EFAY-ko ASANBLADA OROKORRA BARTZELONAN OSPATU ZEN PASA DEN ASTEBURUAN.

Pasa den asteburuan (martxoak 26- 27) EFAY-ko III Asanblea Orokorra ospatu zen Bartzerlonan. Ostiral eta larunbatean EFAY-ren kide diren Europa mailako alderdi abertzaleen gazte erakundeen ordezkariek eztabaidan aritu ziren. Gazte Abertzaleak-en ordezkaritza bat ere han egon zen; izan ere, EFAY-ko presidentzia ordea GA-ri dagokio. GA-k hemen egin duen lana eta konpromezua nabaria izan da beti.

Gai anitz zuten mahai gainean, estatutuen berrikuspena, ALE-rekiko harremana sendotzea, estatu mailan aritzen den beste alderdi politiko baten gazteriek EFAY-n sartzeko eskakizunaren onarpena, … Horrez gain, erakunde Europar honen ikuspuntutik garatutako oinarrizko bi dokumentu berri aurkeztu dira: “Globalizazioa eta abertzaletasuna” eta “Aniztasuna aberaztasuna da”. Dokumentu hauek garrantzi handia dute; izan ere, gai hauek gure herrien errealitatea erabat baldintzatzen dute eta horregatik Europa mailan lan egiten duen gazte erakunde honek erantzukizun tinkoa hartu behar duela erabaki du. Honetan ere, Gazte Abertzaleak-ek oso lan ona egin du dokumentuak egiteko mementoan, jadanik gai hauek oso jorratuak baititu eta bere esperientzia eta aportazioekin dokumentuak aberaztu dira.

Bilera honek garrantzi handia izan du bai urteko lana antolatzeko eta orain arte egindakoa berrikusteko, bai kideen arteko harremanak sakontzeko, herri ezberdinen egoera politikoak ezagutzeko, eta Europako herrien eta herritarron arteko elkarlana bultzatzeko. Beste Europa bat posible delako, Herrien Europa nahi dugulako oraindik lan handia egiteke dago.

Gaia: Internazionala

GAZTE ABERTZALEAKek TORTUREN AMAIERA ETA PRESO GUZTIEN ESKUBIDEEN BERMEA ALDARRIKATZEN DU.

GA-ek, EAko gazteriak, bere alkartasuna adierazten du torturatu eta atxilotutako gazteekin eta ikerketa bat eskatzen du arduradun politiko, juridiko eta polizialak ager daitezen.

Gazte Abertzaleak-en ustez onartezina da nafarroako lau lagun hauei gertatutakoa. Duela bi urte egin ez zuten erahilketa baten errudun izendatu zituzten eta bi urte hauek kartzelan pasatu izan dituzte, torturak ere jasan dituztelarik. Ezin dira indefentsio egoera hauek onartu, eta zentzu honetan, gazte erakunde honek botere judizialaren independentzia eza salatzen dute.

2 urtez gartzelan eta torturatuak izan dira. Zelan kidatu lau gazte hauei eragindako miña? Kartzelan torturatutak pasatutako 2 urte hauek ze balio dute? Gertatutakoaren erantzunkizuna eragile politiko eta instituzionalei eskatuko zaie non demokrazia eta giza eskubideen bermea elementu sinboliko irudikor bat bihurtu den eta inolako lotsarik gabe egunero erasotzen duten.

Baltasar Garzón epailea da hain ekintza nazkagarriaren erantzule nagusia. Beste behin, bere “terrorismoaren aurkako” karrera pertsonalean beste puntu bat gehitzeko asmoz, Leitzako zinegotziaren erahilketarekin zer ikusirik izan ez zutenei gogor ordainarazi egin die.

Gazte Abertzaleak-etik sistema judizialak Aznarren erregimenarekiko duen menpekotasuna salatu nahi dugu, baina sistema judizialaren hondatze hau aurreko garai sozialistarekin hasi zela ez da ahaztu behar.

Estatuko terrorismoaren bukaera exigitzen dugu, tortura ororen erradikazioa, azkena exigitzen dugu. Izan ere, tortura hauek ekintza zikin hauen objetu izan diren pertsonek eta nazioartean lan garrantzitsua egiten duten erakundeek ere salatu dituzte, Amnistia Internacional eta Nazio Batuek, alegia. Torturatzaileen eta hauei laguntzen dietenen inpunitatea onartezina da, ezin baitira ekintza hauen arduradunak zigorrik gabe atera.

