Alternatiba bada

Gazte Abertzaleak, ALTERNATIBA BADA kanpaina aurkeztu du. Kanpaina Urriaren 25 eta Abenduaren 6 bitartean luzatuko da, Euskal Herria bizi duen menpekotasun egoeraren adierazle diren bi data bitartean, Gernikako estatutuaren urteurrena lehena eta konstituzio eguna bigarrena. GAk kanpaina honen bitartez egun gure aberriak bizi duen egoerari alternatiba badela erakutsi nahi du: estatutuari, konstituzio espainiarrari, Europar konstituzioari, borroka armatuari, eskubideen urraketari eta eskuinaren eredu neoliberalari alternatiba badela erakutsiz. Zentzu honetan, Gazte Abertzaleak bere alternatibak aurkezten ditu.

Triptikoa PDF formatuan

Honako hau da ALTERNAIBA BADA kanpainaren egutegia* :

Urriak 24: Kanpainaren aurkezpena. Prentsaurrekoa Donostiako Egoitzan, goizeko 11.00etan

Urriak 25: Estatutuari alternatiba bada. Hitzaldia Carlos Garaikoetxearekin Ibaetako kanpusean 11.00etan.

Azaroaren 8tik-14ra: Europar Gizarte Foroaren inguruko kartel eta argazkien erakusketa Tolosan (Kultur Etxean).

Azaroaren 15tik- 21ra: Europar Gizarte Foroaren inguruko kartel eta argazkien erakusketa Zaramagako Alkartetxean (Gasteizen).

Azaroak 18: Borroka armatuari alternatiba bada, neoliberalismoari alternatiba bada. Hitzaldia ELKARRI eta ELArekin Leioako kanpusean goizeko 11.00etan

Azaroak 24: Europar Konstituzioari alternatiba bada. GA, JERC eta CHOBENALLAREN arteko topaketa Gasteizen. Prentsa aurrekoa.

Azaroak 26: FEMP urtemugaren itxiera Gasteizen ZPren eskutik. Alternatiba bada kanpainaren triptiko banaketa Andra Mari Zuriaren enparantzan.

Azaroak 27: Alternatiba bada kanpaina Bilbon (Arenal)

Abenduak 1: Nafarroan alternatiba bada. NA BAI hitzaldia UPNAN 11.00etan (konfirmatzeke).

Abenduak 4: Bertso-Saio Zaramagako Alkartetxean arratsaldeko 19.00etan

Abenduak 6: Kanpainaren itxiera

* Zenbait data itxi gabe daude, jarraitu geure web orrialdeko agenda datak zehazteko.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Gasteizko Gazte Abertzaleakek elitista, antisozial eta antidemokratikotzat hartzen du Gasteizko Plan estrategikoa

Gasteizko GAk Alfonso Alonsoren jarrera salatu nahi du Gasteizko Plan estrategikoari dagokionez. Plan estrategikoak helburu bat dauka: herritaren bizitza baldintzak hobetzea. Baina helburu hau betetzea nahiko saila da hiriko sektore elitisten iritzia kontuan hartuz besterik ez. Horretaz gain, auzokideen erakundeak baztertu ditu.

Kontraesana hutsa da gastu soziala jaistea eta alde berean 45.000 euro gastatzea aurkezpenaren festa batean. Zentzu horretan, Gazte Abertzaleaken ustez demokratiko eta garbiena izango litzateke festa pribatu batean galdu den dirua PPk Udalari ordaintea.

Prentsa ohar baten bidez, Gasteizko Gazte Abertzaleakek bere desadostasuna erakutsi nahi du PPren Gaztetxea botatzeko asmoaren aurrean. Izan ere, GAk uste du hau dela Udalaren lehen pausua auzokideen eta gizarte mugimendua lurperatzeko Gasteizen. Horrela, Alonsok Alde Zaharraren giroarekin bukatu nahi du eta benetazko arazoak ezkutatzen saiatzen ari da.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Gazte Abertzaleak espainiar gobernuari Vera eta Roriguez Coloradori indultua ez ematea eskatzen dio

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gobernu espainolari, PSOE alderdi politikoko zenbait kide egin duten Vera eta Rodriguez Colorado presoentzako indultu eskaeraren inguruan duen iritzia argi ustearen eskaria egiten dio. Gazte erakundeak, indultu eskaera iraingarritzat hartzen du, bi presoak diru publikoaren erabilera txarra dela eta zigorrak dituztelako, gogortu behar da 3,8 miloi euroren erabileragatik inputatuak izan zirela. Gainera, GAk gauza bitxi bezala hartzen du Vera-k bere nagusien baimenarekin aritzen zela aitortu duen bitartean, Felipe Gonzalez indultuaren eskaera egin duen pertsonatako bat izatea. Zentzu honetan, Gazte Abertzaleak behingoz aurreko garai sozialistan gertatutako argitu dadila eskatzen du eta espainiar gobernuari ausarta izan dadila eskatzen dio, legea betetzeko borondatea erakutsiz. Bestela diru publikoen erabilera txarraren delituaren sopikun izan litzateke. Beraz, Gazte Abertzaleak zigorgabetze eskaera onartu ez dadila eskatzen du, bidezkoa ez litzatekeelako eta legearen aurrean berdinak ez garela erakutsiko lukeelako.

