Gazte Abertzaleak: Iraila 30, 2004
Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte taldeak, espainiar gobernuri dispertsioarekin bukatzea eskatzen dio horrek presoentzat eta bere senideentzat suposatzen duen gehitutako zigorragatik. Espainiar exekutiboak, euskal gatazkaren konponketa bidean aukera paregabea galduko du presoen sakabanaketarekin jarraitzen badu, mendekuan oinarritutako politika penitentziarioa baita dispertsioarekin betetzen dena. Presoak bere etxetik urrun egoteaz gain, hauen familiei mina luzatzen zaie, senideak urrun izateak suposatzen duen atsekabeagatik, behin eta berriro bidaiak egitearen beharrean daudelako. Istripu arriskuarekin gainera, bidai luzeak egitearen beharrean baitaude.
Euskal preso politikoen gehiengoa Espainiar kartzeletan zehar dago sakabanatuta, bataz beste 580 kilometroetara. Frantziako kartzeletan antzekoa da egoera, presoak 28 kartzela desberdinetan baitaude bere etxeetatik 800 kilometroko distantzian bataz beste. Gazte Abertzaleak, gogorarazten die, bai gobernu frantziarrari bai espainiarrari europar legediaren arabera presoak bere etxeetatik gertu zigorra betetzeko eskubidea dutela eta dispertsioak ez duela euskal gatazka areagotzen baino, mendekua besterik ez delako dispertsio politika dakarrena, urteekin frogatu den moduan.
Bestalde, Gazte Abertzaleak-en ustetan, Rodriguez Galindo kartzelatatik ateratzea lehen mailako eta bigarren mailako presoak egotearen froga izango litzateke. Gogoratu behar dugu, Guardia Zibileko jeneral ohiak Lasa eta Zabalaren bahiketa eta hilketagatik zigortuta dagoela, 75 urteko zigorrarekin. Osasun arazoengatik kalera ateratzea preso guztien eskubidea da eta ez bakarrik batzuena, zentsu horretan gogoratu behar dugu Bautista Barandalla euskal presoaren egoera. Horregatik, GA-k bere ardura erakusten du Rodriguez Galindo espetxetik ateratzen bada eta beste preso guztien zigorrak errebisatzen ez badira , berdintasunaren printzipioaren aurkako eraso bortitza izango litzatekeelako.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Gazte Abertzaleak: Iraila 29, 2004
Bizkaiko Eusko Akartasunaren gazteriak espainiar gobernuari talantean, berriz ere, gelditu ez daitela eta Sestaoko ontziolaren arazoari 1.200 lanpostu zuzen eta 4.000 zeharkako lanpostu suntsitu gabe eta ezkerraldeko industria jarduerarekin bukatu gabe benetan aurre egin dieziaola exigitzen dio.
Industri plan bat eta eskabide- zorro bat gabe pribatizatzeak ontziolaren itxiera suposatuko luke eta Bizkaiko Gazte Abertzaleak horren aurka kokatzen da. Ontziolaren itxierak industri laguntzailearen itxiera ere ekarriko luke. Ontziola itxiko balitz honekin batera enpresa txiki laguntzaileak desagertuko lirateke, ez litzateke errekonbertsio aukerarik egongo.Hortaz, ezkerraldeko industri jardueraren desagertzearen kontra azaltzen da GA Bizkaia .
PSOE-k eta PSE-k industria sektorea indartzeko benetako esfortzua egitearen beharra dute espainiar gobernutik, eta ez tertziarizazio hutsean gelditu, beti bezala zerbitzuen sektorearen aldeko apustua eginez.
Gaia: Justizia soziala
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Gazte Abertzaleak:
Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gobernu espainiarrari bere ejertzitoak Euskal Herrian egiten dituen praktika belikoak etetearen eskakizuna egiten dio. Gasteizen, Patrulla Aguilak egindako erakusketa famatuen ostean, espainiar exekutiboak euskal gizartearen nahi errespetatu gabe jarraitzen du eta praktika militarrak egiten ditu oraindik ere, euskal gizartea horren aurka azaldu den arren. Guda simulazio hauek, gerora benetako gudaren entrenamendua baino ez dira, Irak-en kasuan gertatu zen moduan, objektibo zibilen kontra erabilitako estrategiak barne. Guzti hau gainera gehigarri batekin, gizartearentzako entseiu hauek suposatzen duten benetako arriskua.
