Gazte Abertzaleak: 2004 Azaroa 12
Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, larunbatean Bilboko kaleetan zehar egingo den La Naval sektore publikoan mantentzearen aldeko manisfestaldira atxikitzen da. Gazte erakundearen ustetan, euskal gizarteak balizko pribatizazioaren eta SEPIk negoziazioaren bitartean izan duen jarreraren kontra modu masiboan agertzea beharrezkoa da eta horretarako gizarteari Bilboko manifestaldira joateko eskaria luzatzen dio. Gazte Abertzaleak gogoratu nahi du ez dela bakarrik La Naval-en langileen geroa jokoan dagoena, enpresa laguntzaileen eta bere langileen geroa ere arazoaren konponketaren ondorio izango baitira. Pribatizazioak kolpe gogor bat suposatuko luke, ez bakarrik Sestao edo ezkerraldearentzat, Euskal Herriak bere osotasunean pairatuko lituzke ondorioak ontzigintzaren sektorea esku pribatuetan geldituko balitz, horrek ontzigintzaren sektorean sor lezakeen ezegonkortasunagatik, BPG-ren %2,6a suposatzen duena. Milaka familia egoera tamalgarrian gera litezke eta ekonomia larri zaurituta.
Beraz, Gazte Abertzaleak, euskal gizartea modu baketsuan langileen lanpostuak eta sektorearen publikotasuna defendatzera animatzen ditu bihar azaroaren 13an, Bilboko kaleetan ospatuko den manifestaldian.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Gazte Abertzaleak: 2004 Azaroa 9
Gazte Abertzaleak, euskal sukaldariekin alkartasuna adierazi nahi du, kriminalizazio prozesu batean murgilduta aurkitu direlako. Horretarako, gazte erakundeak, Donostiako Bulevard-ean hamaiketako bat antolatu du. GAren iritziz jasanezina da euskal gizarteak etengabe jasaten dituen erasoak, oraingo honetan euskal sukaldarien gainean bada ere, euskal gizarteari bere osotasunean egindako erasoa baita azken batean. Horregatik, Biktima guztiekin alkartasuna. Euskal sukaldariekin alkartasuna lelopean, alkartasun hamaiketakoa ospatuko da azaroaren 6an, Donostiako Bulevard-ean goizeko hamaiketatik aurrera.
Gaia: Politika orokorra
Gazte Abertzaleak: 2004 Azaroa 8
Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, FEMP-ek antolatutako udaletxeetara demokrazia heltzearen ospakizuna iraingarritzat hartzen du , gaur egun benetako demokrazia egoera batean bizi ez garelako. Gazte erakundearen hitzetan, kontraesana da alde batetik demokrazia ospatzeko ekitaldiak antolatzea eta bestetik euskal gizarteari bere geroaz erabakitzeko eskubidea ez ematea. Zentzu honetan, Gasteizera ordezkarik bidaliko dituzten alderdiei benetan demokraziaren aldeko apustua egin dezaten eskatzen die, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea bermatuz. Bestaldetik azpimarragarria da demokraziaren inguruko ospakizunak Gasteizen izatea, izan ere hiri honek, Nafarroako eta Euskal Autonomi Erkidegoko beste hiri eta herri batzuk bezala, erabat antidemokratikoa den egoera batetan bizi baita, non alderdi guztiak hauteskundetara aurkezteko eskubidea ez duten. Herriaren borondatearen islada ez diren udaletxeak sortzea ekartzen duen neurri antidemokratikoa.
