Gazte Abertzaleaken Auzolandegiak

Otsailak 20-22 bitarteko asteburuan Gazte Abertzaleak-en bigarren Auzolandegiak burutu egin ditugu, aurtengoan Donibane Lohitzuneko Donibane Ziburuko Ikastolan lanean ihardun gara. Ikastolako jangela eta beheko solairua margotzen aritu ginen larunbat osoan zehar.

Ostiral arratsalde-gau partean Donibane Lohitzuenera ailegatu ginen eguraldi xatarrari aurre eginez, herritik bueltatxo batzuk eman ostean (Iparraldeko errotondak) ikastolara ailegatu ginen, bertan hainbat guraso gure zain zeuden egin beharrekoak azaltzeko. Ostean afari afal-osteko bikaina pasa genituen giro ederrean.

Larunbatean goiz-goizetik lanari ekin genion guraso batzuen laguntzarekin, lana ugaria zen baina giro onean eta Iparraldeko ikastolei laguntza apur bat ematearen satisfakzioak lanaren pisua gutxiagotzen zuen.

Kronikatxo honen bidez SEASKA-ko arduradunei, Donibane Lohitzuneko ikastolako gurasoei eskerrak eman nahiko genizkioke emandako laguntza eta erreztasunengaitik. III Auzolandegiak egiteko asmoa badugu beraz ea hurrengorako animatzen zaren!

Ikastola

Bi kidek margotzen

Parte hartu zuten batzuek ikastolaren parean

Gaia: Jardunaldiak

Gazte Abertzaleak-eko Batzordearen adierazpena Egunkariaren itxiera urte bat betetzen denean

Urte bat pasa da jada euskaltzale guztioi kikildu gintuen berri bat jaso genuenetik, Andoaingo Martin de Ugalde Kultur Parkean Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria-ren egoitza arakatzen zebilen Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Askori momentu horretan 1998ko uztailaren 15-a gogora etorri zitzaigun, zeinean Guardia Zibilak ere Egin egunkarian miaketa egin eta horrek gutxira suposatu zuena: egunkari baten itxiera eta hainbat lagunen atxiloketa. Historiak ziklo berdina igaro zuen miaketa-itxiera-atxiloketak.

Egunkari baten itxiera beti ere da tamalgarria batez ere demokratikotzat bere burua jotzen duen Estatu batetan, baina kasu honetan arrenkura-amorru egoera bizkoiztu egiten zen, Euskara hutsez geneun egunkari bakarra itxi egin baitzuten, Euskararen mundua berriz ere kriminalizatu nahiean.

Baina euskaltzaleok, Euskal Herria ez zuen amore ema are eta gutxiago Euskaldunon Egunkariko langileek. Oztopoak-oztopo, zailtasunei aurre eginez eta batez ere herritarron biltzarrez eta lanez proiektu berri baten aurrean topatu ginen BERRIA. BERRIAk Euskaldunon Egunkariak uztera behartua izan zen lekua bereganatu zuen itzelezko harrera ona eukiz gizartean, antzeman genuen iluntasunetik argi izpia ateratzea lortu baitzuen. Zorionak BERRIA eta urte askotarako! Modu berean ez gera ahazten oraindik gartzelan daudenetaz, ADIERAZPEN ASKATASUNA-GAITIK atxilotuak ASKATU!

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Hitzaldia Joan Puigcercosarekin

“Euskal Herrirako marko juridiko-politiko berri baterantz”

Ezinezkoa izan zitzaion Joan Puigcercós-i EHUko Zuzenbide Fakultatean Begoña Lasagabasterrekin batera Elkarlanek antolaturiko hitzaldira bertaratzea; bertan, kongresurako Bizkaiko EAko zerrendaburu Josu Erkiagak eta Begoña Lasagabaster berak adierazi zutenez, “Madrilen” zenbait gai “irmo, eta argi eta garbi” defendatu behar dira, Euskadik Estatuarekin eta EBrekin dituen harremanak, edo Eusko Legebiltzarraren erabakiak, esaterako”.

