Joventuts d´Esquerra Republicana de Cataluynya (JERC), Gazte Abertzaleak (GA) eta Iratzarri (Aralar Gazteak), adierazi nahi dugu gure alkartasuna Chobenalla Aragonesista gazte erakunde Aragoiarrarekin, historikoki giza-eskubideen defentsan alde egindako lanagatik, erakutsitako herrien arteko alkartasunagatik, lurraren eta ingurugiroaren defentsaren aldeko ekintza eta adierazpenengatik, Aragoiko hizkuntza eta kulturaren alde egindako lanagatik, halaber, Aragoiko independentziaren alde egindakoagatik. Zentzu berean, azpimarratu nahi dugu, elkarrekin bidezkoagoa eta solidarioagoa izango den mundu baten alde lan egiteko berritutako konpromezua.
Gure erakundeetatik harriduraz hartzen ditugu Aragoiko eta Espainiar estatuko zenbait hedabideetan agertutako berriak eta behartuta sentitzen gara hauetan egindako egiazkoak ez diren zenbait adierazpenen argiketa egitera:
Gure erakundeak gonbidatuak izan ziren Jakan 2004.urteko urriaren 29 eta 30 artean ospatutako Asambleya Nazional de Chobenalla Aragonesista-ra eta ez zaigu konstatzen biolentziaren aldeko defentsa egin zenik, are gutxiago borroka armatuaren alde. Esan genezake gainera, bere testuek edonolako arazoaren irtenbidea modu baketsuan eta elkarrizketa bitarte egin behar zela defendatzen zutela. Modu berean, ez ginen Chobenalla Aragonesistaren kordinatzaile orokorraren adierazpenen testigu izan, non indarkeria eta hau burutzen dutenen defentsa egin zenik.
Bestalde, gure gaitzespena adierazi nahi dugu CHA-ren zuzendaritza nazionalak barne arazoaz egindako kudeaketarekin, bere gazteriaren kanporaketarekin bukatu dena, eta CHA-ren zuzendaritzak independentismoaz egin duen kriminalizazioarekin. Hau, antidemokratikoki egin da, hedabideei kutsadura informatiboa zabaltzen gezurren eta erdi-egien bitartez. Independentismoa aukera ideologiko legitimoa, demokratikoa, bakezalea eta solidarioa da.
Ez dugu aukera galdu nahi lerro hauen bitartez , estatu osoan zehar ideia independentisten bidez, mundu libre,bidezko eta solidario baten aldeko lana egiten duten erakundeei gure alkartasuna eta laguntza adierazteko.
Entalto Aragón Libre y Sozialista!
Gora Aragoi libre ta Sozialista!
Visça l´Áragó Lliure i Socialista!
Gaia: Internazionala
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa