Gazte Abertzaleak-ek onartezintzat hartzen ditu Basagoiti-ren adierazpenak
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundea eta Jon Aritz Bengoetxea kide duena, onartezin, erasogarri eta ridikulutzat hartzen ditu PP alderdi politikoaren Bilboko udaleko bozeramaileak, Antonio Basagoiti-k, EA-ren zinegotziaren inguruan egindako adierazpenak.
Bere Bilboko bozeramailearen bidez PP-k egin dituen adierazpen larri eta ridikuluak, funtsgabekoak dira erakunde abertzalearen ustetan. Eusko Alkartasuna eta Gazte Abertzaleak izaera demokratikoaren adibide garbia dira, giza eskubideen urraketa guztiak salatu dituztenak.
Gazte Abertzaleak-ek abertzaletasunaren kriminalizazio estrategiaren beste urrats hau salatu nahi du, bidez batez, 18/01 eta 18/98 makrosumarioetan gertatzen ari diren bidegabekerien kontrako jarreran mantentzen delarik. Prozesu horretan, oinarrizko eskubideak urratsen ari dira, hala nola, errugabetasun printzipioa edo abiaburu prozesalak. Modu berean, berriro ere biolentziaren kontrako gaitzespen sutsuena egiten du, sektore desberdinak etengabe jasan behar duten jazarpena salatuz, elkarrizketaren eta akordioaren bidea gatazka konpontzeko bakarra bezala definituz. Gazte Abertzaleak-ek beti salatu ditu eta salatuko ditu oinarrizko eskubideen urraketak.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


