Bizkaiko Gazte Abertzaleak IKEAren zabaltzearen aurrean

Ikearen denda berriaren zabaltzea dela eta, Barakaldoko Megapark gunean kokatutakoa, Bizkaiko Gazte Abertzaleak-ek bere ardura erakusten du gure lurraldean bizi garen merkatalgune erraldoien etengabeko hazkundearen aurrean.

Bizkaiko Eusko Alkartasuanaren gazte erakundetik, merkatalgune erraldoien etengabeko hedapenaren kontra azaltzen gara, Bizkaian ardura eta larritasuna handiaz bizi garen arazoa, eta gure probintziako merkatari txikiekin gure alkartasuna erakusten dugu. Bizkaiako Gazte Abertzaleak-tik, Bizkaian ematen den birmoldaketa industrialaren salaketa egin nahi dugu IKEA zabaltzen den aurreko egun honetan, atzo Altos Hornos-ekin gertatu zen moduan orain La Navalekin gertatzen den arazo bera ematen delako,fabriken itxiera ahalbidetzen dituzten politikak, gure lurraldea kontsumo eta zerbitzurako guneetaz betetzen duten bitartean. Lehen enpresak zirenak, bere baitan beste enpresa txiki asko hartzen zituztenak eta milaka langileei lana ematen zietenak, orain kontsumorako guneak bilakatzen ari dira, soldata baxuko eta egoera kaxkarreko lanpostuak ekartzen dituztenak. Bizkaian dauden merkatalgune erraldoien hazkundea, 1997 eta 2003 artean, %86 hazi izana, Bizkaiako Gazte Abertzaleak-entzat ardura handiko arazoa da, izan ere merkataritza txikiaren izatea eta lanpostu duinak bere horretan mantentzea arrisku larrian jartzen baititu. Merkataritza txikia hiltzen denean, herriaren bizitza desagertzen da. Jarduera komertzial minorista %12a erori da azken sei urteetan, arazoaren handitasuna ulertzeko datua.

Erosketarako gune erraldoien eredua, Bizkaian martxan jarri dena, desoreka handiak ekartzen dituen eredua da, horregatik bere kontra agertzen da Bizkaiko GA, gutxinaka komertzio txikiarekin eta enpleguaren kalitatearekin bukatuko duelako. Erresago jartzen diote oraindik ere bi jaiegun urtean zabaltzea ahalbidetzen dion legeak. Guzti honengatik, Bizkaiko Gazte Abertzaleak, politika komertzial neurrigabe honen etetea eskatzen du, bide batez komertzio txikiari bere alkartasuna erakusten dion bitartean.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Gazte Abertzaleak-ek 18 /98 makrosumarioaren kontrako manifestaldirako bere atxikimendua adierazten du

Gazte Abertzaleak, organización juvenil de Eusko Alkartasuna, quiere mostrar su apoyo y adhesión a la manifestación que se celebrara el próximo sábado día 26 de marzo por las calles de Bilbao con el objeto de denunciar el macrosumario 18/98. Para la organización juvenil independentista, en este momento tan importante para Euskal Herria, la estrategia de criminalización y acoso a una parte de la sociedad vasca que sigue manteniendo el estado español está fuera de lugar y ,por ello, exige de inmediato un cambio de rumbo en cuanto a política vasca hace referencia por parte de los partidos mayoritarios del estado español. Gazte Abertzaleak ve, del mismo modo, con preocupación la utilización que se sigue haciendo de la justicia, única y exclusivamente con fines políticos, englobando todo lo relacionado con la cultura y nacionalismo bajo la sombra de ETA, estrategia basada en algo que es totalmente falso y que no busca más que el debilitamiento y la demonización del nacionalismo vasco.