Gazte Abertzaleak ere Juan Carlos Rodriguez Ibarra-ri GAL-en ekintza terroristen arabera informazioa gordetzearen inguruan egin dituen deklarazioak argitzea eskatzen dio, esandakoa egia bada, delitu larrien konplizea izatea suposatuko lukeelako. Zentzu honetan, GAk uste du Extremadurako presidenteak esandakoari erreparatu behar zaiola, argitzeko beharra eskatuz, GAL-eko biktimei sor zaien errespetuagatik.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Estatutuari alternatiba bada: Carlos Garaikoetxea hitzaldia

Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Alkartasunaren lehendakari ohia den Carlos Garaikoetxeak, hitzaldi baten bitartez hasiera eman zion urriaren 25an Gazte Abertzaleak-en “Alternatiba bada” kanpainari. Estatutuaren 25. urtemugan, Gazte Abertzaleak “alternatiba bada” kanpaina martxan jarri nahi izan du garai hartako protagonista nagusiarekin, eta horrela, Garaikoetxeak Ibaetako kanpusean emandako hitzaldiaren bitartez GAk egungo estatutori bere alternatiba azaldu du. Gazte erakundearen idazkari nagusia den Andoni Iturzaetaren aurrean, Garaikoetxeak gaur egun dugun marko juridiko politikoa aldatu behar dela esan zuen, agortuta baitago eta burujabetasunera bide egiteko beharrezkoa delako honen berrikusketa. Hala ere, garai hartan hartutako erabakiak onak izan zirela defendatu zuen larritasun politiko handiko egoeran baitzegoen Euskal Herria. Gogoratu zuen ere, Hegoaldeko lurraldeen batasuna azken momenturarte posible izan zela, azkenean gauzatu ez zen arren.

Zentzu honetan, Garaikoetxeak marko berria gizartearen gehienezko borondatearen bidez eraikia izan behar dela defendatu zuen, erresistentzi zibilaren bitartez indarkeria politikoa eta inposaketak gaindituz. Modu berean europar batasunean independentzia anakronismoa dela esaten dutenak salatu zituen, estatuak baitira Europaren kohesioa ahalbidetzen ez dutenak, eta euskal errepublika defendatu zuen europar batasunean.

Carlos Garaikoetxea

GAZTE ABERTZALEAK: ALTERNATIBA BADA……

Estatutuari: Marko juridiko politiko berri bat non Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako biztanleen borondate demokratikoa oinarritzat hartzen den. Proiektu politiko guztiak baliozkotzat hartzen dituen estatutu bat, identitate guztiak aintzat hartzen dituena eta euskararen ofizialtasuna onartzen duena. Erabaki propioak hartuko dituen Euskal Herri subiranoa bat onartuko duen estatutua. Alternatiba autodeterminazio eskubidea onartzen duen estatutua da.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Aniztasuna, erregionalismoa eta gazteria. Ekialdeko, mendebaldeko eta Europa zentralaren arteko konparaketa

Urriak 21eta 25a bitartean Txekiar Errepublikako Moraviako lurraldean “Diversity, regionalism and Youth” izeneko jardunaldiak ospatu ziren. EFAY-k antolatutako jardunaldi hauetan Mazedonia, Serbia-Montenegro, Georgia, Bosnia, Flandia, Gales… eta beste hainbat lurraldetatik etorritako gazteok parte hartu genuen.

Bakoitzak bere Herriaren eta ordezkatzen zuen erakundearen aurkezpena egin genuen, eta gure kasuan, Euskal Herria eta EH-ko gatazka eta Gazte Abertzaleak-en izaera politikoa, barne antolaketa, ekintzak, etabar azaldu genituen, aldez aurretik prestatutako materiala banatuz.

Txekiar Errepublikako hainbat adituk (maisu zein politikarik) parte hartu zuten Brno-ko unibertsitatean “Ekialdeko, mendebaldeko eta Europa zentralaren arteko konparaketa” lelopean ospatu zen konferentzian; eta honen bukaeran, hain lurralde ezberdinetatik joandako ordezkarien eta hizlarien artean oso eztabaida interesgarriak sortu ziren.

