Gay eta lesbianen eskubideen aldeko manifestaldiak

Gazte Abertzaleak urtero bezala Gay eta Lesbianen eguna ospatzeko Bilboko, Gasteizko, Donostiako eta Iruñeko kaleetara atera zen Bizigay eta homosexualen eskubideen alde lan egiten duten beste hainbat kolektiboekin batera. Festa giroaz mozorrotzen den errebindikazio egun honetan, oso presente izan genituen azken bolada honetan gertatutakoak eta nola ez, berdintasunaren aldeko deia inoiz baino ozenago entzun ahal izan zen Euskal Herriko hiri guztietan.

Orientazio sexualagatik diskriminatuko ez gaituen gizarte baten eraikuntzaren lanean gabiltzanoi kaleetan ikusitakoak arro sentitzera eramaten gaitu, argi eta garbi ikusi litekeelako pixkanaka gure aldarrikapenak gizarteratzen ari direla eta gero eta gehiago dela gurekin etortzen den jendea.

Aurten garrantzi berezia eman zioten manifestaldia antolatu zuten taldeek hezkuntzari. Aniztasunaren eta berdintasunaren bidean hezi behar ditugu geure gazteak, bidezkoago den gizartea eraiki dezagun guztiok batera.

Gazte Abertzaleak-en kideekin batera Unai Ziarreta, Eusko Alkartasuna-ko idazkari nagusia izan zen Bilbon.

Sexualitatearen ere hezkuntza da bidea. Educa libre!!!!

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Gazte Abertzaleak bazterketarik gabeko alderdi politikoen mahaiaren alde agertzen da

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, uste du alderdi politikoen mahaia benetako baketze prozesuaren bidean eman daitekeen urratsik sendo eta zuzenena dela. Gazte erakundearentzat, beharrezkoa da mahai hau Euskal Herriko sentsibilitate guztien ordezkariz osatzea eta zentzu horretan mahaiaren osaketaren kontrakoak diren alderdi politikoei momentuaren irakurketa bakezalea egin dezatela eskatzen die. Hortaz, Gazte Abertzaleak-ek PP eta PSEri politika estatalista alde batera utz dezatela eskatzen die eta euskal gizarteak benetan arduratzen duen eta hurrengo bi urteotan dugun erronka politikoaren bideratzean lan egiten has daitezela eskatzen die, normalizazioa eta bakegintza. Horregatik, gatazkaren ikuspegi desberdinen topagunea izan behar duen mahai honetan bere presentzia eskatzen du.

Hala ere, Gazte Abertzaleak-ek azpimarratzen du Batasuna bera dela, mahaiaren emaitzak behin betikoak izateko indarkeria erabat desagertu behar denaz ohartu behar dena. Zentzu horretan gazte erakundeak errespontsabilitate nazionalera eta bere adierazpen eta proposamenekin koherentzia izaterako deia egiten dio Batasunari, gatazka benetan kaleetatik mahaira eramateko.

Azken batean, Gazte Abertzaleak-ek bere apustua egin du elkarrizketa multipartitoaren, bazterketarik gabekoa eta errespetuan oinarritutakoaren alde gatazka konpontzeko bide bakar bezala.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Noaingo Bataila, 1521-2005

Ekainaren 26an Noainen Nabarralde erakunde apolitikoak ospatu zuen oroitzapen ekitaldian izan zen GAko ordezkaritza bat, esperientzia honetatik ikasteko. Euskal aukera politiko anitzetako jendea izan zen bertan, eta batez ere politikatik at den jendea. 1521. urtean Nafarroako Erresumaren gudarosteak izan zuen azken borrokaren oroitzapen ekitaldia da.

Goizeko 10:30etan inguru, Iruñako Erret Jauregitik abiatu zen martxa. Ehunka lagunek egin zuten bi orduko bidea, edateko eta atseden hartzeko geldiuneren batekin, txistulariak animaturik, 12:30etan Noaingo Getze auzoko plazara heldu arte. Han jende gehiago batu zen, mendixkan gora, gertakizun horren oroigarri den monumentu aurrean egingo zen irakurketara joateko. Euskal lurralde guztietatik etorriak ziren gizon, emakume haur eta gazteak bildu ginen, eta euskal lurraldearen batasunak gogoan izanik.

Amaitzeko herri bazkaria ospatu zen Getzeko frontoian bildu ginen ehunka lagunen artean.

Historiagileak ez datoz bat ekitaldi honen funtsa den historia irakurketarekin. Baina gauza asko dago ikasteko honen inguruan. Borondate oneko jende asko biltzen da, eta euskal lurraldetasuna bere egiten duen ideia biziki barneratuta daramate.

