Ez dira karrerako funtzionariak, baizik eta bitarteko pertsonalak dira, duela gutxi arte bitarteko egonkortasun egoeraz gozatzen zutenak.
Karrerako funtzionari izateko OPE gainditu behar da. 1993/94 eta 2003an OPEn partehartzeko aukera izan zuten irakasle hauek karrerako funtzionari izateko.
Bitarteko egonkortasunak Status Pribilegiatu bat ematen die gainontzeko bitarteko eta ordezkarien artean (17.000 baino gehiago), honek eskubide eta betebeharrak ezartzen dizkie. Egonkortasun erlazio honek lanpostu finko bat izateko ziurtapena bermatzen die. Horrela bada, esaterako irakasle lanpostuan plazarik ez bada gelditzen beste lanpostu bat ematen die (eskolako jantokian e.a.).
Betebeharren artean azpimarratu behar da, 228/2002 Dekretuan, 30. artikuluan, 4. puntuan 2004ko abuztuak 31 geroztik egonkortasuna mantentzeko beharrezkoa izango da data horretan aurkeztea 47/1993 Dekretuak, maiatzak 9, ezartzen duena, hau da, HE1 edo HE 2.
Hau dela eta argi dago ez dela erabaki politikoa, baizik eta indarrean dagoen legezkotasunaren betekizuna baino, zehazki, irakasleen egonkortasunaren konpromezua zuzentzen duen araudiarena.
Egonkortasuna mantentzeko eskatzen zen gutxienez HE 1, bitarteko egonkortasuna 102 pertsonak mantendu dutelarik.
Gazte Abertzaleen ustez, hizkuntz arrazoiei dagokionez ez dago bereizketarik. Hizkuntz Ereduen eskaeren arrazoia oso sinplea da: EAEn ikasleek libreki eta boluntarioki matrikulatzeko eskubidea dute nahi duten hizkuntz ereduan. Azken urteotan, gure Hezkuntz Sisteman euskalduntze prozesu aurrerakoi eta gehiengoa eman da (B eta gehienbat D eredua), eta horrek berezitasun askotan arazoak ekarri ditu HE gabeko karrerako funtzionariak jartzeko orduan, horregatik irakaslego honi beste lanpostu bat eskaini zaio (ZULEI, jantoki, eskolaz kanpoko ekintzak, zuzendari laguntzaile e.a.).
Hezkuntz Sistematik ez zaie botako. Hala ere, Zerrendagaien Gestio zerrendara pasatzen dira, 17.000 irakasle baino gehiagok osatzen dute zerrendara. Gainera, hauen aintzinatasuna dela eta, zerrendako lehenengo postuak betetzera pasatzen dira, bakoitzari dagokion berezitasunean.
Talde honek aukera asko izan ditu eta izaten ari da gutxienez HE 1 eskuratzeko. 1996/97 ikasturtetik IRALE programan partehartzeko aukera izan dute karrerako funtzionariekin batera. Honek 9,5 miloi euroko kostua suposatzen du (beraien ordezkapenak), eta honi gehitu behar zaio euskalduntze programan jarraitzen duten horiei dagokioen kostua (2 miloi euro). IRALE programan jarraitzeko baimena eman zaie euskalduntze prozesu luze honetan ( 1, 2 eta 3 kurtso arte), beraien urteko soldata kobratuz.
Datu interesgarri batzuk:
IRALE programa
157 bitarteko egonkortasuna dutenetatik:
41 ek IRALE ko askapena agortuta dute
97 k askaturiko kurtso batez gozatu dute
19 k ez du gozatu askapenaz ( ez dutelako eskatu)
Kostu zuzena (ordezkapenen ordainketa): 9.526.333 euro
2004/2005 ikasturtea
19 k beste lanpostu baten (jantoki, eskolaz kanpoko ekintzak…)
25 plaza gabe (batzuk IRALEn)
96 IRALEn askapenaz
Gainontzekoak dagokien plazan irakasle bezala
Irakasle OPE 2002
102 k ez gainditu: horietatik 51 k 0,000 puntu
30 ek gainditu (plaza gabe)
25 ek ez aurkeztua
Gazte Abertzaleek uste dugu 157 irakasle hauen eskubide eta interesak, eta hauei ordezkatu dieten 157 irakasleak, eta gainontzeko ordezko zein bitartekoak kontutan hartu behar ditugula. Baina ezin gara ahaztu Hezkuntz Sisteman oso garrantzitsuak diren ikasleen eskubide eta interesak errespetatzeaz, hauek baitirelako benetako protagonistak eta hauei esker lana dugulako.
Julene Azumendi
Euskara, Hezkuntza eta kultura idazkaria
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Julene Azumendi
Komunikabidea: Gutuna