Beraz, Gazte Abertzaleak Euskal Herrian egiten diren praktika hauen gelditzea eskatzen du, Bardenas-en dagoen tiro zelaiaren berehalako desagerpenarekin batera. Gazte Abertzaleak-en ustetan, aparteko garrantzia dauka honek , izan ere, aste honetan zehar espainiar armadak,ejertzito portugaldarrarekin, estatubatuarrarekin eta ingelesarekin batera praktika desberdinak egingo baititu. Bardenas-ekoa, OTANek Europar Batasunean daukan tiro poligono bakarra da, babespeko parke natural baten gainean eraikitakoa gainera. Hortaz, Gazte Abertzaleak-ek, Nafarroako gobernuari ere praktika hauekin bukatzeko ahaleginak egiteko eskakizuna egiten dio gizartearen hitza eta ingurugiroa errespetatua izan dadin.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Gazte Abertzaleak: Iraila 25, 2004
Orain dela hilabete batzuk Gazte Abertzaleak-en lau kidek DEMOekin batera euskararen aldeko ekintza bat burutu zuten. Ekintzaren nahia, SNCF tren enpresan euskararen erabilera errebindikatzea zen. Helburu horrekin, trenbideetan musean partida jokatzea erabaki zuten. Poliziak, ekintzan parte hartzen zeuden 120 pertsonetatik 64 atxilotu eta auziperatu zituen, hauen artean Gazte Abertzaleak-en kideak. Urtarrilaren 8an ospatutako epaiketan, lau orduz euskaraz erantzuteko izan beharko luketen eskubidea azaldu zuten auziperatuak eta epaileak gela hustu eta epaiketa Maiatzerako atzeratzea erabaki zuen, Pau-ko epaitegi gorenean hurrengo honetan.
Azkenik, jarritako isuna 950 koa izan da pertsonako. Gazte Abertzaleak-en ustez, tolera ezina da Euskal Herrian eskubide linguistikoak behin eta berriro zapalduak izatea bere lurralde desberdinetan, are gehiago eskubide hauek errebindikatzeagatik isuna jartzea. Horregatik, eta ekintzan parte hartu zuten kideak guztien eskubideak defendatzera joan zirelako, zigor honi aurre egiteko laguntza kontu korrontea bat zabaldu egin da. Iñaki Sanchez, Rafa Larreina eta beste zenbait EAko kidek zabalduta, kontu korronte honetan, norberak bere posibilitateen arabera laguntza emateko aukera dauka. Honako hau da zenbakia:
kutsa: 2101 0112 7 2 0011483120
Gaia: Euskal Herria
Egilea: Martin Aranburu
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Gazte Abertzaleak: Iraila 24, 2004
Irailaren 19 eta 20an Bartzelonan ospatzen den Forum 2004, Oinarrizko Errentaren Europar Sareak bere X. kongresua burutu zuen. Besteak beste, kongreso honen barruan zenbait herrialdetan, administrazio publikoetatik buruturiko esperientziak azaldu ziren. Eztabaida interesgarri suertatu ziren, batik bat, Oinarrizko Errentaren aldeko diskurtsoan, argudioen aniztasunak, agerian utzi du. sustrai ideologiko desberdinei erantzuten dutela, neurri honi zentzu zeharo ezberdina ematen duelarik.
Era berean Bartzelonako Abokatuen Kolegioan, Oinarrizko Errenta inguruko simposiuma burutu zen. Bertan aurkestutako ikerketa lanetan, Oinarrizko Errenta finantziatzeko proposamenak asaldu ziren, beharrezkoa izango zen erreforma fiskalaren ondorio ekonomikoak aztertuz. GAko delegazio batek parte hartu zuen bi topagunetan.
Argibide gehiago : www.redrentabasica.org edo www.bien.org
Gaia: Justizia soziala
Gazte Abertzaleak: Iraila 20, 2004
Alkartasun egunaren ospakizunen inguruan egindako herri bazkarian, Andoni Iturzaetak, Gazte Abertzaleak-eko idazkari nagusiak, gogoratu zuen Eusko Alkartasunak hamazortzi urte hauetan egindako lana. Begoña Erraztiren presentzia izan zuen ekitaldian, Iturzaetak adierazi zuen Eusko Alkartasuna momentu askotan giltza izan dela gizarte politikak eta burujabetzaren bidean urratsak emateko orduan. Ildo honetan, azpimarratu zuen geure alderdiak, zabalik dagoen marko politikoaren aldaketarako prozesuan izan duen eta aurrerantzean izango duen papera, EA baita nazio nortasunaren aitormenaren eta autodeterminazio eskubidearen bermatzailea.
Bestalde, goraipatu zuen Eusko Alkartasunak eta Gazte Abertzaleak euskal abertzaletasun ezkertiarraren erreferente izaten jarraituko dutela eraso espainolisten eta ETAren indarkeriaren aurrean izan ere, gure aberriaren normalizazio eta bake prozesuak indarkeria lorpen politikoak lortzeko bidea ez denaren eta gizartearen erabakitzeko eskubidearen aitorpenetatik etorriko baitira.
Gaia: Euskal Herria
Gazte Abertzaleak: Iraila 16, 2004
Irailaren 11-an sexu-askatasunaren gaiaren inguruan Bizkaiko Gazte Abertzaleak-ek ikastaro bat antolatu zuen Bizigay erakundearekin batera eta EHGAM-eko kide baten presentziarekin. Ikastaroa Bilboko Aintzinako la Bolsa Jauregian goizeko 11.30-etan hasi zan eta hauxe gai mamitsua danez gero denboraz justu ibili ginen hantxe irten ziren zenbait gairi aurre egiteko.