EAk Eusko Jaurlaritzaren proposamenari aurkezturiko emendakin guztiak ere defendatu zituzten, “proposamena indartu eta zenbait gairi garrantzi handiagoa ematea” baitute helburutzat, “autodeterminazio-eskubideari, esaterako “.

Bestalde, Europako Batzordeko presidente Romano Prodik emandako abisua aipatu zuten, Espainiako Zigor Kodearen erreformari buruz PNVko eurodiputatu batek eginiko galdera baliatuta EBko ituna Eusko Jaurlaritzaren planerako “legezko oinarri gisa” ezin daitekeela erabili erantzun baitzuen. Begoña Lasagabasterrek adierazi zuenez, “ziur asko” hori ez zen izango komunikabideek zabaldu duten bezala, baizik eta EBk “ez duela ezartzen eta zehazten ezein Estaturen erregimen politikok zein izan behar duen, ezta Estatuen antolamenduak nola egituratu behar diren ere”.

Gaia: Politika orokorra

Gazte Abertzaleak-en egoitzaren inaugurazioa

Gazte Abertzaleak-ek bere lehen egoitza ireki zuen pasadan larubatean, Zaramaga auzoan, Gasteizen. Hortxe dituzue prestatu genituen ekintzak:

12:00 -etan Alkartetxearen inagurazio Ekitaldia: Begoña Erraztik eta Iñaki Sanchez-ek hartu zuten hitza.
- Lunch-a.
- Poteoa.

Arratsalde osoan zehar:
- Mus Txapelketa.
- Futbolin lehiaketa, derbyak lurraldeka.
- Eta hainbat sorpresa.

GA Festa:
- Afaria.
- Kontzertutxoa.
- Farra.

Inaugurazioa

Alkartetxearen aurrean argazkia

Iñaki Sanchez parte hartzen

Iñaki Sanchez-en lehenengo planoa

Gazte Abertzaleak-eko idazkari nagusia den Andoni Iturzaetak parte hartu zuen ere

EAko lehendakaria den Begoña Erraztik parte hartu zuen EAren partetik

Dantzariak egon ziren

Ikurriña

Taberna barnekaldetik

Gaia: Euskal Herria

Egia

Aste huntan, Irakeko gerlaren hiru erantzule gerlaren beharra justifikatzen aritu dira. Hain zuzen Aznar, Bush eta Blair-ek gezur berriak erran dituzte, haien gezur zaharrak estali nahian.
Iparraldeko gaiei buruz ere ohituak gira politikari batzuen gezurrak entzuteaz. Boterera heltzean, Euskal Herria Departamendua sortuko zutela erran zutenena erraiterako. Ez da harritzekoa gero hainbeste jende politikarekin nazkaturik izaitea.
Laster hauteskunde berri batzu izanen dira. Ea aldi huntan hautagai guziek soilik egiak erraiten dituzten kanpainan zehar. Bestenaz, E.J.Malinowski-k dioen bezala, ea gezurrak erran dituenaren kaltetarako diren. Horra hor zer dioen Malinowski-k:
Batzuetan
hobe da isiltzea jende ergelaren urrikalmenduz.
Baina mintzatu behar duzula uste baduzu
beti egia erran;
zeren eta hasiera batean, kondenatzen zaituzten haiek berek
geroago errespetatuko zaituzte,
haien burua apalduz bukatuko dute,
ez bakarrik zure aitzinean baita beren jukutria pisuaren aitzinean.
Zu zuhaurrekin fidela izan zaitez
eta ez emaitzengatik kezkatu.
Ez gailurrera heltzen saiatu
urrats bakoitzaren tinkotasuna ahantziz.
Zure ibileraren erritmo goxoak
ukan dezala egiaren betiereko sendotasuna
zeren eta orduan, ez ekaitzek ez tximistek
ezingo baitute ezabatu.
Aldiz faltsukeriaren gainean eraikitzen baduzu,
laster zure obra lurreratzen ikusiko duzu.
Beldurrak eta errazkeriak ez dezatela
zure sentimena ito
ezaxolakeria ez dadila ergeltasunaren erredola izan.
Zeren eta heroismorik gabe, zer balio du bizitzak ?
Zure diskurtsoa luzea eta jakintsua izan arren,
zintzotasunik ez bada, amildegira eroriko dela jakin ezazu.
Dena ezer erran ez bazenu bezala izanen da.
Denborak errukirik gabe lurperatuko du
eta berezko zerbait duen hura bakarrik
dirdiratsu geldituko da betiereko ilunpean, itzal ilunen artean.
Egia beti zure gainetik ezar ezazu
Zeren, zuk hutsak badituzu, baina bera hobezina da.
Eta batez ere
egia oihukatzeko kuraia izan ezazu
zu kaltetua izan arren;
ikusiko duzu nola beti irabazle izanen ziren.

