EAko gazte erakundeak Euskal Herriko gizartea deitzen du datorren asteburuan Baterak 5000 enplegu Euskal Herriarendako leloarekin egin duen deialdiagatik ospatuko den manifestaldira joateko.
Gazte Abertzaleak larunbata honetan Baionan ospatuko den Batera-ko plataformak antolatutako manifestaldira joango da, bertan aurkezten diren aldarrikapenei atxikituz. 5000 enplegu Euskal Herriarendako lelopean eta euskararen koofizialtasuna, euskal departamendua, laborantza ganbara eta berezko unibertsitatea aldarrikatzen duten eskakizunekin bat eginez Gazte Abertzaleak-ek bere laguntza eta konpromezua Baterari eskaintzen dio, honetan aurkezten diren aldarrikapenak bereganatuz eta manifestaldian parte hartzen.
Gazte Abertzaleak-en Iparraldeko garapenari bultzada ekonomiko, kultural zein gizarte garapena lortzeko, aurkezten diren aldarrikapen guztiak ezinbestekoak direla uste dugu. Hauek gure identitate nazionala, eta gune honen gizarte joritasuna zein ekonomikoaren babesa bermatzeko gai garrantsitsuak eta beharrezkoak dira.
Gure herriko lurralde honek aberrigintzan aurrera pausoak emateko jasan behar dituen zailtasun bereziak kontuan hartuta, Gazte Abertzaleak-en ustetan gaur, inoiz baino gehiago, bere militanteek eta Euskal Herriko beste agente politiko zein sozialek ekitaldi honetan laguntza eta konpromezua manifestaldi honetan adierazteko aukera aparta dute.
Zentzu honetan, Gazte Abertzaleak-eko idazkari nagusi den Andoni Iturzaetak indarrak batuz eta talde aniztasunaren ikuspuntu zabala kontuan hartuta, zeharbidez gure geroa erabakitzeko eskubidea exigituko dugu autodeterminaziorako eskubidearen berma eskatuz, gero gure herriaren soberaniaren alde burrukan hasteko ideia adierazten du.
Guzti honengatik, Gazte Abertzaleak erakundeak datorren larunbatean arratsaldeko 16:00etan Baionan ospatuko den manifestaldirako deialdia luzatzen die Euskal Herriko gizarte agenteei, politikoei eta gizarteari orokorrean, euskararen koofizialtasuna, euskal departamendua, laborantza ganbara eta berezko unibertsitatea aldarrikatzeko.
Gaia: Euskal Herria
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa