maiatza, 2004-rako artxiboa.

Orain dela hilabete batzuk, GAZTE ABERTZALEAKen kide batzuk, DEMOekin batera, ekintza batean parte hartu zuten. Euskararen erabilera eta ofizialtasuna aldarrikatu nahi zuten eta horretarako mus txapelketa bat antolatu zen trenbideetan. Orain, GA-en kideak eta 68 DEMOAK epaituta izango dira. Paben egongo gara gure atxikimendua emateko.
Gaia: Euskal Herria

Orain dela hilabete batzuk, GAZTE ABERTZALEAKen kide batzuk, DEMOekin batera, ekintza batean parte hartu zuten. Euskararen erabilera eta ofizialtasuna aldarrikatu nahi zuten eta horretarako mus txapelketa bat antolatu zen trenbideetan. Orain, GA-en kideak eta 68 DEMOAK epaituta izango dira. Paben egongo gara gure atxikimendua emateko.
Gaia: Euskal Herria

Pasa den Larunbatean (Maiatzak 22) 50 militante inguru bildu ginen Bilboko Bilborock gunean Mikel Irujorekin, Eusko Alkartasunaren Europarako hautagaia, solasaldian aritzeko. “Herrien Europa” lelopean, Mikelek egun Europan dauden erakunde eta antolaketa azaldu zituen. Askotan Parlamentua, Komisioa edo Kontseilua urrunegi dirudite Euskal Herriko hiritarrontzat baina arlo askotan hartzen dituzten erabakiak funtsezkoak dira.
Kontseilua da, Parlamentuaren gainetik, erabakiak […]

Sorgintxulo Gaztetxeak 5 urte daramatza Santutxuko auzoan lan egiten autogestio eta auzo bileretan. Ikastaroak eta kultur ekimenak antolatzeaz gain, oinarrian, gazteek beren ekintzak aurrera eramateko toki bat eskeintzen du Sortintxulok, kalea eta tabernekiko alternatiba bat sortuz. Santutxuko gazte batzuek Karmelo eliza ondoko eraikinean sartu zirenetik, bizitza eman diote urteetan hutsik egon diren lokal hauei.
Gazte talde […]

Europako Hauteskundeak direla eta GA, JERC eta Chobenalla erakundeek “Herrien Europa” koalizioaren alde azaltzen garela esateko elkartuko gara. Guk nahi dugun Europaren eredua eta gazte eta europar ikuspuntu batetik gure beharrak eta nahiak zeintzuk diren azalduko dugu.
Gaia: Internazionala

Ibilaldia

Urtero bezela Bizkaiako Ikastolen aldeko festa ospatuko da. Aurten Leioan izango da eta euskaldunok gure hizkuntzarekiko konpromezua azaltzeko modurik onena eta alaiena da. GA-eko militanteak, urtero bezela, antolakuntzan laguntzeko prest gaude.
Gaia: Euskal Herria

Felipe VI. Eta Leticia Ortiz arteko ezkontzaren aurrean, Gasteizko GAZTEABERTZALEAKek kanpaina hau kaleratu du jakinazateko beste eredu politiko batposiblea dela: justuago, salidarioago eta berdintasuna bultzatzen duenaherritarren artean. Uko egin monarkiari, Euskal Errepublika eraikidezagun!!!

Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Asteburu honetan, Euskal Herriko Gizarte Foroak Europar Konstituzioaren inguruan eztabaidatzeko jardunaldia egingo du, eta datorren udazkenean ospatuko den EHGF-aren II.Topagunaren antolakuntzaz ere hitz egingo da. GA-ek jardunaldi horretan parte hartuko du, ohi den bezala.
Egitaraua:-9:30/10:00: Harrera.
-10:00/10:30: Plenarioan egunaren aurkezpena-kokapena.
-10:30/13:00: Gai-ardatz bakoitzean eztabaidak.
-13:00/14:00: Plenarioan gai-ardatz bakoitzeko eztabaiden elkartrukea.
-14:00/16:00: Bazkaria.
-16:00/18:00: Plenarioan Europako Konstituzioaren eta bideratzen duen eredusozialaren eztabaida.
-18:00/20:00: […]

Maiatzaren 9an, Europaren Eguna ospatu da eta aukera hau aprobetxatu nahi izan dugu europar eraikuntzaren prozesuan dugun konpromisoa eta nazioz gaindiko proiektuan daukagun konfiantza eta gertutasuna azaltzeko.
Laster, beste hauteskundeei aurre egin beharko diegu. Berriz ere, koalizio eta alderdi ezberdinen ahotsa eta hitza Europara eramango dutenen arteko lehia ikusi ahal izango dugu. Zentzu honetan, JERC, Chobenalla […]

Gobernu espainiarrak aukera politiko bat ilegalizatuko balu, aurreko gobernuek izan dituzten jarrera antidemokratikoen jarraipena egiten duela esan nahiko luke
Gazte Abertzaleak-ek, EA-ko gazte erakundeak, Herritarren Zerrenda-k europar hauteskundeetara aurkezteko eskubidea izan behar duela adierazi du, eta aukera politiko abertzaleen ilegalizazioaren inguruko eztabaida berrartzea kezkagarria dela dio.Erakundearen ustez, gizartearen oniritzia azaltzen duten 49.000 sinaduren atzean izan eta […]