Gaia: Internazionala

Egilea: Haritza Camblong

Komunikabidea: Le Journal du Pays Basque

Nazio Eztabaidagunea

Eusko Alkartasunak eta Gazte Abertzaleakek parte aktiboa dira Nazio Eztabaidagunean, eta larunbat honetan burutuko den ekarpen foroan ere parte hartuko dugu.

Gaia: Euskal Herria

Ongizate Estatua. Etorkizuna eta Erronkak

Ongizate estatuak jasaten dituen presio eta mehatxuak direla eta, Gazte Abertzaleak beharrezkoa uste du honi buruzko eztabaida eta hausnarketa egitea alternatibak eta irteerak aurkitzeko bidean.

9.30 Aurkezpen publikoa eta talde dinamika.
11.30 Kafea
12.00 HItzaldia eta galderak
14.00 Bazkaria alde zaharretik

Hau da testua:

CAMPAÑA PARA LA DEFENSA DEL ESTADO DE BIENESTAR

1.Introducción

En el siglo XXI estamos ante un escenario de grandes cambios e incertidumbres y sin modelos alternativos por los que apostar. Nos encontramos en un mundo convertido en una aldea global donde la libertad de movimiento de capital y mercancía es casi total.
Los movimientos migratorios van en aumento; los habitantes de los países pobres o en guerra intentan huir del horror, de la miseria, el hambre emigrando a los países más ricos, donde las leyes de extranjería cortan de raíz ese sueño de una vida mejor.
En este mundo globalizado la coexistencia de distintas culturas es cada vez más clara. Los emigrantes llevan su cultura a los países receptores donde, en ocasiones, surgen problemas de incomprensión por ambas partes. Culturas que antes estaban separadas por miles de kilómetros coexisten hoy en las mismas ciudades.
En este ?nuevo mundo? se está imponiendo el capitalismo liberal tras el fracaso del sistema de economía centralizada, la desaparición del comunismo práctico y por el cuestionamiento que se hace por parte de los neoliberales del Estado de Bienestar y su viabilidad.