GA Noain-en

GA Noain-en

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

GA ekainaren 28an

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, uste du norbanakoaren orientazio sexualagatik pertsonak diskriminatuko ez dituen benetako gizarte berdintsu eta bidezkoa lortzeko asko dagoela egiteke oraindik. Zentzu horretan, Gazte Abertzaleak-ek ikusten du azken egunotan gertatutakoek, hala nola, Familiaren Foroak Madrilen antolatutako manifestaldia edota Espainiako eskuinak etengabe egiten dituen adierazpen homofoboak, erakusten dutela gurea homosexualitatea gizakiaren erabaki aske bat bezala hartzen ez duen gizartea dela.

GAen ustetan, askatasun sexualaren bidean lan egiten duten erakundeen lana bere etekinak ematen hasia da, homosexualen eskubideen kontra dagoen politikari batzuen eta gizartearen artean dagoen inkoerentziak erakusten duen bezala. Gutxianaka bada ere sexu askapena pertsonaren eta bere askatasunaren erabakia dela gizarteratzen ari da.

Zentzu horretan , Gazte Abertzaleak-ek bere sostengua erakutsi nahi die bere lanaren eta idealen espozaketaren bidez, beste gaietan hain zigortuak izan direnak, bidezkoagoa izango den gizarte bat ahalbidetzen duten erakundeei. Orientazio sexuala diskriminaziorako elementua izango ez duen gizartea.

SEXU ASKATASUNAGATIK!!!!!
BERDINTASUNA……..ASKATASUNA!!!!!!

SEXU ASKATASUNAGATIK!!!!!<br />BERDINTASUNA……..ASKATASUNA!!!!!!”></center></p>
<p>Gaia: Politika orokorra</p>
<p>Egilea: Gazte Abertzaleak</p>
<p>Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa</p>
				
			
	<div style=

Gazte Abertzaleak itxaropentsu eskenatoki politiko berriaren aurrean

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, positibotzat hartzen du parlamentuan azken egunotan gertatutakoa eta uste du Euskal Herriaren normalizazio politiko eta sozialaren bidean beste urrats garrantzitsu bat emana dela. Gazte erakundearentzat, PNV-IU eta Eusko Alkartasunak osaturiko hirukoak aurkeztutako proposamenak, bakea eta erabakitzeko eskubidearen bermea defendatzen du eta zentzu horretan bere babesa erakutsi nahi die hurrengo gobernua osatuko duten gizon eta emakumeei.

Dudarik gabe, hurrengoa, normalizazioaren, baketzearen, eraikuntza sozial eta nazionalaren bidean legealdi klabea izango da eta zentzu horretan GA-k ausardia eta erantzukizun politikoa eskatzen die Gasteizko ganbara osatuko duten legebiltzarkide guztiei. Era berean, erakunde independentistak ez du ulertzen PP eta PSE-ren jarrera, antzinako politiketan mugitu gabe dabiltzanak eta sentsibilitate ezberdin guztiak ordezkatuz arazoaren irtenbidera gerturatuko gaituen mahai batean parte hartzeko borondatea erakusten ez dutenak. Hala ere, Euskal Herriko biztanleek indarkeriaren eta giza eskubideen urraketaren kontra lan egingo ez duten alderdi politikoen papera zein den bikain ulertuko du, bakoitzari dagokion lekuan ipiniz eta erantzukizunak eskatuz.

Gazte Abertzaleak-ek ulertzen du dena den, Euskal Herriak gatazkaren konponketaren bidean bere lehengo urratsak ematearen atarian dagoela. Beto eta hutsunerik gabeko dialogo prozesu baten emaitza izango den bake prozesu baten ondorioa izango dena.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Elkarlanean

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Gazte Abertzaleak-ek Jarrai- Haika- Segi auzia hasieratik amaierara deitogarritzat jotzen du

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, Entzutegi Nazionalaren Laugarren Gelak Segi legez kanpokotzat joz eta taldea desegiteko agindua emanez plazaratu duen epaia oso ezkortzat jotzen du. Baltasar Garzonen tesiak apurtu dituen arren, 18/98 auzian bere ondorioak eukiko dituena, ilegalizazioaren ildoa jarraitzen duelako eta zigorrik ezartzeko beharrezko frogarik aurkeztu gabe eta gizabanakoei ekintza zehatzak egotzi gabe aurrera eraman dan prozesu baten ondorio baita.

GA-k Entzutegi Nazionala salbuespen organu bat dala mantentzen du eta bere izaera bere burua Zuzenbidezkotzat eta Demokratikotzat daukan estatu batetan azalduezina dala uste du.

Gazye Abertzaleak beti egongo da ilegalizazioen kontra eta Jarrai- Haika- Segi auzia hasieratik amaierara deitogarritzat jotzen du.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Gazte Abertzaleak-ek parte hartu zuen Iruñeako manifestaldian

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, pasaden larunbatean Iruñeako kaleak zeharkatu zituen manifestaldian parte hartu zuen.

_______________________________________________________________________________

Manifestaldiaren dokumentua

Manifestazioaren irudiak

Manifestazioaren irudiak

Manifestazioaren irudiak

Manifestazioaren irudiak

Manifestazioaren irudiak

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Ikastaroa: Elizbarrutiko gatazka. Eliza eta sexu askapena

Pasa dan larunbatean, hilero egiten dugun bezala, ikastaroa izan genuen. Oraingo honetan Bilboko Yohn Jauregian Bizigay-k eta EHGAM-ek antolatutako ikastaro honetan, “Eliza Gara” erakundeko kide batek, Aitor Urreztik, sexu askapenari, afektibotasunari eta Elizaren barnean homosexualitatearen gaiaren inguruan dagoen gatazkari buruz hitzegin zigun. Hitzaldiaren ostean galdeketa eta eztabaidarako txanda heldu zalarik.

Eliza Katolikoaren barnean dauden mugimenduen aniztasuna eta hauek hierarkiaren doktrinari dagokionez mantentzen duten urruntasunari buruz hitzegiteko egun aproposa izan zan larunbata, arratsaldean Madrilen Familiaren Foro Espainiarrak homosexualen eskubideen eta honen inguruan Parlamentu espainiarrean onartutako legearen aurkako manifestaldia antolatu baitzuen.

Urreztik Eliza Katolikoaren hierarkian gai honen inguruan iritzi bakarra eta atzerakoia dagoela salatu zuen, alde batetik. Bestalde, ezagunenak atzerakoienak diran arren, hau da, munduaren eta gizakiaren ikuspegi ezkorra dutenak diran arren, Elizaren barnean mugimendu anitzak daudela azaldu zuen.

Afektibotasunaren gaiaren inguruan, jainkozko legearen gainetik gizakia dagoela, alde batetik, eta munduan gehien sufritzen dutenen lehentasuna, bestetik, aldarrikatu zituen. Elizaren hierarkiak mantentzen duen jarrera eta doktrina kritikatu zituen, idatzi sakratuetan adierazten danari buruz bere interpretazio eta iritziak adieraziz.

Gaia: Ikastaroa

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Gazte Abertzaleak-ek parte hartu zuen asteburuan zehar Muskizko ingurugiro azokan

Pasa den asteburuan Muskizen Ingurugiroaren inguruko azoka ospatuko da. Muskizko Gazte Abertzaleak-ek stand informatibo bat izan du udaletxeko eta nazio mailako hainbat gaien inguruan informazio banatzeko. Prestatutakoen artean antxoaren egoeraren inguruko diptiko eta triptiko informatiboak aurkitu daitezke. Arrantzaleen egoera eta geldiune biologiko baten beharra iragartzen dutena.

Hona hemen azokako argazkiak:

Azokaren argazkiak

Azokaren argazkiak

Azokaren argazkiak

Azokaren argazkiak

Azokaren argazkiak

Azokaren argazkiak

Azokaren argazkiak

Azokaren argazkiak

Antxoaren triptikoa:

Triptikoa PDF formatuan

Muskizko Gazte Abertzaleak-ek udal informazioarekin egindako triptikoa:

Triptikoa JPG formatuan

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Kanpaina

Gazte Abertzaleak-ek bere alkartasuna adierazten die arrantzaleei

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere alkartasuna eta sostengua adierazi nahi die euskal arrantzaleei egun hauetan burutzen ari diren antxoaren suspertzerako geldiune biologiko baten eskaeran. Gazte erakundearen ustetan, arrantzaleak espainiar gobernutik jasan behar duten babes eza, transferentziak espainiar instituzioen esku izateak dakarren kudeaketa txarragoaren adibide bat gehiago besterik ez da. Arcachongo ituna, zeinen arabera Kantabrikoko arrantzale artesanalen eta Frantziako flota pelagikoaren arteko harremanak arautzen diren, gaur egun baliagarria ez dan ituna da, izan ere, antxoaren egungo egoera ez du jasotzen eta ez dago iraunkortasun plan bati lotuta. Zentzu horretan, Gazte Abertzaleak-ek Frantzian antxoaren denboraldiaren itxiera, suspertzea gertatu arte geldiune biologikoa eta Arcachongo itunaren indargabetzea eskatzen du.

Gazte Abertzaleak egun hauetan arrantzaleen eta antxoaren egoeraren inguruko triptiko eta diptiko bat atera ditu, asteburu honetan Muskizko iraunkortasunaren azoka dala eta. Azoka horretan Muskizko Gazte Abertzaleak-ek stand bat izango du, herri zein nazio mailako hainbat gaien inguruan informazioa eskainiz.

Triptikoa PDF formatuan

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

WordPress Themes