Gazte Abertzaleak erregeak Euskal Herrian izatea salatu nahi du bide batez. Euskal gizartearen gehiengoak behin baino gehiagotan erakutsi du erregeak Euskal Herrian izatearen kontrakoa dela, adierazten dutenagatik eta espainiar estatuak egiten duen Euskal Herriko gizartearen eskubideen urraketaren islada direlako. Beraz GAk argitasuna eta borondatea eskatzen dio FEMP-ri, edukirik gabeko ospakizunak alde batera utzita, espainiar estatuko udaletxeak benetan demokratikok izan daitezen.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Gazte Abertzaleak: 2004 Azaroa 5
Gazte Abertzaleak, Egunkaria auzian auziperatuak izan diren lagunei bere alkartasuna luzatu nahi die. Gazte erakundearen ustez, zentzugabekeria da Egunkaria eta ETAren arteko erlazioa bilatzea, are gehiago argumentazio nagusia helburu berdinak jarraitzea denean. Bide horretan, erabaki politiko bezala ulertu behar dira epailearen neurriak, botere banaketa ez dagoela argi usten duten urratsak. Euskararen aurkako beste eraso bat besterik ez dela salatu behar da ere, euskaldunoi euskaraz bizitzeko eskubidea kendu nahi digutenen estrategiaren barnean antolatutako antzerki politikoa baita auzia. Horregatik, Gazte Abertzaleak bere alkartasuna luzatzen die auziperatuei, adierazpen askatasunaren aldeko oihua inoiz baino ozenagoa eginez.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Gazte Abertzaleak: 2004 Azaroa 4
Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, paktu antiterroristako bileren ospatzeko terminoak onartezinatzat hartzen ditu eta horregatik bere berehalako indargabetzea eskatzen du, euskal arazoaren irtenbideari elkarrizketaren bidetik aurre agin ahal izateko. Gazte erakundearen ustetan, bilera hauek edukirik gabeko jarrera politikoak dira eta hauetan ez dela benetan euskal gatazkaren irtenbidea bilatzen salatu du, bere benetako helburua siglen eta estrategien gainetik abertzaletasunaren kontra joatea dela adieraziz. Honen adibide, PPk foroa espainiar estatuaren beste indar politikoei zabaltzeko aukeraren kontra behin eta berriro agertu izana, PSOEren isilpeko onarpenarekin. Azpimarragarria gainera, alderdiek bere paktuaz behin eta berriro egiten duten erabilera partidista, paktuan argi agertzen bada ere ezin izango dela ekintza terroristekin politika alderdikoia egin. GAren ustetan hitzarmenak ez dauka inolako zentzurik, alderdi politikoak kanpoan usteko borondatea badauka eta bide horretan gobernu sozialistari behingoz euskal gatazkari irtenbideak emateko ausarta izan dadila eskatzen dio, alde batera utzita euskal gatazkaren inguruan, alderdi popularraren estrategia politikoaren jarraipen etengabeari. Zentzu honetan, Gazte Abertzaleak, Patxi Lopez eta Maria San Gil buruzagi politikoei, aste honetan paktuak egindako bileran egondakoak, Madrilen politika partidistak egiteari ustea eskatzen die, Euskal Herrian irtenbideen bila lan egitea eskatuz.
Beraz, GA paktu antiterrorista indargabetzea eskatzen du antidemokratikoa delakoan, espainiar eta euskal gizartearen adierazle ez baita eta helburu inplizitu bezala abertzaletasunarekin bukatzea baitu. Bide berean gatazkaren konponketarako benetako urratsak eman daitezela eskatzen du, euskal gizartearen gehiengoak behin baino gehiagotan adierazi duen bezala elkarrizketaren bidez helduko dena.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Gazte Abertzaleak: 2004 Azaroa 3
Liburu bat Euskal Herritik , Bizkaiko Gazte Abertzaleak-ek azaroak 3-an martxan jarritakoa, nazioarte mailan Euskal Herriaren ikuspegi ezberdina, tridimentsionala eta gizakorragoa ematea helburutzat duen kanpaina da. Hauxe lortzeko Xabi Oteroren Basque liburua (Eusko Jaurlaritza 2001eko maiatza) munduko 26 ekonomi, militar eta erlijio autoritateri bidaliko diegu.