2.Desmantelamiento del Estado del Bienestar e imposición del Capitalismo Liberal

Nuestra sociedad acepta las máximas de que el Estado da peor servicio y más caro que la iniciativa privada, de que es imposible garantizar por parte del Estado la prestación de los servicios que tenía asumidos. Así se han generalizado las privatizaciones, se ha revisado la función del Estado, dejando la economía únicamente en manos del mercado. En este escenario el Estado ha ido perdiendo gran parte de sus atribuciones y su papel principal es facilitar el mercado libre eliminando cualquier tipo de traba a la contratación de mercancías, dinero o trabajo, dejando el bienestar de los ciudadanos en manos de las libre fuerzas del mercado.
De esta manera se lleva a cabo una reforma del mercado laboral con la eliminación de la contratación colectiva o convenios que la regulen, con la eliminación de dificultades a la flexibilidad laboral, indemnizaciones, legislación laboral protectora…Quedando el mercado como regulador del empleo y los salarios.
Por causa de las privatizaciones el Estado pierde su puesto en los sectores estratégicos (energía, transporte) y como garante del bienestar (sanidad, enseñanza). El objetivo del Estado pasa de ser el pleno empleo a ser la inflación. Su capacidad de gobierno queda limitada ante un mercado globalizado de capitales, que se mueve bajo sus propias leyes y reglas ajenas a los gobiernos. La política económica de los estados se limita a garantizar que esas leyes y reglas pueden actuar sin trabas y a buscar la estabilidad económica a cualquier precio.
EE.UU. es el paradigma de este sistema y desde donde se quiere proyectar a todo el mundo. Alcanzar esta transformación es el objetivo de la Organización Mundial del Comercio, el FMI y la OCDE. Estas organizaciones han puesto políticas para incorporar a los países en un mercado libre y único basado en el modelo de capitalismo democrático de EE.UU. Se trata de la americanización del mundo. Comenzó con la internacionalización del comercio y ha seguido con la de la producción. Las empresas diversifican su producción en todo el mundo, así se han industrializado nuevos países pero otro han quedado excluidos porque no interesan a nadie.
El poder económico está concentrado; se han generado grandes multinacionales, algunas más potentes que muchos países.
Se ha destruido el Estado de Bienestar porque se considera al Estado un mal administrador, así su función se limita al equilibrio presupuestario y la estabilidad económica.
Se predice ya la desintegración inminente del sistema si no se corrigen sus deficiencias: el grave deterioro del reparto de la riqueza, la inseguridad ante la vida, los movimientos especulativos de grandes capitales.
Esta utopía de una única civilización y un único mercado nunca podrá realizarse pero está dejando y dejará mucho dolor y sufrimiento.
El capitalismo global no ha sido el único intento de globalización; el modelo de economía planificada de la URSS trató también de extenderse a todo el planeta pero generó grandes costes: millones de vidas humanas, desastres ecológicos, corrupción.
Junto al capitalismo global y al comunismo fue tomando consistencia el Estado de Bienestar. Hoy sufre una fuerte presión, internamente por los partidarios del nuevo orden y externamente por el mercado globalizado y el dumping social. Pero hay que recordar que fue la respuesta y el final del capitalismo salvaje de la Inglaterra del siglo XIX.

3.Antecedentes del modelo actual

3.1. Inglaterra siglo XIX. Capitalismo salvaje

Fue una decisión política y no fue condición básica para el desarrollo industrial y económico ya que otros países alcanzaron una situación parecida a pesar de contar con un capitalismo sujeto a una fuerte intervención del Estado: Japón, Alemania, EE.UU.
Las condiciones que lo hicieron posible son:
Estado predemocrático
Reforma propiedad agraria y la Ley de Cercamientos. Las tierras se concentraron en unas pocas manos creándose grandes latifundios y se posibilitó la economía capitalista en la agricultura.
La abrogación de la Ley de Cereales, proteccionista frente al libre comercio
La reforma de la Ley de Pobres para obligar a trabajar y la fijación de los salarios por el mercado libre.

Esta situación de libre mercado duró entre 1840 y 1870; fue un periodo de auge con costes sociales insoportables. A medida que las condiciones democráticas se extendieron aumentó la intervención del Estado en la economía.

En la I Guerra Mundial ya existían las bases del Estado de Bienestar. Tras el lento crecimiento de la legislación social de final del XIX llegó un veloz desarrollo del Estado de Bienestar. Las teorías Keynesianas tomaron fuerza a partir de la Gran Depresión y la I Guerra Mundial y supusieron cambios importantes hacia el Estado de Bienestar.