Gazte Abertzaleak pide a la sociedad vasca que masivamente muestre su rechazo ante el desproporcionado proceso 18 /98 y llene las calles de Bilbao.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

GA eta Chobenalla Aragonesista 18 / 01 sumarioaren aurrean

Estatu espainolaren jazarpen errepresibo-judizialaren aurrean eta Jarrai- Haika- Segi (euskal gizartearen segmentu baten ordezkari) erakundeen zenbait kideen etengabeko kriminalizazio prozesuaren aurrean, independentistak eta ezker zaleak diren Gazte Abertzaleak eta Chobenalla Aragonesista erakundeak, Euskal Herriaren eta Aragoiren askatasuna eta eraikuntza nazionala defendatzen dituztenak urrenez urren, gure alkartasunik sendoena erakusten diegu erakunde hauei. Gazte Abertzaleak eta Chobenalla Aragonesista munduko leku guztietan giza-eskubide, gizarte-eskubide eta eskubide politikoen defentsaren aldeko apustuan mantentzen dira , hala nola arazoen konponketarako bakearen eta demokraziaren erabileraren alde.

Beraz, ulertzen dugu helburu ideologikoekin egindako gazte erakundeen prozesamendu masiboa , erruduntasun printzipioaren azpian, Euskal Herrian bizi den gatazka politikoa handitzera baino ez datorrela, estatu espainolaren kriminalizazio estrategiaren barruan baitago.

Gazte Abertzaleak

Chobenalla Aragonesista

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

KORRIKA

KORRIKA Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketaldia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea du helburu.

Irteera: Orreaga 2005-03-10 18:30
Helmuga: Bilbo 2005-03-20

Gazte Abertzaleak KORRIKA-ren alde !!!

KORRIKA-ren ibilbidea

Gaia: Euskal Herria

Zaramagako Alkartetxearen lehengo urteurrena

Otsailaren 14ean Zaramagako Alkartetxearen lehenengo urteurrena izan zen. Zaramagako Alkartetxea Gazte Abertzaleakek gestionaturiko Alkartetxea, taberna bat izateaz gain ideiak elkartrukatzeko gune bat da, gizartearekin bat egiteko leku bat eta gure izaera nazional zein sozialeren adierazleku bat bada ere, haatik urte honetan zehar ekitaldi ezberdinak burutu ditugu, honi jarraiki Otsailaren 12an, Europar Hitzarmenaren kanpaina zela eta ekitaldi politiko bat burutu genuen. Bertan, Europear Hitzarmen honi EZETZ esataren gure jarrera baieztatu genuen hainbat hitzaldirekin, Eusko Alkartasuneko Rafael Larreinak, ERC-ko Roser Gaitano eta Gazte Abertzaleakeko Estitxu Iturratek parte hartu zutelarik.

Urte bat ospatu dugu eta askoz ere gehiago ospatuko ditugula ziur gaude, gure herriaren eta gizartearen alde lanean jarraituko baitugu zalantzarik gabe!

Zaramagako Alkartetxea-ren urteurrena

Zaramagako Alkartetxea-ren urteurrena

Zaramagako Alkartetxea-ren urteurrena

Zaramagako Alkartetxea-ren urteurrena

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Kanpaina

Gazte Abertzaleak-ek Hego Euskal Herriak ez diola Europar Konstituzio Itun honi bere babesa ematen mantentzen du

Alde batetik, EAE-n parte-hartzea %38.7koa bakarrik izan dala, hau da %61ko abstentzioa egon dala, eta parte-hartze portzentai horretatik ezezko bozka %33.7koa eta bozka zuria ia %4koa izan dala kontutan harturik. Eta beste alde batetik, Nafarroan abstentzioa %58koa baino gehiago izan dala, ezezkoa %29.2koa eta zuria %5.5ekoa. Gazte Abertzaleakek Itun honek Hego Euskal Herriko herritarren babesa ez daukala dio. Hautesleen laurden batek bakarrik onartu du Ituna eta honek testuak daukan zilegitasun demokratikoari buruzko hausnarketa eragin beharko luke eta honen emaitza bezala, europar erakundeek benetako prozesu konstituziogile berri bat zabaldu beharko lukete.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Gazte Abertzaleak-ek beharrezkotzat hartzen du hurrengo hauteskundetan Batasunaren parte hartzea

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, beharrezkotzat hartzen du Batasuna Apirilaren 17an ospatuko diren Euskal Autonomi Erkidegoko hauteskundetan parte hartzea, horrela ez bada, urnetatik ateratako emaitza biztanleen borondatearen isla ez baita izango.