Luzaroan eztabaidatutakoarekin eta jasotako informazioa landu eta gero, gazteok Europako politikan daukagun papera zein den eta zein izan behar duen eztabaidatzeko tailerra egin genuen. Oso ariketa interesgarria izan zen eta elkarlanak asko aberaztu zuen emaitza; izan ere, gu gara gure herrien ibilbidea erabakiko dugunak, etorkizuneko politika gure ardura delako eta aniztasuna eta justizia soziala oinarri izango duen Herrien Europaren eraikuntza gure esku dagoelako!

Gaia: Internazionala

Gazte Abertzaleak, EAEko gobernu ordezkaritzak presoen senideei emandako laguntzengatik jarri nahi duen helegitea salatzen du

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, zentzugabekeritzat hartzen du Espainiar gobernuak Euskal Autonomi Erkidegoan duen ordezkaritzak, Eusko Jaurlaritzari jarri nahi dion helegitea, presoen senideei emandako diru laguntzengatik. Zentzu honetan, Gazte Abertzaleak dispertsioa presoen senideei gehitutako zigor bat bezala hartzen du eta gobernu espainolaren erantzukizuna dela harekin lehenbilehen bukatzea dio, ez baita bakarrik presoen gaineko zigorra, familia eta lagunen gainekoa bada ere.

Gazte erakundearen ustetan, honek garrantzi berezia hartzen du momentu honetan, Otano auzia bukatutzat eman delako eta Galindo eta Roldán kartzelatik atera berri direlako. Gertakari hauek , justizia egiteko orduan neurtzeko bi modu daudela argi usten dute, batzuei erraztasun batzuk ematen zaizkien bitartean besteei bere bizilekutik urruntzen zaielako. Ildo honetan, GAren ustez, diruaren xedea zein den ez jakitea argumentu bezala erabiltzea erabat demagogikoa da, PSOEk oraindik ez baitu eskatu Otano auzian eta Roldan-en garaian desagertutako dirua non dagoen argitzea.

Beraz, Gazte Abertzaleak presoen senideei emandako diru laguntzak neurri positibotzat hartzen ditu, estatu espainol eta frantsesak dispertsioarekin bukatzen ez duten bitartean, gaur egun senideak baitira politika penitentziario honen biktimak.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Bizkaiko Gazte Abertzaleek Sorgintxulo Gaztetxeari bere alkartasuna adierazten dio

Bilboko udalak Sorgintxulo Gaztetxearen husterako emandako ultimatuma bete dala eta, Bizkaiko Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak Sorgintxulori bere alkartasuna adierazten dio eta udalari gazteentzat ordutegien malgutasuna eta autogestioa ardatz bezala duten gaztetxeek gazteentzat duten utilitateari buruz gogoeta egitea eskatzen dio, betiere auzokoenganako begirunez funtzionatzen badute, kasu honetan gertatzen dan bezala. Gaztetxea auzoko gazteek euren ekimenak askatasunez aurrera eroateko modua da, askatasun horrek inguruko bilbotarren askatasun eta lasaitasunerako inolako arazorik suposatzen ez duten bitartean, eta hau orain arte beti bete da.

Hustea burutzea erabakiko balitz, zibilizatua eta baketsua izatea espero dugu, indarkeria ez baita inoiz beharrezkoa.

Sorgintxulo Gaztetxeak 5 urte daramatza Santutxuko auzoan lan egiten autogestio eta auzo bileretan. Ikastaroak eta kultur ekimenak antolatzeaz gain, oinarrian, gazteek beren ekintzak aurrera eramateko toki bat eskeintzen du Sorgintxulok, kalea eta tabernekiko alternatiba bat suposatuz. Santutxuko gazte batzuek Karmelo eliza ondoko eraikinean sartu zirenetik, bizitza eman diote urteetan hutsik egon diren lokal hauei.

Azken bost urteotan, antolatzaileen gaztetasun, bizitasun, eta ordutegien aldakortasunari esker, Txurdinagako gizarte etxearen ahalmenetatik kanpo dauden ekintzak egin dira. Hitzaldiak, mahai borobilak, ikastaroak (txalaparta, linux…), kontzertuak, lehiaketak, txangoak, kale piztura ekimenak, haurrentzako jokoak, antzerkia, eta abar luze bat antolatu da.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Nafarroako Gazte Abertzaleak borondatea eskatzen du Otano auziaren argiketarako

Nafarroako Gazte Abertzaleak, Otano kasua argitu eta justizia egin dadila eskatzen du. Eusko Alkartasunaren gazte erakundearen ustetan , auzia prozesu garbi eta bidezko baten bidean ospatu behar da, behingoz justizia egin dadin. Auziperatuei inputatutako kargu larriak, behar bezala ikertu beharrekok dira eta zentzu honetan ,PSN garaiko gobernuan gertatutakoak behar bezala argitu behar dira, Nafarroako biztanleak gertatutakoa jakiteko eskubide baitute.