Los postulados del Estado de Bienestar son:
Lograr el pleno empleo
El estado es el líder de la economía a través de los presupuestos, la política monetaria…

Así se llegó al control de la vida económica por parte del Estado ( impuestos, enseñanza, vivienda, redistribución de la renta…) para lograr el pleno empleo y seguridad ante la vida.

El cambio no surgió por una conversión intelectual sino por el rechazo y el horror ante el sufrimiento, el colapso económico y las dictaduras en una democracia emergente.

3.2.Inglaterra 1980-1990

El mercado libre retornó en estas décadas a causa de la intervención del FMI ante la gran crisis de 1976. Así se abandonó el consenso keynesiano con la llegada de Thatcher al poder.

Las medidas que se adoptaron para implantar el mercado libre se basaron en tres pilares:
Reducción del papel de los sindicatos
Privatización de las viviendas municipales
Reducción de los impuestos directos

El primer objetivo fue la reforma de los sindicatos y la ruptura del corporativismo británico porque se consideraba que ya no creaba riqueza ni cohesión social sino que era causa de conflictos y de la perdida de competitividad.

Se privatizaron sectores claves de la economía como los ferrocarriles y el Estado se retiró de la vida económica.

Las consecuencias fueron:
Centralización y crecimiento del poder del Estado ( paradoja); porque el libre mercado exige un poder fuerte que elimine las instituciones mediadoras, sindicatos y asociaciones que defendían al individuo frente a las fuerzas del mercado
Privatizaciones: Energía, telecomunicaciones, aviación, astilleros…
Nacionalización y concentración en el gobierno de instituciones controladas por los gobiernos locales
El papel del Estado cambia radicalmente; se pasa de buscar el pleno empleo y el bienestar sostenible a crear un marco legal para posibilitar el mercado libre, sobre todo el del trabajo, de acuerdo al modelo americano: movilidad alta, bajos costes para el empresario…
Aumento del empleo precario, los salarios inferiores al umbral de la pobreza. Así reaparecen enfermedades ligadas a la pobreza como el raquitismo
Rebaja de las ayudas sociales y del sistema de pensiones forzando a los parados a aceptar el salario mas bajo del mercado
Declive de la familia y crecimiento de la pobreza a causa de la movilidad y la inestabilidad laboral
Tasas de encarcelamiento solo comparables con las de EE.UU. a causa del desmantelamiento social. Así los gastos del Estado para la aplicación de la ley crecieron constantemente. El Derecho Penal se convirtió en el principal apoyo del orden social
Crecimiento de la desigualdad. La riqueza se concentra en unos pocos; en 1985 el 20% más rico disfrutaba del 50% de la renta

Esta época tocó a su fin con las elecciones de 1997. Los trastornos sociales que se produjeron por el libre merado generaron su propio rechazo pero los cambios fueron tan profundos que resultó imposible volver a la situación anterior.

La política de Thatcher se reprodujo en todo el mundo y la desintegración social generada resulta difícil de corregir porque los gobiernos tienen poco margen de maniobra ante la competencia global y la movilidad del capital.

3.3. EE.UU.

La salida de la gran depresión y su prosperidad se basaron en la intervención del gobierno pero hoy en día en EE.UU. los libres mercados han producido una desintegración social sin igual en Occidente; las familias son más débiles, la cárcel es el medio de control social, los niveles de desigualdad son parecidos a América latina…Aún así EE.UU. es el modelo de una nueva civilización universal.

4.Necesidad de regularizar la economía global

La globalización regulada puede ser beneficiosa, podría extender el Estado de Bienestar a muchos países.
Hay diferentes tipos de capitalismo y en todos ellos en mayor o menor medida el poder de los gobiernos es limitado, el mundo de la economía escapa al control político.
Es necesario generar un nuevo orden político democrático al que someter a la economía. De hecho en la UE ya se han dado pasos significativos.
Ante la grave problemática del capitalismo global se abre un amplio frente de contestación, pudiéndose trabajar en muchas direcciones y ámbitos:

Impulsar el actual movimiento antiglobalización y participar de él

La lucha habrá de darse donde se manifieste el sistema: reforma laboral y la empresa, defensa y extensión del Bienestar Social, priorizar el bien común, regular y proteger mercados y actividades clave, reformar el sistema fiscal corrigiendo desigualdades, frenar los movimientos de mercancías, hacer una política activa de generación de empleo y bienestar.