Gazte erakunde abertzalearentzat , Batasuna hauteskundetan hautagai ez izatea Euskadi-ren egoera politikoa irreala den eskenatoki batera eramango luke, gizartearen borondatea islaturik egongo ez litzatekeen egoera. Hortaz, beharrezkoa da PSOEren gobernuak izaera ausarta izatea eta aukera politiko guztiak hurrengo hauteskundetan askatasunaz aurkezteko eskubidea izatearen berma ematea. Alderdi politikoen legea, PP-k egindakoa, hasiera batean ideologiak ilegalizatzea eta ideiak jarraitzea zuen helburu, denborarekin erakutsi den bezala posiblea ez den helburua, bizitza politikoaren alde bat erakundeetan ez izatea ez baitu gizarte mugimenduarenkin bukatzen. Beharrezkoa da beraz, aurrerantzean PSOE jarrera eraikitzailea erakustea eta euskal politikagintzan egiten duen espainiar eskuinaren jarraipena behingoz ustea. Bestalde, Batasuna gai honen inguruan hausnarketa sakona egitea beharrezkoa da,eskenatokiaren aldaketa ekarriko duen hausnarketa. Gizartearen borondateak barneratzeko garaia da, bakarrik elkarrizketaren bidea erabiliz euskal gatazkaren gainditzetarako. Zentzu honetan, Gazte Abertzaleak-ek Batasunak egiten duen momentu politikoaren irakurketa politikoa desegokia eta desbideratua dela uste du, hirukoari bere legeztapenerako neurriak jartzea eskatzen baitio. GA-ren ustez momentu honetan Batasuna da urratsak eman behar dituen indar politikoa , izan ere, beste alderdiei erantzukizunak eskatzen dien bitartean, ez du bere legeztapenerako emango dituen urratsak eta jarrera berriak planteatzen.

Batasuna-k bere presentzia bermatua ez dagoen bitartean hauteskunderik ez izatea hirugarrenei eskatzen dien bitartean, horren aurrean bere urratsak zeintzuk izango diren definitzen ez ditu. Bestaldetik, alderdi sozialista, PP-ren politikaren jarraipena egiten jarraitzen du EAE egoera antidemokratikora eramateko borondatea erakutsiz. Horregatik, Gazte Abertzaleak-ek bi alderdi politiko hauei Euskal Herriaren demokratizazio eta normalizazioaren bidean martxan jar daitezela eskatzen die, elkarrizketaren eta sentsibilitate politiko guztiak berdintasunez aurkezteko eskubidea izatez helduko direnak.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Elkarrizketa : Lander de Bilbao, Gazte Abertzaleak-en internazionaleko idazkaria

-Zer da Europar Konsituzioa eta zer eskenatoki politikora eramango gaitu ?
Argitu beharra dugu, lehenik eta behin, hau ez dela inola ere benetako konstituzioa, nahiz eta bertan interesa dutenek izen hori ematea erabaki. Konstituzio bat herriak aukeratutako parlamentu batek baino ezin du idatzi, eta hori ez da kasu honetan gertatu. Europar Parlamentuak idatzi beharko luke, ez “Konbentzioa”, eta horren beldur dira, hain zuzen, Konbentzioko kideak aukeratu dituzten gobernuak. Hiritarrek interesa handia ez dute, hori kezkatzen dituela esaten dute askok, estatu espainarreko politikari gehienak tartean. Baina ez diote asuntuaren muinari eusten. “Konstituzio” hau gobernuen interesaren neurrira idatzitako testua, eta aurreko Hitzarmenen korapiloa baino gutxi gehiago.

