azaroa, 2003-rako artxiboa.
Gazte Abertzaleak Gasteizen egindako globalizazio kanpainaren kronika
argitaratua. Zaharra-n. 0 Iruzkinak Etiketak: GlobalizazioaAzaroaren 15ean Europako Foro Soziala Parisen ospatzen zen bitartean, bertaratu ezin izan genuenok Gasteizen globalizazioari buruzko erakusketa antolatzea erabaki genuen. Izan ere gizartearen sentzibilizazio kanpaina honetan parte hartzeak garrantzizkoa iruditzen zaigu Parisen izandako, hitzaldiak, eztabaidak ideiak, politikak … Europa solidarioago bat nola lortzeko hausnarketa egiten zen bitartean, guk Euskal Herrian idei hoien inguruan zerbait esateko […]
Gazte Abertzaleak-ek adierazten du Europako Gizarte Foroa arrakasta bat izan zela
argitaratua. Zaharra-n. 0 Iruzkinak Etiketak: GlobalizazioaWeb honen bidez azaldu dugunez, Gazte Abertzaleak-eko delegazio batek parte hartu zuen Europako Gizarte Foroan, Azaroaren 12tik 15ra Parisen ospatu zena. Bertan, GA-ko kideek komprobatu zuten Europaren Konstituzioa eta Gerraren aurkako ekintzak nagusitu zutela foroan. Bai Mintegi, bai plenarioetan beste Europa bat eraikitzea posible dela aspimarrautu zen. Zentzu horretan, Gizarte Mugimenduaren Asanbladak mobilizatzeko deialdi bat […]
Globalizazioaren erakusketa eta triptiko banaketa
argitaratua. Zaharra-n. 0 Iruzkinak Etiketak: GlobalizazioaBeste globalizazio baten aldeko kanpaina jarraitzen du. NUP-an jarriko dugu eta bertan triptikoak banatuko ditugu.
Gaia: Globalizazioa
Berripopurri!
argitaratua. Zaharra-n. 0 Iruzkinak Etiketak: Euskal-Herria, Haritza-Camblong, Le-Journal-du-Pays-BasqueHasteko, nola ez, Demoak aipatu behar. Treinek poliki poliki treinbidea higatzen duten bezala, SNCFaren errepresioak Demoak higatuko zituela pentsatu zitekeen. Dirudienez lege fisiko horrek ez du balio Demoen kasuan, errepresioarekin indartzen baitira. Joan den larunbatean, inoiz baino jende gehiagok parte hartu dugu, SNCFak, euskaradunekin duen jarrera intolerantearen kontrako Demoen ekintza batean. Frantses kasketadun batzuek haien […]
Kataluniako hauteskundeak
argitaratua. Zaharra-n. 0 Iruzkinak Etiketak: Gara, Internazionala, Martin-AranburuIgandean hauteskunde autonomikoak egingo dituzte Herri Katalanetako zonalde batean, Printzerrian, Katalunian, alegia.
CiU eta PSCren arteko alternantzia garbia zen orain hilabete gutxi, agerian baitzegoen Pujolen ordezkoak ez zuela bere aurrekariak lorturiko atxikimendu bera lortzen. Halere, CiUk hautagai nagusiaren irudia hobetzean zentratu du bere kanpaina, eta irabazteko aukerak gobernu programan baino gehiago, Mas hautagaiaren onarpen sozialean oinarritu […]
Zertan zabiltzate?
argitaratua. Zaharra-n. 0 Iruzkinak Etiketak: Euskal-Herria, Gara, Ibon-UsandizagaGobernu espainoleko sasidemokratak, zertan zabiltzate? Franco hil zenetik abertzaletasunari eta, orokorrean, Euskal Herriari egindako eraso kanpainarik gogorrenaren aurrean gaude. Finantza eta ekonomi arloan egindako erasoak, alde batetik: Sestaoko ontzigintzaren arazoa, CAF eta Talgorekin batera iritsitako akordio garrantzitsuaren apurketa, azkenean azken horrekin bakarrik itzelezko dirutza suposatzen duen kontratua sinatuz, kontzertu ekonomikoarekin dauden arazoak… Bestalde, zuen eskuetan […]
Gazte Abertzaleak-ek salatzen du Guardia Zibileko kide armatuek Gipuzkoako herri batzuk hartu zituztela.
argitaratua. Zaharra-n. 0 Iruzkinak Etiketak: Euskal-Herria, Gazte-Abertzaleak, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaAndoi Iturzaetaren esanetan hau da Estatuko segurtasun indarrek Euskal Herriari egindako beste harrokeriazko espresio bat.
Gazte Abertzaleak-ek salatzen du Guardia Zibilak atzo, ostegunean, Gipuzkoako herri batzuk, Goierri eta Tolosaldekoak, hain zuzen, hartu zituela. Ekintza hau desproportzionatua izateaz gain, harrokeriaz burutu zen. Atzo iluntzean talde militarrak berriro ere erakutsi zuen Euskal Herria kikiltzea dela bere izatezko benetako […]