En esta situación habría que partir de las organizaciones existentes: partidos, sindicatos, movimientos ciudadanos.
Será necesario llegar a un estado solidario universal, generado y gestionado de abajo a arriba.

Gaia: Politika orokorra

Begoña Lasagabasterrekin hitzaldia: Mumbaiko foroa

Urtarrilaren 31-n Begoña Lasagabaster Eusko Alkartasunako diputatuak, Gazte Abertzaleak erakundeak Bilboko La Bolsa Gizarte-etxean antolatutako mahai.-inguru batetan, han bildutako entzule kopuru handiari Porto Alegreko eta Mumbaiko Gizarte Foroan Eusko Alkartasunaren jarrera eta esperientzia azaldu zizkigun.

Madrilgo Kongresuan gure ordezkari denak etorkizunerako Porto Alegreko Gizarte Foroan planteatzen joan diren hausnarketak jarraitzearen garrantzia adierazi zuen. Hausnarketa hauek egungo globalizazio prozesuaren injustizia, nahi dugun globalizazio mota, mundu orden berria, herri ezberdinenganako begirunea, aniztasuna eta kultura ezberdinak; gizarte mugimenduen eta mugimendu politikoen arteko harremanak eta papera; komunikabideei eta munduarentzat garrantzitsuak diren beste zenbait gaiei buruzkoak dira.

Begoñak, era berean, mundu honen zati bat garela eta dena harremanean dagoela ahaztu behar ez dugula defendatu zuen, Euskal Herrian bizi dugun gatazka kontuan hartuz, era honetako eztabaidetan sartzearen beharra zalantzan jartzen dutenen aurrean. Batzuen arazoak guztion arazoak bai dira, eta gatazken konponketak beste toki eta arloetatik etor bai dakizkiguke. Dena globalizatuta dago eta globalizatuta egon behar du. Munduko elkarbizitzak, justizia sozialak eta gatazken konponketek, besteak beste, globalizatuta egon behar dute.

Porto Alegre 2001 laguntza eske garraxi bat eta atentzio dei bat izan zen. 2003-an Lulak presidentzia lortzeari esker Davosen beste motako globalizazioaren diskurtsoa entzun ahal izan dugu, ?beste mundu bat posible da? ?ren diskurtsoa hain zuzen ere.

Porto Alegreko Gizarte Foroan 2001-ean 15.000 partaide egotetik, 2003-an 100.000 egotera pasa gara.

Foro honen oinarrizko bost ardatzak hauek izan dira:
1.Garapen sostenigarri eta demokratikoa.
2.Printzipioak eta Baloreak, giza eskubideak, aniztasuna eta berdintasuna.
3.Komunikabideak eta kultura.
4.Botere politikoa, gizarte zibila eta demokrazia.
5.Munduko demokrazia ordena,militarismoaren aurkako borroka eta promozioa.

Beste alde batetik, Begoña Lasagabasterrek ospatu den Mumbai 2004 Gizarte Foroari buruzko informazioa eman zigun entzuleoi. Munduko ordena berriaren proposamenak azaldu zizkigun.

Alde batetik, Munduko Ekonomi Foroa luxuz inguratuta bildu da Davosen ; eta bestetik Gizarte Foroa aurten Mumbai-en bildu da. Bertan gizarteko ezberdintasun sozialik handienak iukus daitezke, aberatsak alde batetik eta txirotasun larrienean bizi direnak bestetik. Miloika gizaki bizi da munduan eguneko dólar bat baino gutxiagorekin. Bi Foro hauek guztiz kontrakoak dira bai partaideei dagokienez, bai aztergaiei dagokienez eta baitahelburuei dagokienez ere.