Gazte Abertzaleak-ek torturatuak izan diren pertsona guztiei alkartasuna azaldu nahi die, eta ekintza nazkagarri hauetan parte hartu duten arduradun politiko, judizial zein polizialen erantzukizuna exigitzen du.

Gaia: Giza eskubideak

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Hauteskundeak EHUn

Errektore berriaren aukeraketan murgilduta gabiltza EHUko kide guztiak eta normala denez, langile, irakasle eta nola ez, ikasle guztien arreta bereganatzen ari da prozesua. Zazpi izan ziren lehengo hautagaiak eta behin lehengo itzulia izanda, Antigüedad eta Perez-en arteko borrokara mugatu da etortzear dagoen bozkatze berria. Irakurketa ugari egin daitezke, hauteskunde guztietan gertatzen den moduan, baina joan den asteazkenean gertatutakoak argi usten du alde batetik, zerrenda guztien emaitzen parekotasuna eta bestaldetik bigarren itzulira pasa direnak unibertsitate arloan euskararen normalizaziorako apustu handiena egin duten hautagai-talde nagusiak direla. Eskuin espainolari asko gustatu ez zaion arren, hauteskundeak galtzen dituzten bakoitzean joko zikina egon dela salatzen dutelako eta azken boladan honetan galtzera ohitu beharra izan dutelako, zorionez.

Botoa ponderatua bada ere, lehengo aldia da ikasle guztiak bozkatzeko eskubidea izan duguna. Hala ere, ikasleen artean, partehartzea % 20,61 koa izan da bakarrik lehengo itzulian, azkeneko emaitzak baldintzatzeko nahikoa. Izan ere, kolektibo honek Iñaki Antigüedad-en aldeko emandako 4609 botoak, ikasleen botoen ia erdiak, Hidrogeologiako katedraduna bigarren itzulian kokatu dute. Perez, askoren iritzitan faboritoa bezala ateratzen zen eta espero bezala beste hiru taldeen konfiantza jaso zuen eta errektore izateko moduan jarraitzen du, Apirilaren 1ean gertatze denaren zain.

Izenen gainetik, garrantzitsuena Unibertsitate berri bat sortzeko aukera atera joka daukagula da. Euskararen behin betiko normalizazioan urrats sendo eta ausartak emango dituen Unibertsitatea nahi dugula erakutsi dugulako. Kalitatezko unibertsitatearen beharra dagoelako, ikerketa eta enpresa munduari etengabe begira egon behar duena. Publikoa den unibertsitatea nahitaezkoa delako, goi mailako hezkuntza guztientzat posiblea izan behar delako. Azken batean, Euskal Herriak, unibertsitate sistema propioaren eskaria duelako, egokitzen ez zaizkigun hezkuntza sistemei aurre egingo diena. Eusko legebiltzarrak onartu berri duen Unibertsitateen legeak horretarako lehengo pausuak eman zituen eta orain unibertsitate munduari dagokio ildo berdinean lan egitea, benetan gure aberriak goi-mailako hezkuntza sistema aurrerakoia izan dezan. Gure beharrei erantzungo diena, identitatea abiapuntutzat hartuta. Badaukagu gainera, beste erronka bat mahai gainean. Boloniako adierazpenak aro berri bat zabalduko du Europako goi mailako irakaskuntza eremuan eta Euskal Herriak eta bere unibertsitateak prest egon behar dute sortuko diren aukera berri hauei erantzuna emateko.

Beraz, gure agendan markatu beharreko eguna da osteguna. Ikasleon ahotza urnetan egon behar delako. Unibertsitateak, esandako guztiei erantzuna eman behar baitie, Perez edo Antigüedad buru izanda. Onenak irabazi dezala esan beharrean, hoberen egingo duena irabazi dezala esango dugu, EHUk horren beharra duelako.