Eramaten gaituen eskenatoki politikoa ez da batere argia. Estatu guztiak baieztatu arte ez da indarrean izango, eta hori bi urte emango ditu behintzat. Hala ere, nire ustez, eskenatokia antzekoa izango litzateke, gure arazo nazionalari dagokionean, behintzat. Argi uzten du “konstituzioak” estatuen barneko asuntuetan ez dela sartzen, bai onerako bai txarrerako. Beraz, gatazkaren konponbidea, orain bezala, Madrilen aurkezten duten borondatean datza.

-Zergatik ezetzaren aldeko botoa eman otsailaren 20an ?
Esan bezala, demokratikoa ez delako. Baina funtsean, euskararen eta Euskal Herriaren eskubideak bermatzen ez dituelako, ezta eskubide sozialak ere.

-Zeintzuk dira kontituzio honen alde positiboak eta negatiboak?
Alde positibo gutxi ikus daitezke guk bezalako alderdi sozialdemokrata baten ikuspuntutik.

-Nola ulertzen da beraz alderdi abertzale batek baietzaren aldeko apustua egitea?
Ez da erraza ulertzea, ez behintzat, arestian esan bezala, Euska Herriaren eskubideak bermatzen ez dituelako. Azalpen bat bilatu behar bada, PNV Europako Parlamentuan orain zein taldetan dagoen ikusi behar dugu: talde liberalean. Kapitalaren alde lan egiten dutenen taldean.

-Eta europako eskuina eta ezkerra bat egiteak?
Nire ustez gero eta finagoa da eskuina eta ezkerra desberdintzen dituen lerroa. Chirac eta Aznar ez zuten elkarrekin lan egiterik, baina begira zelako arreta jarri dion orain Zapaterori; eta hori dana,Chirac Frantziako eskuinaren historikoetako bat delarik. Eta honen moduko adibide asko daude.

Hala ere, Europan orokorrean dagoen ikuspuntua ez da berdina. Espainian PP eta PSOE honako esanahia eman diote “Konstituzioari”: sezesionismoren aurkako tresna. Defektuak izan arren, askok sinesten duten Europan benetan integrazioaren norabidean ematen den pausua dela, nahiz eta txikia izan.

-Zein paper izango du Euskal Herriak Europan onartua izatekotan?
Oraingoaren antzekoa: hau da, paperik ez.

-Zein da zuek aldarrikatzen duzuena?
Herrien Europa, estatuen gainean Herri eta Hiritarren eskubide guztiak bermatzen dituenak. Estatuen ustezko garrantziaren atzean badakigu zer ezkutatzen den: kapitalismoa. Europa hobetu nahi dugu, baina europar guztiontzako, eta ekonomiaren horrenbeste dependentzia ez duena.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Zergatik EZ?

Abertzale ezkertiarrok Europar Konstituzio Itun honi ezezko konstruktibo bat ematera behartuta gaude. Abertzaleak izanik, ezin diogu Euskal Herriari subiranotasunean pausoak ematea ukatzen dion itun bati baiezkoa eman. Itun honek Euskal Herriaren independentziari ateak ixten dizkio. Testu honen arabera, EBk estatuen eta estatuentzako Europa izaten jarraitzen baitu, eta ez baitu autodeterminazio eskubidea onartzen. Gure hizkuntzari dagokionez, ez dago inolako aldaketarik, estatuen hizkuntza ofizialek bakarrik dute behar bezalako babesa eta onarpena. Ezkertiarrak izanik, Europar Batasunaren printzipio eta planteamenduak ez direla ezertan aldatzen kontuan hartu beharrekoa da. Eskubide sozialak ez dira itun honetan biltzen. Ez du Ongizate Estatua bermatzen, eta zenbait arlo sozial eta fiskaletan beto eskubidea ezartzen du. Itun honek eredu ekonomiko neoliberala inposatzen du. Emakumeen gaiaren inguruan, ez du diskriminazio eza bermatzen, eta ez da parekotasunari buruzko erreferentziarik egiten. Abertzale ezkertiarrok, ezezko bozaren bidez, bestelako Europa baten aldeko apustua egiten dugu. Bestelako Europa bat eraikitzea posible delako. Herrien Europaren aldekoa, autodeterminazio eskubidea onartzen duen Europaren aldekoa. Hizkuntza eta kultura guztiak maila berean onartzen eta errespetatzen dituen Europa baten aldekoa. Eta Justizia Soziala eta Ongizate Estatua bermatzen dituen Europa baten aldeko apustua. Horregatik, otsailaren 20an Hego Euskal Herrian Europari bai esanez, itun honi ezezkoa emateko aukera historikoa izango dugu.

