Gaztekaria kalean da

Gazte Abertzaleak-en aldizkaria argitaratu berria da. Gaztekaria berri honetan jorratzen diren gaiena artean: Gazte Abertzaleak legealdi honetarako Eusko Jaurlaritzari egiten dizkion proposamenak, Kyoto lantaldearen txostenen laburpena, heziketa bereziaren inguruko txostena eta lurzoruaren legearen inguruko artikulua aurkitu daitezke.

Hartu zure Gaztekaria

Gaztekaria

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Gazte Abertzaleak-ek euskal kirol selekzioen parte-hartze internazionala eskatzen du

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, jarrera ausart eta eredugarritzat hartu du Euskadiko Herri Kirol Federazioko kideek hartutako erabakia. Gazte erakundearentzat, hau espainiar estatuak Euskal Herriaren kontra mantentzen duen presio internazionalaren beste adibide bat bestetik ez da eta, zentzu horretan, Euskal Herriko federazioari TWIF uztea bezalako erabaki garrantzitsu baten aurrean bere gertutasuna eta babesa erakutsi nahi dio. Euskal gizarteak, selekzio propioen bidez internazionalki eta ofizialki ordezkatua izatearen borondatea argi eta garbi utzi zuen Gasteizko Legebiltzarrean gehiengoz onartua izan zen errezoluzio batetan. Espainiar estatua, eta bere mekanismo internazional guztiak, berriro ere, martxan ditugu Euskal Herriaren irudi txarra zabaltzeko eta bere eskubide nazionala zapuzteko, Iruñeko pilota mundiala aurretik egin zuten moduan. Zentzu honetan, Gazte Abertzaleak, Espainiak behingoz euskal gizartearen borondatea errespetatu dezan eskatzen du, bere kirol selekzio propioei parte hartzen uzten.

Gazte Abertzaleak-ek, bide batez, bere alkartasuna eta babesa adierazi nahi die berea ez den banderaren azpian ez jarduteagatik presioak jasotzen dituzten euskal kirolari guztiei.

NAZIOA GARELAKO, EUSKAL SELEKZIOAK ORAIN!!!!

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Gazte Abertzaleak Maiatzaren 1ean

Aurten ere, mundu osoan zehar, maiatzaren lehena aldarrikatzeko eguna izan dugu festa eguna baino. Hala ere, urtero izaten dira eskaera berdintsuak egiten ditugunak, zoritzarrez langileen baldintzak ez baitira hobetzen, lanaren duintasunean eta lan baldintzen berdintasunean oraindik ere urrats asko dira emateke. Momentu honetan, emakumeen lan egoera ez hobetzeak eta gazteek lan merkatura sartzeko dituzten zailtasunak dira gure gizartearen arazo nagusietarikoak, baina badira gure aroari berriak diren arazoak, hala nola, etorkinei eskaintzen zaizkien lan baldintza txarrak eta prekarietatea. Arazoaren beste aldean, etengabe hazten den gizarte bat irudikatzen dituzten grafikoak erakusten dizkigute gure herriaren hazkundearen neurgarritasunerako parametroak izango balira bezala. Dena den, egunero ikusten dugu, berdintasuna baino, desorekak areagotzen dituen gizarte sistemarako bidean gaudela.

Honen aurrean, Gazte Abertzaleak-ek , benetako ongizate estatu baterako urrats sendoak ematearen aldeko apustua egiten du. Berdintasunean oinarritutako sistema, non estatuak bermatu behar ditu guztion bizi baldintzen duintasunerako neurri eta bideak. Lan baldintzen berdintasuna eta duintasuna bermatzen dituen sistema ez kapitalizatua. Garaia da langileen ahotsa behar duen lekua eta garrantzia izateko.

Aurrera langileen borroka !!

Gazteriak Euskal Herrian bizi nahi du

Donostiako Gazte Abertzaleetako militanteek maiatzaren lehengoa hiriaren auzo desberdinetan aldarrikapen kartel batzuk esekitzen ospatu dute. Hauek dira igande goizean egindako ekintzaren argazkiak.

Gazteriak Euskal Herrian bizi nahi du

Gazteriak Euskal Herrian bizi nahi du

Bide batez, Gazte Abertzaleak-en zenbait kidek ELA-k Bilbon antolatutako manifestazioan parte hartu zuten.

Gazteriak Euskal Herrian bizi nahi du

Gazteriak Euskal Herrian bizi nahi du

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Gazte Abertzaleak-ek beharrezkotzat ikusten du salbuespenik gabeko elkarrizketa gatazkaren konponketarako

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, uste du garaia dela euskal alderdi politiko eta agente sozial guztiak mahai baten inguruan salbuespenik gabe esertzeko eta bakegintzaren eta normalizazioaren bidean urratsak emateko. Erakunde abertzalearentzat, aprobetxatu behar dugun abagune historiko baten aurrean gaude eta zentzu horretan, herri honen bakegintzaren eta eraikuntza sozial zein nazionalaren bidean lan egingo duen elkarrizketa mahai baten aldeko apustua egiten du. Beti ere, gizartearen erabakitzeko eskubidean eta bere borondatean oinarriturik. Dudarik gabe, alde egiten utzi ezin dezakegun momentu garrantzitsu baten aurrean gaude eta horregatik, Gazte Abertzaleak-ek, klase politikoari izaera demokratikoa erakutsi dezan eskatzen dio, lehen bai lehen hasi behar den prozesu honetan bere borondate guztia jarriz.

Gazte Abertzaleak-ek, bide batez, uste du euskal gizarteak ez lukeela ulertuko prozesu honetatik edozein alderdik bere burua kanpo uztea eta horregatik politika biktimistak eta alderdikariak diren politika elektoralistak alde batera uztea eskatzen du. Kasu horretan ez geniolako euskal gizartearen eskariari, bakea, normalizazioa eta erabakitzeko eskubideari, hain zuzen ere, erantzunik emango.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

WordPress Themes