EFAY-k bere alkartasuna erakusten du Euskaldunon Egunkaria” auziko auziperatuekin
Europako Aliantza Askeko gazte erakundeak, aniztasun kulturalen errespetuaren alde, gutxieneko hizkuntzen eta adierazpen askatasunaren alde egiten du.
EFAY (European Free Alliance Youth), Europako Aliantza Askeko gazte erakundeak, bere elkartasuna erakutsi nahi du Euskaldunon Egunkaria auziko zazpi auziperatuekin, zeinek Abenduaren 3an autoaren berri izateko zain daude. EFAYren partaide diren gazte erakundeen ustez, prozesu hau, espainiar estatuak euskal hizkuntza eta kulturaren kontra daukan estrategiaren barruan kokatu beharra dago. EFAYrentzat, guzti hau estatuak kultura nazionalekin bukatzeko egiten dituzten saiakeren adibide bat besterik ez da, eta zentzu honetan, kontinenteko kultura guztiak berdintasun egoeran garatzeko beharra aldarrikatzen du. Oraingo honetan, gutxieneko hizkuntza baten idatzitako egunkari baten itxiera, euskaraz informatzeko eta informatu izateko eskubidearekin bukatzeko helburua izan zuen, baina arlo linguistikoan jasotzen diren erasoak ugari dira. Beraz, gazte taldeak, gutxieneko hizkuntzen eta aniztasun kulturalaren defentsan jardungo dela azpimarratzen du.
Beraz, European Free Alliance Youth, auziperatuei bere elkartasuna luzatu nahi die eta kultura nazionalak inposatuak izan nahi diren estatu kultura artifizialen partetik jasotzen dituzten erasoak bukatzeko deia egiten du.
Gaia: Internazionala
Egilea: EFAY
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa






