Kyotoko protokoloa indarrean jartzear dela, GAren hausnarketa
2004. urteko azaroaren 18an, 90 eguneko epea abiatu zen Kyotoko Protokoloa indarrean jartzeko bidean. Egun hartan, NBEko Idazkari Nagusiak jaso baitzuen Errusiar Federazioaren onespena. Beraz, protokoloa juridikoki betebeharrekoa izango da izenpetu duten 127 estatuentzako, otsailaren 16tik aurrera.
Kyotoko Protokoak, gasen isurketen murrizpenak ezartzen dizkie 30 estatu industrializaturi 2008-2012 urteen artean. Lortu nahi dena da, 1990.urtearekiko isurpen globalen %5,2 murriztea.
Protokoloa izenpetu duten estatu batzuek, espainiarra, Portugal edo Eire, aipatu helburutik urrun oso kokatzen dira oraindik. Bestetik, Australia edo AEBtako gobernuak, ez dute hau izenpetzeko inolako borondaterik, nahiz eta estatu industrializatuek isurtzen duten Negutegi Efektua sortzen duten Gasen (NEG) herena baino gehiago isurtzen duten.
Bushen gobernuak ez du jaramonik egiten aldarrikapen mundial honi, energia sektoreko multinazionalak babesturik. Klima aldaketak sortzen dituen desastreak eta gaixotasunak ikaragarriak izan arren, nahiz eta herri txiroenek pairatu.
Kalifornia, Connecticut, Iowa, New Jersey, Rhode Island, Vermont eta Wisconsin estatuek, eta New York hiriak urratu duten bideari jarraitzea deitzen dugu. Urrats garrantzitsua eman baitute, enterpresa elektriko nagusienak auzitegietara bidaliz, NEGen isurketen erantzule handienak diren heinean. Erabaki hau zabal bedi AEBtik, Etxe Zuriko zuzendariaren nahiei muzin eginez.
Beharrezkoa da NEGen isurketak geditzea. Ez da posible, 1990. urtetik gaur egun arte Kyotoko Protokoloa ia garatu ezinezko egoerara joan gara eta (1990. urtean CO2ri dagokion 13.728 miloi tona isurtzen zirela).
Espainiar estatuan ez dira datu errealak ezagutzen, ez bederen Protokoloak ezarritakoari jarraituz kalkulatuak direnak. Alegia, IPCC delako metodologiaz. Baina 2003. urterako, beldur gara ez ote ziren jada estatuari zegokionaren kopurutik 30 puntu gorago
+%15 da Protokoloak egokitu zion kopurua.
Gazte Abertzaleak erakundetik, estatu espainarrari esijitzen diogu politika argi eta garden bat garatzea, eta kriterioen bateratzea posible egitea NEGen kalkulurako. Izan ere PPren garaian ez baitzen behar zen bezela egin eta egun talante berri horrekin ere ez da emaitza praktikorik jaso, Aldaketa Klimatikoari aurre egingo liokeen benetako politikagintza egoki bat garatzeko.
Plan Nacional de Asignaciones delakoa, argiki partziala da, isurketen %50a bakarrik hartzen dituelako kontuan. PSOEk 2005-2007 urte bitarterako egindako plan hau, korrika eta estuasunetik irtetzeko egina den itxurakeria da. Izan ere CEOEk gidatzen dituen enterpresa handiei ez die mugi araziko, eta batek daki ere Confebaskek gidatzen dituenak ere lasai uzteko den.
Samingarriena da ordea, sektore industrial bakar batzuk hartu dituztela kontuan, sektore kimikoa ahaztuz eta oinarrizkoak diren garraio eta etxebizitzen kapituluetan diren arazoei erantzunik eman gabe.
Gazte Abertzaleak erakundetik uste dugu ekin beharreko neurriak konpetentzia maila guztiengan eman behar direla, arazoaren izaera globalagatik, agenda politikoan lehentasuna delako, eta ingurugiro esparruari soilik eragiten ez dionez, baizik eta baita ekonomikoari eta sozialari ere, eta arazoaren konponbidea hain dela biurria jakin dakigulako. Eman beharreko neurriak beraz maila konpetentzial guztiak hartu behar ditu, baita gizarteko (gure kasuan, euskal gizarteko) esparru sektorial guztiak ere. Horregatik esijitzen dugu gure subirautza.
Gazte Abertzaleak erakundetik ulertzen dugu, estatu espainiarrean dioten Plan de Accion 2004-2007 hori jorratu behar dela. Bertan CO2 ekoizten duten sektore guztiei, eta bereziki garraio sektoreari zuzenduriko neurriak jaso beharko lirateke.
Eta egingo ez balute, utz diezaiotela eusko Jaurlaritzari eta gurea bezelako bezelako gobernuei, beren neurriak hartzen. Estatuan garapen jasangarriaz den Ingurugiro Estrategia bakarra bete dadin neurriak hartzeko prest baitago EJ.
Gazte Abertzaleak erakundetik, itxaropentsu gara jakinik datorren otsailak 16tik aurrera Kyotoko Protokoloa indarrean jarriko delako. Baina era berean adi gaude garapen politikak edo politika desarrollista ororen aurrean, jasangarritasuna kontuan hartzen ote duen aztertuz, bai maila nazionalean (EJ, Nafarroako Foru Gobernua, eta Ipar Euskal Herrian,) eta baita nazioarte mailan.

Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa



