GAZTE ABERTZALEAK-EKO ETA JERC-EKO IDAZKARI NAGUSIEK BARTZELONAN SINATU ZUTEN “SOBERANIARUNTZ ABIAPUNTUA”-REN MANIFESTUA.

Atzo, Andoni Iturzaeta Bartzelonara joan zen pasa den astean Gasteizen aurkeztutako manifestu bera JERC-ekin sinatzeko. ERC-ko presidentearekin batera, prentsa aurrekoa egin zuten Katalunyako Parlamentuan.

Han, bai Andoni Iturzaetak bai Peré Aragonesek manifestuaren zentzua eta GA eta JERC-en artean emandako elkarlanaren garrantzi politikoa ere azaldu zuten. Gazte erakunde politiko ezkertiar eta abertzale hauen idazkari nagusiek, bai Katalunya bai Euskal Herria soberaniaruntz eramango dituen abiapuntua azaltzen digute manifestu honetan gazte ikuspegi argi batetik.

Hauteskunde kanpainan murgilduta, gaur egun Espainiar gobernutik bi Herri hauen kontra jaurtikitzen diren kritikak eta erasoak salatu zituzten. Orain Katalunyak jasotzen dituen eraso politiko zein mediatikoak izugarrizko eragina dauka kanpainan eta katalanismoaren kriminalizazioaren garaia heldu zaiela salatu zuten.

Prentsa aurreko honetan Josep Lluis Carod Rovirak ere parte hartu zuen. EA-ko eta ERC-ko gazte erakundeen arteko harremana goraipatu ostean, ERC-k legebiltzarrean dauden alderdi katalanistei luzatutako proposamena aurkeztu zuen; estatutuaren aldaketaren inguruko debatea ematen den bitartean, Legebiltzarrean aurrera aterako den textua leku guztietan (bai Madrilen, bai Katalunyan, edozein lekutan) modu koordinatu eta bateratu batean defendatzeko intentzioarekin, diputatu katalanisten arteko talde barruti bat eratzeko proposamenaren aurkezpena, alegia.

Prentsa aurrekoa bukatzeko, GA-eko eta JERC-eko Idazkari Nagusiek “Gazte Euskaldunak eta katalanak martxoak 14ko hauteskundeen aurrea: Soberaniaruntz abiapuntua” manifestua sinatu zuten.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

GAZTE EUSKALDUNAK ETA KATALANAK MARTXOAK 14KO HAUTESKUNDEEN AURREAN:

Alderdi Popularraren azken zortzi urte hauetako agintaldia Estatu Espainolean, askatasun sozial zein kolektiboen murrizketa eta gazteon bizi baldintzen atzerakada garrantzitsu bat utzi digute. Datorren martxoaren 14an ospatuko diren hauteskunde espainarrak, askatasun politikoak berreskuratzeko, bizi baldintzen atzerakada gelditzeko eta Herri Katalanen zein Euskal Herriaren burujabetza osoa eskuratzeko ateak zabalduko dituen eszenatoki berri batetan koka gaitzake.

Honen aurrean, Gazte Abertzaleak eta Joventuts d’Esquerra Republicana de Catalunyak, euskal eta katalan gazteriaren erakunde politikoak moduan, Euskal Herria eta Herri Katalanen guztizko askapen nazionala eta justizia soziala lortzeko elkarren lana egiteko konpromisoa berresten dugu ondorengo printzipioetan oinarriturik:
• Demokrazia: Estatu espainolak zapalduriko askatasun zibil eta politikoak berreskuratuz, gure herriei dagokien autodeterminazio eskubidea aitortuz eta sorlekua, arraza, generoa, hizkuntza edo aukera sexualak bazterketarik eragingo ez duten gizartea sortuz.
• Justizia Soziala: Gazte euskaldun eta katalanei hezkuntza, lana eta etxebizitza duin bat erreztuko dien ongizate estatu propioa eraikiz.
• Eraikuntza Nazionala: Industria kultural propioa defendatuz, komunikabideentzako marko nazionala sortuz eta hizkuntza eskubideen errekonozimendu osoa lortuz.
Horregatik, eta gure helburu politikoak hezur mamitzeko datorren martxoak 14ko Gorte Espainoletarako ospatuko diren hauteskundeak funtsezkoak direla ulertuz, Gazte Abertzaleak-ek eta Joventuts d’Esquerra Republicana de Catalunyak ondorengoa adosten dute:
• Euskal Herriaren eta Katalunyaren burujabetza bidean aurrera jotzeko marko politikoa bideratu dezaken hauteskunde hauetan euskal eta katalan gazteriari parte hartzera deitzea.
• Hauteskunde ostean, gazte euskaldun eta katalanen bizi baldintza duinak espainar kongresuan defendatzeko lan egitarau amankomuna jorratzea.
• Oraindik Estatuarenak diren eskuduntzetan bigarren mailako hezkuntzan eta unibertsitarioan bereziki, hezkuntza sistema publikoa, kritikoa, demokratikoa eta kalitatezkoa bideratuko dituzten erreformak bultzatzea bide batez Euskal Herriko eta Herri Katalanetako hezkuntza marko eta barruti propioak eratuz. Zentzu honetan Hezkuntzaren Kalitate Legea, Formazio Profesionaleko Legea eta Unibertsitateen Lege Organikoaren baliogabetzea lortzen saiatzeko konpromezu argia hartzen dugu.
• Gazteon lan prekarietatea gelditzen lagunduko duen lan harremanen euskal eta katalan esparruak bideratzea oraindik Estatuak dituen esparru laboraleko eskuduntzak gure erakundeen eskuetara igarotzeko lana eginez.
• Askapen nazional eta sozialaren bidean alternatiba koherente eta zintzoa eskeintzea CIUk eta PNVk interes partidistei erantzunez Ppri lehen agintaldian eskeini zioten laguntzak suposatu zuen hanka sartze historikoa bezelako jarrerak gaitzetsiz.
• Eskubide zibil eta politkoen, eta batez ere adierazpen askatasunaren, parte hartze politikoaren eta autodeterminazio eskubidearen bermatzea beharrezko erreforma legalak bideratuz.

Guzti horregatik, Gazte Abertzaleak eta Joventuts d’Esquerra Republicana de Catalunyak dokumentu hau sinatzen dugu Gasteizen 2004ko martxoaren 5ean.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Botoa EAri!

Hauteskunde hauetan gazteon botoa EAri!

Gaia: Politika orokorra

WordPress Themes