Eskubideei dagokienez, homosexualen berdintasunaren inguruan, aurrerapausuak eman badira ere, oraindik lan dexente egin beharra dagoela ondorioztatu genuen. Gizarteak gai hau normaltasunez har dezan asko dago oraindik egiteko. Eta lan horretan etengabe jarraituko dute Bizigay eta EHGAM bezalako erakundeek eta geuk ere gure babesa emango diegu.
Gaia: Justizia soziala
Gazte Abertzaleak: Iraila 13, 2004
EUSKO ALKARTASUNAKO GAZTE ERAKUNDEAK NAVAL UNTZIOLAREN PROBLEMAREKIN DEMAGOGIA EGITEARI UZTEA ETA EKINTZETARA PASATZEA EXIGITZEN DU.
Erakunde abertzalearen ustez, erakutsitako jarrerak PSOEko presidenteak hainbestetan azaldu duen elkarrizketaren aldeko talante berri horretatik urrun dago. Are gehiago, ekitaldi hau garrantzi estrategikoa duen industriaren etorkizuna kolokan dagoenean eta, honen ondorioz, ezkerraldeko milaka familiaren ezjakintasunaz baliatzea oportunismo politikotik oso gertu dagoela esaten du Gazte Abertzaleak-ek.
Zentzu honetan, Andoni Iturzaeta, GA-ko Idazkari Nagusiak ezkerraldeko desindustrializazioa gobernu konstituzionalistek utzitako aztarna da, bai PP-k bai PSOE-k Euskal Herria utzi izan digutena eta oraingo honetan, EAE-ren garapenerako ikaragarrizko garantiza duten industrien itxieraren mamua ezkerraldekik gertu dagoela dirudi adierazi du.
Gazte erakundeak demagogia egiteari uztea eskatzen dio PSOE-ri eta hauteskunde kanpaina alboratuz, Naval-aren arazo larria zuzendu eta konpontzeko behar diren neurriak ezartzea eskatzen dio. Zentzu honetan, Iturzaetak ez da promesak saltzeko mementoa, arazoak ahal bezain pronto konpontzeko unea baizik dio. Baina gazte erakundeak ez du uste Naval-aren arazo larria modu egokian konponduko denik, PSOE-k promesak eta ilusioak saltzen ditu eta erantzukizuna hartu behar dutenean ez dute ezer gauzatzen. EAE-ari dagokionez bahintzat, argi geratu da talante berri hau itxurakeria besterik ez dela, adierazi du Iturzaetak.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Gazte Abertzaleak:
Pasa den Larunbata 11an GAk Catalunyako Diada ospatu zuen Zaramagako Alkartetxean. Giro ezinhobean katalunyako produktuen dastaketa bat egin genuen, baita hitzaldi bat Robert Garcia ERC eta EAko afiliatuarekin ere. Robert Garciak azaldu zigun nola hasi zen Espaina eta Frantzairen errepresioa Catalunyaren aurka; Catalunyaren eskubide nazionalak murritzu zituzten, eta egoera honek gaur bertan jarraitzen du.
Ekitaldi honekin bere burujabetasunaren alde lan egiten duten bi herri artean harremanak indartu egin genituen.
Visca els Països Catalans!!
Gora Euskal Herria!!
Gaia: Internazionala
Gazte Abertzaleak: Iraila 7, 2004
Bizkaiko Gazte Abertzaleak handien ugaltzearen kontra azaltzen da, arazo hau larria da Bizkaian, Bilbondoren haundiketa proiektua Basaurin, merkatalgune erraldoi baten eraikuntza Bilboko Abandoibarra inguruan eta Pandoko merkatalgunearen eraikuntza proiektua Portugaleten, besteak beste, eta Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak Bizkaiko merkatari txikiei elkartasuna adierazi nahi die.
La Caixak egindako ikerketen arabera, 1997 eta 2003 urteen artean merkatalgune handien kopurua %86-an hazi da, eta datu honek kezkatzen gaitu, merkaritza txikiarentzat eta enpleguaren kalitatearentzat mehatsua suposatzen baitu. Merkataritza txikiaren aktibitatea %12-an jeitsi da azken 6 urteotan. Merkataritza txikia desagertzen danean herrietako bizitza ere desagertzen da.
Merkatalgune handien modelua, Bizkaian neurrigabeko hazkundea izan duena, modelu desorekatua da eta GA bere kontra azaltzen da, saturazio maila batetara heldu baita eta honek pixkanaka merkataritza txikia desagertaraziko du eta lanaren prekarietatea areagotuko du.
Merkatalgune handiek sortzen duten enplegu tinkoaren erdia deusezten dute eta horrexegatik Merkatalgune handien ugaltzeak enpleguaren kalitatean eragin ezkorra dauka, langabezia sortzen du, pobretze soziala eragiten du eta merkataritza txikia desagertarazten du.
Guzti honengatik Bizkaiko Gazte Abertzaleak-ek pertsonak inola ere kontutan hartzen ez dituen egungo merkataritza-politikaren aldaketa eskatzen du eta Bizkaiko merkatari txikiei eta arazo honi aurre egiteko batu diren 50 merkatari-erakundeei GAk bere elkartasuna adierazi nahi die.
Gaia: Justizia soziala
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa