Gazte Abertzaleak-ek Espainiar gobernuari Euskal Herriaren autodeterminaziorako eskubidea onartuko duen argitzeko eskatzen dio

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, hitzetatik ekintzetara igarotzeko garaia heldu dela uste du eta zentzu horretan alderdi sozialistari behingoz euskal gatazkaren bukaerarako zein den bere apustua argi eta era gardenean azaltzeko eskatzen dio. Gazte erakundearen ustez, azken egunetan ETAren balizko tregua eta negoziazio prozesu baten hasieraren inguruan sortutako itxaropenak ez dira gatazkaren bukaeraren sinonimo, izaera politiko sakoneko arazo baten aurrean aurkitzen garelako. Zentzu horretan, GAk Madrilgo exekutibo sozialistari munduko nazio guztiek duten autodeterminazio eskubidea Euskal Herriari onartuko dion ala ez argi adierazi dezala eskatzen dio. Behar bizikoa da Euskal Herriarentzat horren garrantzitsua izan daitekeen momentu honen aurrekoetan, espainiar gobernuak Euskal Herria aitortzea eta bide batez demokratikoki bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea onartzea.

Gazte Abertzaleak-ek adierazi nahi du bide batez, multipartitoa izan behar duen prozesu bati, elkarrizketa bidezko irtenbidearen oinarriak jarri behar dituena, bere bermea eta sostengua ematen diola. Zentzu horretan, erakunde independentistak Euskal Herriarentzat autodeterminazio eskubidea beharrezkoa den helmugatzat hartzen du.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Gazte Abertzaleak Mendebaldeko Saharan izandako azken gertakarien aurrean

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere ardura erakutsi nahi du herri saharauia azken egunetan jasaten ari den erasoen aurrean. Gazte erakundearentzat, Mendebaldeko Saharan dauden ejertzito marokoarraren indar inbasoreak azken egunetan izan duten jarrera argi eta garbi utzi dute estatuen aldetik nazioek jasan behar ditugun eskubideen urraketen aurrean pasibitate internazionala. Zentzu horretan, Gazte Abertzaleak-en kideok harriduraz eta oso kezkatuta hartzen ditugu saharar herriaren kontra gauzatutako azken eskubide urraketek komunitate internazionalean izan duten oihartzun eskasa. Are gehiago Maroko ONUren erresoluzio batek Sahararen eskubideak aitortzera behartu duenean, orain arte bete ez duen beharra gainera.

Horregatik, Gazte Abertzaleak-ek espainiar gobernuari berehala gestioak has ditzan eskatzen dio manifestaldi baketsuen aurrean ejertzito marokoarrak zer egin duen mundura aditzera emateko eta behingoz horren tamalgarria den egoera bati bukaera emateko.

Gazte Abertzaleak ere bere baldintzarik gabeko sostengua erakutsi nahi dio saharar herriari, gure herria bezala, egunero bakearen alde eta herrien arteko alkartasunaren alde lan egiten duen herria den aldetik. GAk bakea eta burujabetasuna eskatzen du Euskal Herria eta Saharar Herriarentzat, munduko beste nazio guztientzat bezala.

Ekainaren 3an Bilbon GA egoera hau salatu eta saharar herriari bere alkartasuna adierazteko asmoarekin kalera irten zan. Bilboko Espainiar Gobernuaren subdelegazioaren aurrean egin zan kontzentrazioan parte hartu eta pankartak jarri zituen

Sahararekin alkartasuna!

Sahararekin alkartasuna!

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Gazte Abertzaleak-ek Europan eskenatoki berri baten aurrean gaudela uste du

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, Europar Konstituzio Itunak Holandan eta Frantzian jasandako porrota eta gero, Europa mailan eskenatoki politiko berri bat zabaldu zaigula uste du. Gazte erakundearentzat, herri kontsultetan lortutako azkeneko emaitzak argi eta garbi uzten dute, klase politikoa gizartearen beharrei sorbalda emanez hasi den Europarako modeloa eraikitzen ari dela. Gazte Abertzaleak-ek uste du, Frantzia eta Holanda bezalako bi herrialdeen ezetza, izaera demokratiko luzea eta garbia dutenak, erakusten duela instituzioetatik eta klase politikotik eraiki nahi duten eredu politiko europarra ez datorrela bat gizarteak eskatzen duenarekin. Honen seinale bada ere Blair-ek galdeketarako data atzeratu izana.

Gazte Abertzaleak-ek ulertzen du beraz, eredu sozialagoa beharrezkoa dala, herritarrei eta bere beharrei hurbilagoa izan behar dana. Europarrek ulertuko duten Europa bat, beraien eskubideak bermatuko dituena. Ongizate estatuan oinarritutako eredua, gizarteak gehiengoz hartutako erabakiak aitortuko dituena.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Iparraldeko Gazte Abertzaleak-en komunikatua erreferendumaren inguruan

Gazte Abertzaleak iparralde erreferendumako ondorioetan bizpahiru pondu hauk altxatu nahi ditu :

1/ Bozkatzaileen parte hartze handiak erakusten duela jendeak orai konprenitua duela Europak zer garrantzia duen gure eguneroko bizian. Ez baita goizegi !

2/ Ipar Euskal Herri huntan ere baia, egia erran aski hertsiki, nagusitu balinbada ere, horrek ez duela erran nahi erreferendumak frantses estaduan EZA ren aldeko % 56 a berme, ez dela beste Europa hobeago bat behar orai beretik, liberalismoan sartuko ez dena eta jende bakotxa bezala hauen herriak zinez errrespatuko dituena.Hainbesteko ezaren kopuruaren parte gehienak halere, ez baitu deus ikustekorik Frantziaren soberanismoaren deiadarrrekin. Gainerat orai aski ongi ikusten baita ez garela ere katastrofan sartuak, alta horren beldurra aski oihukatua zutelarik baia aren aldekoek, Chirac bera buru.

3/ Aski argi gelditzen dena denen buru, baiaren alde kondizionatuak eta ezaren alde arizan direnen partetik, beste Europa bat behar dela ez hain liberala eta ez hain lotua estaduen politika eta diru intres alimaleri, hala nola Frantzia zentralista huntan bezala, hau eskualdetako bizi nahiaren kontra ari baita sekulan baino gehiago, alta Europaren eraikitzea ere geroz eta gehiago bidean delarik. Eta uroski !.

Gauden erne, Euskal Herri on bat bezala, Europa on bat ardiesteko urratsez urrats !

Iparraldeko GA
Baionan 2.005. maitzaren 31 an

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

WordPress Themes