GAZTE ABERTZALEAK-EK POZA ETA GERTUTASUNA AZALTZEN DU IÑAKI URIA GARTZELATIK IRTEN DELAKO.

Eusko Alkartasuneko gazte erakundeak Estatu espainolaren demokrazia eza salatzen du eta Iñaki Uriaren kemena eta sinizmen demokratikoa azpimarratzen du.

Fiskalak inposatutako fiantza ordaindu eta gero Iñaki Uria kartzelatik irten zen. 17 hil pasa dira “Euskaldunon Egunkaria”ren kontseilari ordezkoa atxilotu zutenetik, epe luze bat Alkala de Henares-eko gartzelan egun atxiloketa hau inolako lege haustean oinarritzen ez delarik.

“Egunkaria” itxita dirau eta ez dirudi kasu hau epe laburrean konponduko denik; batez ere, sei urte eta gero, “Egin”-en kasua oraindik irekita eta epaiketa noiz egingo den zain dagoela jakinda.

Zentzu honetan, Andoni Iturzaeta, GA-eko Idazkari Nagusiaren hitzetan, “gartzelan egon den denbora guzti honetan, Iñaki Uriak sekulako kemena azaldu du, moral sendoaren adibide eman die lagun eta etsaiei eta, era berean, prozesu honekin guztiarekin estatu espainolaren eskubide estatuaren egoera larria dela, eskubide demokratikoak ulertzeko era hauen murrizketan oinarritzen dela, eta botereen banaketa inolaz ere ematen ez dela argi geratzen da. Baina, hau horrela bada ere, gur egun garrantzitsua dugu euskaldunok, egun inportantea herri garen heinean prentsa libre bat izateko eskubidean sinisten dugunontzat, askatasunez adierazi eta informatzeko eskubidea daukagulako”.

Zentzu honetan, GA-ek Iñaki Uriarekin gertutasuna eta poza azaltzen du; eta “EGUNKARIA AURRERA” oihupean sortu zen Euskal Herriko gizartearen erantzuna gogoratzea garrantzitsua dela deritzo. GAren ustez, euskal gizartea ez dago eta ez zegoen euskal prentsari uko egiteko prest, euskaraz bizitzeko aukerari ez dio uko egingo.

ZORIONAK IÑAKI!!

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

WordPress Themes