Gazte erakundearen ustetan, ustezko komisio ilegalen kobratzea , ikerketa sakon bat merezi du, fiskalak eta defentsa lehengo sesioan horren aurkako intentzioa erakutsi duten arren. Beraz, Gazte Abertzaleak, borondatea eskatzen du prozesuan, gertatutako behar bezala argitu dadin eta Nafarroaren historiaren orrialde beltz hau itxi dadin.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

GAZTE ABERTZALEAKek Europako gizarte foroan parte hartu du.

GAren delegazio batek parte hartu du asteburu honetan ospatu den 3. Europako Gizarte Foroan Londresen, erakundearen idazkari nagusia den Andoni Iturzaeta buru.
Europako Gizarte Foroa gogoetarako esparru bat da non alderdi politiko, sindikatu eta gizarte mugimenduak ideia neoliberalak baztertzen dituzte, mundu eta Europa bidezkoago baten eraikuntzarako mesedetan. Europar Konstituzioaren aurkako jarrera, gerraren kontrako ekintzak eta nazioarteko elkartasuna ardatz nagusienak izan ziren Londresen. Foroa Londreseko kaleak zeharkatu zituen manifestaldi izugarri batekin bukatu zen.
“GAren presentzia oso positiboa izan da foro honetan, Europako Gizarte Foroa oso erabilgarria baita Europa mailan dauden borroka soziala guztiak ulertzeko”, Iturzaetaren hitzetan. Era berean ,idazkari nagusiak adierazi zuen GAZTE ABERTZALEAKen presentzia indartuko dela hurrengo foroan, Euskal Herriko eta beste Estatu gabeko herrialdetako errealitatea ezagutarazteko asmoarekin, EFAYen bitartez, eta Europako beste gazte mugimendu batzuekin harremanak sortuz.

Europako Gizarte Foroa

Europako Gizarte Foroa

Europako Gizarte Foroa

Gaia: Justizia soziala

Alkartasuna globalizatuz

Gazte Abertzaleak, egun munduan bizi garen globalizazio ereduari aurre egitearen beharra somatzen du, gero eta nabarmenagoa baita globalizazioa eten ezin den fenomenoa dela. Hala ere, gure eskuetan dago prozesu honi ondorio positibo edo negatiboak ematea, globalizazio eredu desberdinak sortu daitezkeelakoan baikaude. Herrien artean alkartasuna globalizatzen duen eredua izan daiteke adibidez, munduko pertsona oro berdin hartzen dituen prozesua izan daiteke ere. Zoritzarrez, gaur egungo egoera ez da hori, desberdintasunak gero eta nabarmenagoak dira herrien eta herritarren artean, estatu boteretsuak herri txikiekin alkartasuna erakutsi beharrean, egoeraz baliatzen dira bere nagusitasuna areagotzeko. Zentzu honetan, eta asteburu honetan izan ditugun bi gertakariak aintzat hartuta, “alkartasuna globalizatuz” kanpaina eraman genuen pasaden larunbatean Nafarroara.

Lehendabizikoa Londresen Europako Gizarte Foroa ospatzen ari zela. Gazte Abertzaleak-eko kideak Iruñean informazio panelak eta triptikoak banatu genituen, Londresen begi bat jarrita. Iruñean, beste mundu bidezkoago, solidarioagoa, demokratikoagoa eta pluralagoa eraikitzea beharrezkoa dela defendatu genuen, Londresen egin genuen moduan,gaur egun globalizazio neoliberalak desorekak bultzatzen dituen mundu homogeneo batera eramaten baikaitu.

Bigarrena,Nafarroa Oinez. Globalizazio kultural batean murgilduta gaudela salatzeko gerturatu ginen Nafarroara ere. Geure nazioaren ikurrekin amaitzeko saiakerak egiten ari dira estatuak, adibidez euskararen desagerpena bilatzen dituzten politika lingüistikok bultzatzen dituztenean.
Hortaz, Globalizazio kulturalaren kontra gerturatu ginen Iruñara,geure nazioaren sinboloekin bukatuko duen bat egite kulturala eteteko lana egin behar dugulako.

Euskal Herria globalizazio neoliberalaren eredutik atera behar dugu, munduko beste herrialdeekin solidarioa izan behar duen herria eraikitzeko.
Bidezkoa den Euskal Herrian sinesten dugulako.

Alkartasuna globalizatuz

Gaia: Globalizazioa

WordPress Themes