Gaia: Hezkuntza

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Beste Egun beltz

Beste egun beltz bat jalgi da Euskal Herrian, oraingoan Euskara, Kultura eta Irakaskuntzaren mundua bera, indartu eta sendotu duen kide bat galdu egin du, Andolin Eguzkitza.

Ezkerraldeko idazle, itzultzaile, euskaltzain honek berrogeita hamar urtekin adio esan dio hain beste maite zuen herriari, baina bere olerkiek eta idazkiek beti geratuko dira euskaltzale guztion memorian. Bere legatua zabala izan da eta Euskal Herriko kulturan beti eukiko du bere lekua. Baina Kultur gizona izateazgain, abertzale konprometitu bat zen ere,Euskal Herria hobeago baten alde.

Euskal Herriak asko galdu egin du gaur baina gazteok legatu hori zabaltzeko, handitzeko eta hobetzeko beharrean gaude. Eta ez dago ezer hobeagorik hau holan izan dadin bere olerkiaren zati bat gogoraztea baino:
zutaz gogoetaka eman eta gero
ustekabez agur egin didazunean
pasabidean,
orduan
zure begi berde
ederrek
dardarazi naute,
eta joan zatzaizkidalarik
ostera ere
nigar eragin.

Goian bego Andolin Eguzkitza.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

GAZTE ABERTZALEAK DATORREN LARUNBATEAN IRAQ-eko GERRAREN KONTRA EGINGO DIREN DEIALDIETARA ATXIKITZEN DA.

Iraq-en okupazioaren lehenengo urteurrena betetzen denean Eusko
Alkartasunako gazte erakundeko kideek manifestaldietan parte hartuko dute.

Datorren larunbatean Iraq-en okupazioaren urteurrena betetzen da, eta
gizarte eragile askok Europako Gizarte Foroak gerra eta okupazio ilegal
honen kontra azaltzeko ezarritako data honetan parte hartuko dute
“Palestina, Iraq, Madril: Alkartasuna” lelopean.

Zentzu honetan, Gazte Abertzaleak-eko kideek lelo honekin Gerraren kontrako
Plataformak antolatutako ekintzetan parte hartuko dutenaren konpromezua
azaltzen dute, eta beste gizarte eragileekin batera, Iraq-eko okupazioaren
urteurrena eta gerra salatzeko larunbat honetan egingo den manifestaldian
egongo direla adierazten dute.

Honekin batera, hainbeste sufrimendu sortu duen gerra hau salatzeko EA-ko
gazte erakundeak gizartearen konpromezu sendoa beharrezkoa dela uste du eta
manifestaldian parte hartzeko deialdia gizarte osoari luzatzen dio.

Gaia: Internazionala

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

HAUSNARKETA POLITIKO GLOBALERAKO ITXIALDIA EGINGO DU GAZTE ABERTZALEAK-eko BATZORDE NAZIONALAK.

EA-ko gazte erakundeko Batzordeak nazio, estatu eta Europa mailako politikaren hausnarketa egingo dute asteburu honetan.

Eusko Alkartasuneko gazte erakundeko Batzorde Nazionaleko kideak, martxoak 19ko zubi honetan, Getariako txoko batetan kontzentratuko dira. Bilera berezi honetan hainbat gai eztabaidatu, hausnartu eta landuko dituzte azken boladako gertakizun politikoak kontutan harturik.

Pasa berri ditugun hauteskunde orokorren prekanpaina, kanpaina eta emaitzen analisia; gertu diren Europar hauteskundeak eta hauetan eragina izan dezaketen gaur egungo Europan eta mundu osoan ematen diren gertakizunak; eta erakundearen beraren funtzionamendu, antolakuntza eta ildo ideologikoaren berrikuspenerako eta sakonketarako ere balio izango du bilera honek.

Hiru egun hauetan Gazte Abertzaleak-eko batzorde nazionalak Irakeko okupazioaren urteurrena gogoratzea ez du ahaztuko eta egun honetan izango diren deialdi ezberdinetan parte hartuko dutenaren konpromezua hartzen dute.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

GAZTE ABERTZALEAK-EK ZORIONAK LUZATZEN DIZKIE EA-ri eta ERC-ri EMAITZEAGATIK ETA PP-ren PORROTA OSPATZEN DU

PSOE-ren garaipena ezustean gertatu da. Azken egunotako gertakizunak hauteskundeetako emaitzak erabat aldatu dituzte. PP-k gehiengo absolutoa lortuko zuen pasa den asteko inkestak esaten zutenez, baina alderdi honek jaurtikitako iruzurrak, gezurrak eta manipulazioa inkestek ziotenari buelta eman diote.