Mundua ulertzeko bi modu ezberdin hoien aurrean, Begoñak adierazi zuenez, Eusko Alkartasunak globalizazio neoliberalaren dogmak kuestionatzen ditu eta Gizarte Foroan parte hartuz, bertan adierazten diren hausnarketak eta proposamenak bereak egin eta eztabaida politikora eroan nahi ditu.

Bombayko foroaren inguruko hitzaldiaren momentu bat

Begoña Lasagabaster hitzaldiko momentu batean

Gaia: Internazionala

Aranburu: «Ziur nago eragile politiko eta sozial gehiago batuko zaizkigula»

*Nazio Eztabaida Guneak bigarren fasearen nondik norakoak aurkeztu ditu Sestaon

Tasio Erkiziak eta Martin Aranburuk, Nazio Eztabaida Guneko talde sustatzaileko kideek, Sestaon aurkeztu zituzten atzo bigarren fasearen nondik norakoak. Gatazka politikoari irtenbidea emateko eta nazio eraikuntzarako txostenen berri eman zuten, gerora beste herri batzuetan egingo duten bezala. EAko parlamentaria baikor agertu zen, «eztabaidak emaitzak ematen dituen neurrian» orain arte jasotako sostengua handitu egingo dela adierazi baitzuen.

SESTAO

Nazio Eztabaida Guneko osoko bilkurak Euskal Herriaren diagnosia jasotzen duten lau txostenak pasa den abenduan onartu ostean, jada abian dute hurrengo urratsa, bigarren fasea. Honen nondik norakoak aurkeztu zituzten atzo Sestaon talde sustatzaileko kide Tasio Erkiziak eta Martin Aranburuk, eta hamarnaka lagun bertaratu ziren musika kontserbatoriora.

Iragan asteburuan Bilbon aurreratu zutenez eta atzokoan egin zuten bezala, herriz herri ekimenaren xehetasunak azaltzeari ekin dio Eztabaida Guneak. Bi txosten aurkeztu ditu oraingoan, «Euskal Herriko gatazkaren konponbiderako» lehena, eta «Nazio eraikuntzarako» proposamenean oinarritzen dena bigarrena.

Bi eledunek azaldu zutenez, bi proposamenok aurrera ateratzeko xedez, Eztabaida Guneko talde sustatzaileak zenbait abiapuntu orokor adostu ditu, horien harira, nahi duen orok bere ekarpenak egin eta, denen artean, egun Euskal Herriak pairatzen dituen gabeziei aurre egiteko ildo estrategikoak finka daitezen, «guztien indarrak bilduz». Horretarako, lehenengo fasean erabilitako ibilbide eta metodologia bera hautatu dute.

Pentsamolde ezberdina duten pertsonek osatzen dute ekimena, eta denen artean Euskal Herriko diagnosi bateratua adostea zaila izan arren, «argazki komun bat ateratzea» lortu dutela gogoratu zuen Erkiziak.

Horren harira, eta orain aurkeztu dituzten bi xedeak sustatzeko bidean ere, baikor agertu ziren bai Erkizia eta baita Aranburu ere. Hain justu, EAko parlamentariak agertu zuenez, «orain ere proposamen konkretu politak aterako dira eta eragile politiko eta sozial gehiago batuko zaizkigu. Eztabaidak emaitzak ematen dituen neurrian bilduko dira, eta, nire ustez, emaitza onak emango ditu».

Eztabaida Gunean ari diren hainbat indar politikoetako kideak direla nabarmendu zuen, eta, beraz, «erakunde horien babesa eta konpromisoa» dagoela iritzi zion. «Ziur naiz orain ez dauden eragile sozial eta politikoak ere gehituko direla».

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Medio/Komunikabidea

Komunikabidea: Gara

WordPress Themes