintzen aurrean, hauen emaitza Gipuzkoa eta Nafarroan zortzi atxiloketa eta miaketa ugari izan delarik.

Gazte Abertzaleak-ek Estatuko aparatu anitzetatik ematen diren euskal kultura eta euskararen inguruan dagoen edozein esparru kriminalizatzeko asmoak eta eraso zuzenak salatzen ditu, eta eraso hauengatik eragindako haserrea eta amorrua adierazten du.
Berriro ere, Auzitegi Nazionalak agindutako ekintza polizial batek euskal kultura erasotzen du. Bere asmo bakarra min egitea eta, batez ere, espainiar identitate nazionala (haien ustetan) mehatxatuta gerta daiteken esparruak txikitzea da. Ekintza hauek, berriro ere, argi uzten dute pentsamendu eta adierazpen askatasunaren murrizketa, terrorismoaren aurka ekiteko aitzakiarekin.
Gazte Abertzaleak-ek orokorrean Euskal Herriko gizartea eta, oraingo kasuan ematen den bezala, euskararen garapenaren alde lan egiten duten agente sozialak bizi dituzten eguneroko manipulazio politikoa zein mediatikoa ozenki salatzen du. “Jadanik nazkatuta gaude egunero eta era sistematiko batean euskera terrorismoarekin eta estorsioarekin lotzeko intentzioaz. Euskara gure hizkuntza da, guztion ondare. Baina badirudi batzuek bere kriminalizazioan oso interes handia jartzen dutela” dio Andoni Iturzaetak, Gazte Abertzaleak-eko idazkari nagusiak.
Gazte erakundeak gogoratzen du Euskaldunon Egunkaria itxi zenetik zortzi hilabete igaro direla, eta gaur egun oraindik ez dagoela adierazpen judizialik kasu honen inguruan. Horrela, berriro ere, honekin antza handia duen egoera batekin topo egiten dugu, tamalez aski ezaguna zaigun egoera izanik. Zortzi pertsona atxilotu dituzte bakoitzari inputatuak izan zaizkion karguen berri eduki gabe. Iturzaetak, ildo honetatik, “errugabetasun ustekizun eskubidea ukatzen da. Printzipio demokratikoak pertsona guztiak, kontrakoa frogatzen ez den heinean, errugabeak garela ezartzen du; baina bere baitan hartzen gaituen eskubide estatu honetan printzipio hau alderantziz ezartzen dela dirudi, azken finean, batek errugabea dela frogatu behar duelako. Onartezina da!” adierazten du.
Gazte Abertzaleak-ek atxiloketa hauek eta atxilotuak izan diren pertsonen berme judizial ezak gogor salatzen dituzte. Gazte erakunde honek, bidegabekeria hauen aurrean Estatuak Euskal Herriko gizartea aurrez aurre aurkituko duela adierazten du; eta pasa den otsailean Egunkariaren itxierarekin gertatu zen bezela, oraingoan ere, antolatzen diren manifestaldietan eta deialdietan parte hartuko duela dio.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Nafarroa Oinez

Gazte Abertzaleakeko kideok euskararen festa honetan laguntzaile bezala ere parte hartuko dugu.

Gaia: Euskal Herria

WordPress Themes