Gizartea konturatu da eta bere ahotsa entzun dadin kalera irten da. Gobernu honetatik jaurtikitako gezurrak eta izkutatutako informazioak nabariegiak izan dira eta PP-ri presidentzia eta gehiengoa kostatu zaio.

Gazte Abertzaleak-en ustetan garai berri batdatorkigu. Orain, hauteskunde hauek eszenario berria dakarkigu eta bai Katalunyarako bai Euskal Herrirako aukera berriak agertzen dira.

Generalitat-eko gobernuak, ERC eta PSC-ren eskuetan, Estatu mailan eta euskal Herrirako egoera berria bultza dezake. Eskubide nazionaletan, herrien borondatearen eta aniztasunaren errespetuan oinarritutako politikak bultzatzeko aukerak agertuz.

Aznarren garaia bukatu da, orain demokraziaren garaia, alkartasunaren eta errespetuaren garaia itxaroten dugu. Gazte Abertzaleak-en ustetan posiblea da balore hauetan oinarrituko den egoera berri bat eraikitzea.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

GAZTE ABERTZALEAK-EK PP-K EGITEN DUEN KOMUNIKABIDEEN ERABILPEN PARTIDISTA SALATZEN DU.

Eusko Alkartasunako gazte erakundeak, PP-k egiten duen informazioaren era komunikabideen manipulazio lotsagarria salatzen du. Pasa den Martxoak 11ko atentatuen ostean, 200 hildakoen zamarekin, alderdi honek bere interesen alde egindako erabilpen mediatikoa nabari geratu zen. Nahiz eta aztarna guztiak zentzu batean joan, Al Qaedaren ekintza bat izan zelaren zentzuan joan, alegia, Madrilgo gobernutik beste mezuak zabaltzen ziren. Beste behin, Madrilen gertatutako sarraskeria euskal herritik ateratzen zen ekintza terroristatzat azalduz, euskal herria eta abertzaletasuna indarkeriarekin erlazionatu nahi izan zuten.

Honetarako, PPko gobernuak komunikabideen erabilpen politikoa egin du, gizartearen iritzia manipulatuz eta gizartea bera engainiatuz.

Gazte Abertzaleak-ek egoera honen aurrean gizartearen salaketa orokorra beharrezkoa dela adierazten du. Onartezina da komunikabide publikoen erabilpen interesatua egitea, batez ere, gertatutako atentatuaren ondoren, gizartearen sufrimenduarekin jolastu dutelako, 200 hildakoekin eta zaurituak gertatu direnekin jolastu baitute.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Hauteskunde kantonalak. Botoa EAri!

Nazio Mailako alderdia izanda, Mattin Echepare eta Manex Pagola aurkezten dira Hazparne eta Baionan. Euskal Herria defenda dezagun.

Gaia: Politika orokorra

GA-k eta JERC-ek burujabetasunaren aldeko manifestua aurkezten dute Gasteizen

Pere Aragonés-ek, Jerc-en bozeramaileak, eta Andoni Iturtzaeta-k, Gazte Abertzaleak-en idazkari nagusiak, bi erakundeen artean sinatu duten akordioa aurkeztu zuten pasa den ostiralean Gasteizen, hurrengo hauteskundeetara begira.
Iturzaetak eta Aragonesek adierazi zutenez, “Eusko Alkartasuna eta ERC artean elkarlana, gazte erakundeek ere indartu behar dugu”.
Iturtzaeta-k aldarrikatu zuen Eusko Alkartasuna eta ERC Madrilgo Kongresuan egon behar direla politika egiteko independentista eta ezkerraren ikuspuntutik, bai giza eskubideak, bai Euskal Herria eta Catalunyaren eskubideak defendatzeko.
Aragonés-ek, bere partez, Carod Roviraren aurkako ersaoak salatu zituen, baita Otegiren adierazpenak ere.

Gaia: Hitzaldia

WordPress Themes