Bizkaiko Gazte Abertzaleak-ek kanpaina honen bidez lortu nahi duen helburua munduari, inolako prejuizio eta sinplifikaziorik gabe, Euskal Herriaren errealitatea helaraztea da. Munduaren etorkizuna erabakitzen dan foroetan Euskal Herriaren errealitatea azaltzea da helburua.
Munduko 26 autoritateri zuzendutako liburu bidalketa honen bidez GA-k , gazte erakunde europeista bezala, Europar Batasunean kokatutako Euskal Errepublika eraikitzearen nahia sinbolizatu nahi du. Hortik dator 26 liburu izatea: 25 liburuk Europar Batasuneko 25 Estatuak sinbolizatzen dute eta 26garrenak Euskal Herria nazio bezala sinbolizatzen du.
Aukeratu dugun bidaltzeko modua erakunde diplomatikoen bidez burutuko da. Eta finantziazioa apadrinatzearen bidez izango da. Kanpainaren amaieran, finantziazioan laguntzen duen pertsona bakoitzak, emandako diruari esker zein autoritateri bidalketa egitea lortu dan adierazten duen zertifikatua jasoko du.
Zerrenda osotzen duten 26 autoritateak hauek dira:
· ONU-ren Idazkari Nagusia -> Kofi Anan
· Europar Komisioaren Presidentea -> Durao Barroso
· Alemaniako Kantzilerra -> Gerhard Schröeder
· Frantziako Presidentea -> Jaques Chirac
· Britania Handiko Lehen Ministroa -> Tony Blair
· Italiako Lehen Ministroa-> Silvio Berlusconi
· Espainiako Presidentea -> José Luis Rodríguez Zapatero
· Poloniako Lehen Ministroa -> Marek Belka
· Irlandako Lehen Ministroa -> Bertie Ahern
· Amerikako Estatu Batuetako Presidentea
· Errusiako Presidentea -> Vladimir Putin
· Txinako Presidentea -> Hu Hintao
· Japoniako Lehen Ministroa -> Koizumi
· Kanadako Lehen Ministroa -> Paul Martin
· Australiako Lehen Ministroa -> John Howard
· Afrikar Batasuneko Idazkari Nagusia -> Olusegun Obasanjo (Nigeria)
· Arabiar Ligako Idazkari Nagusia -> Arm Moussa (Egipto)
· Brasilgo Presidentea -> Luiz Ignacio Lula da silva
· Argentinako Presidentea -> Nestor Kistchner
· Hego afrikako Presidentea -> Thabo Mbeki
· Indiako Lehen Ministroa -> Monmahan Singh
· Munduko Bankuko Presidentea -> James Wolfenson
· FMI-ren Presidentea -> Rodrigo Rato
· NATO-ren Idazkari Nagusia -> Jaap de Hoop Scheffer (Holanda)
· Aita Santua -> Juan Pablo II
· Dalai Lama
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Gazte Abertzaleak: 2004 Azaroa 2
Gogoratu behar dugu orain dela hilabete batzuk, Gazte Abertzaleak-eko lau kidek, Demoekin (Demokrazia Euskal Herriarentzat errabindikatzen duen talde bakezalea ) batera euskaren aldeko ekintza bat burutu zutela. Ekintza, SCNF tren enpresan euskararen erabilera errebindikatzea zen eta horretarako mus partida bat jokatu zuten trenbidean. Egun hartan zeuden 120 pertsonetatik 64 atxilotu zituzten, haien artean Gazte Abertzaleak-eko kideak. Izandako epaiketak eta gero 950 isuna jaso dute bakoitzak eta ordainketa horretan laguntzako GAk DEMOEN ALDEKO FESTA antolatu du Zaramagako Alkartetxean.
19:30etan: Movimiento DEMO y La Nueva cocina vasca desobediente liburuaren aurkezpena, Igor Ahedoren eskutik.
21:00etan: KONTZERTUA: GAITZ
Arratsalde osoan zehar materiala salmentan egongo da. ANIMATU ZAITEZ !!!
Gaia: Jaia