uztaila, 2004-rako artxiboa.

EAko gazte erakundeak uste du garrantsitsuena dela gataskaren konponbidea lortzea, eta ez konpentsazio ekonomikoak.
Gazte Abertzaleak-eko Nazio Batzordeak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, atzo Donostian bilduta, Ibarretxe lehendakariari espainar estatuko gobernuko presidentearekin egingo duen bilkuran eskatzen dio, bilera horretara joan dadila Euskal Herriko eskubide nazionalak aldarrikatzeko asmoz eta bereziki, autodeterminazio eskubidea.
Gazte Abertzaleaken ustez, espainako gobernu […]

Pasa dan larunbatean, uztailak 10, goizeko 11.30etan, Eusko Alkartasunaren Bilboko egoitzan, Bizkaiko Gazte Abertzaleak-ek antolatutako hirugarren formazio ihardunaldia izan genuen, urteko formazio plangintzaren barnean kokatuta.Gaia Espainiar Estatuaren Antolaketa izan zan, gure burujabetasun helburua eta egungo Espainiar Estatuaren egitura kontutan hartuz, gai honi buruz ezagupenak gureganatzea ona litzatekela pentsatu genuen.Hizlaria Julio Artetxe, EAko militantea eta lanbidez […]

GAeko delegazio batek parte hartu zuen joan den asteburuan JERCek, ERCeko Gazte erakundeak, antolatzen duen akanpadan. Milaka lagun elkartu ziren topaketa honetan, Catalunyaren askatasuna eta burujabetasuna aldarrikatzeko. GAeko ordezkari batek estatu gabeko nazioei buruzko hitzaldi batean parte hartu zuen, Sinn Fein, Corçica Nazione eta BNGren gazte erakundeekin batera.Era berean, Iñaki Sanchez, GAen nazioarteko harremanen idazkaria, […]

Gaur dispertsio politikak eragindako beste heriotz bat salatu behar dugu. Dudarik gabe, horren erantzule nagusia euskaldun askori inputatzen zaizkien delituei beste zigor gogor bat gehitzea izan da. Izan ere, haien senideek ere sufritu behar dute zigorra presoei bisitatzeko esfortzu handiak egin behar baitute.
Gaur Frantziako espetxe batetan gertatu da. Oihane Errazkin gaztea Paristik gertu dagoen espetxean […]

Aste honetan Gasteizko Jazz Emanaldia hasiko da, eta Gasteizko Gazte Abertzaleak-ek 1. Argazkilaritza Rally-a antolatu du. Hemen luzatzen dizkizuet arauak. Anima zaitez eta parte hartu!!
PARTEHARTZAILEAK: nahi duten afizionatuek.DATA: Uztailaren 10etik 17raANTOLATZAILEAK: Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasuna eta Gazte Gasteiz Aberrigintzan.IZEN EMATEA: San Prudentzio kaleko alkartetxean, uztailaren 1etik 10era.PREZIOA: 10 euro partaide bakoitzeko (honen barne karretea eta […]

Ostiralean eta larunbat gauean GA-ek txosna jarri zuen Laudio-ko San Pedro jaietan. Jende ugari hurbildu zen bertara, enparantzara, kontzertuak eta dj-ak baitzeuden.Horrekin batera, larunbat arratsaldean Nazio Eztabaidagunearen inguruan antolatutako ekitaldia ostatu zen. Martin Aranburuk eta Tasio Erkiziak parte hartu zuten plataforma abertzale eta ezkertiar honen muina azalduz. Hogeiren bat lagun bildu ziren Laudion osapatu zen […]