Gaia: Internazionala

Egilea: Ibon Usandizaga

Komunikabidea: Berria

Euskal gazteriaren eskubideak

Orain egun batzuk Segiko kide batek, Maite Ugartemendiak, egunkari honetan egindako kolaborazio baten bidez, Gazte Abertzaleak 18/01 sumarioan izan duen jarrera salatu nahi izan zuen. Zeure idatzian, Maite, beste gauza askoren artean, gure taldeak gazteon arazoei aurre egiteko borondate falta zuela esaten zenuen. Nola liteke, zure ustean, gazteon eskubideak ahotan dituen talde bat polizia etxeetan egiten diren torturen, gaztetxeen itxieren eta 18/01 bezalako bidegabekerietan geldi gelditu izana, eraso horiek merezi duten erantzun sendoa ez ematea. Gauza bera galdetuko dizut nik zuri: nola liteke gazteon eskubideak ahotan dituen pertsona bat hainbat euskal gazteren egoera dela-eta geldi gelditzea, eguneroko jazarpen politikoa jasaten dutenak edo eta eskoltarekin joan behar dutenak. Asko dira, zoritxarrez, gure artean horrela bizi behar dutenak. Hortaz, gazteon eskubideez hitz egiterakoan, mintza gaitezen gazteriaz bere osotasunean. Mesedez, ez segmentatu gazteria interesen arabera. Gazte Abertzaleak beti giza eskubideen defentsaren alde egon da. Giza eskubideak ezin direlako zatitu, ez direlako lehen mailako eskubide urraketak eta bigarren mailakoak. Bereizketarik gabeko giza esku- bideen defentsan sinetsi dugu. Bidegabekeriak izan diren tokian, han izan gara GAko kideok salaketarik sutsuena egiten, eta izango gara hemendik aurrera ere.

Zeuk zure gutunean zenion moduan, «giza eskubideen defendatzaile» moduan ikusten dut neure burua, gauza bera esango zenuke zutaz ispiluaren aurrean jarrita? Ez da hau erantzun beharreko galdera, argi daukagu biok zein den gure papera euskal gatazkan, baina ez esan gutaz jarrera pasiboa mantentzen dugula 18/01 auzian, arren. Auziaren egunean Madrilen izan ginen epaituekin, gure elkartasuna erakusteko, prentsa ohar baten bidez gure ezinegona aurkeztu genuen eta beharrezkoa den bidearen bitartez gure iritzia plazaratuko dugu, ez dudarik izan. Baina zer egin duzu zuk Eusko Alkartasunaren edo beste edozein talde politikoren kideen kontra azkenaldian Euskal Herrian izan diren erasoetan? Guk gehiago egin genezakeela pentsatuko duzu, ados nago. Zeuk ere askoz gehiago egin zenezake, dudarik gabe. Guk horretan dihardugu. Gure helburua bidegabekeriak diren giza eskubideen urraketen kontra gero eta indartsuago agertzea da, eta zuri bide horretara gonbidatzen zaitut, baina adi! Giza eskubideen urraketa guztien salaketaren bidez egingo dugun bidea izango da, hori izango da gure aberriaren normalizazioaren lehendabiziko harria, jar dezagun batera.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Urtzi Jauregibeitia

Komunikabidea: Gara

WordPress Themes