uztaila, 2005-rako artxiboa.

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, uste du IRAk egindako armen usteak eredu ona suposatzen duela Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoaren irteera bilatzeko bidean. Gazte erakundearentzat, borondate politikoa da gaur egun beste eskenatoki politiko batetik aldentzen gaituen oztopoa, Irlandan orain berri pasa duten oztopoa. Zentzu horretan, GAk ausardia eskatzen die bai ETAri eta espainiar […]

Detenitua eta torturatua izan ondoren, 20 urteko gazte saharar baten heriotzaren aurrean, Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, berriz ere, Nazioarteko Komunitateari eta espainiar estatuari, bereziki, saharar herriak sufritzen duen gatazkaren konponbidean inplika daitezela eta giza eskubideen urraketak ekidi ditzatela exigitzen dio. Azken honi, saharar herriarekiko daukan erantzukizun historikoa bere gain har dezala eta […]

“You´re in the Basque Country” : Bilboko Gazte Abertzaleakek, hirian, uztailaren 15etik 17ra Bilbao Urban Circuit izeneko kotxeen lasterketak ospatu dirala aprobetxatuz, erreibindikazio eguntzat hartu ditu asteburu honetako hiru egunak. Horrela, “You´re in the Basque Country” Kanpaina kaleratu du, pankartak eta pegatinak zazpi hizkuntz ezberdinetan Bilbo osoan jarriz.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Kanpaina

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere gaitzespenik sutsuena erakutsi nahi du ETAk Boroako zentral elektrikoaren aurka egindako erasoaren harira. Gazte erakundearentzat, gatazka Euskal Herrian edozein motatako indarkeriaren gainetik bideratuta dago eta deia bat egiten dio ETAri behingoz onartu dezan gizarteak bere geroa erabaki nahi duela sortzen duen indarkeriarik gabe. Horregatik GAk eskatzen du, azken […]

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, uste du aurreko legealdian euskal gobernuaren proposamenera aprobatutako Euskadiren eta espainiar estatuaren arteko harremanak arautzeko proposamenak zituen oinarriak oraindik ere baliagarriak direla Euskal Herrian akordio politikora heltzeko. Gazte erakundeearentzat oraingoa euskal gizarteari zuzenean geldetu beharreko legealdia da eta zentzu horretan, akordioa beharrezkotzat hartzen du gizarteak bere geroa askatasun osoz […]

GAk kanpaina bat aurkeztu du PSEren jarrera salatzeko Arabako erakunde naguisetan “non txeke zuri bat eman dio PPri haietan gobernatzeko. Ruben Rico eta Iñaki Sánchez izan dira Gazte Abertzaleak-eko arduradunak, Diputazio Jauregi aurrean kanpainia hau hedabideetan aurkezteko, Manuel Ibarrondo, Eusko Alkartasuneko bozeramailea batzar nagusitan, Antxon Belakortu , Udaletxeko bozeramailea, eta Gasteizko zein […]

Gazte Abertzaleak gaur goizean Iruñeara gerturatu da San Ferminen hasiera aprobetxatuz Euskal ikurren eta pluralitatearen aldeko kanpaina bat egitera. Gazte erakundeak, txupinazoaren aurretik ikurrinak banandu ditu doan Iruñeako kaleetan, prentsa aurrekoan bere Idazkari Nagusiak, Ibon Usandizagak, esan duen bezala “Euskaldunak izateko eskubidea urratua dugulako banatzen ditugu ikurrinak, lege uniformizatzaile baten kontra”, Nafarroako Sinboloen Lege […]

Sinboluen legea uniformizazioaren aldeko apustua besterik ez da. Arau sektarioa da, eta bere edukia milaka nafarren askatasunaren aurka landu zan. Nafarrek sentimendu euskalduna eta nafarra batera bizitzeko eskubidea bai dute.Askatasunen murrizketa onartezina suposatzen du debeku honek. Ikurriñak Nafarroako gizartearen gehiengoaren nahia ordezkatzen ez duen arren,horregatik ezin zaie gutxienekoa dan nafarroako gizarte zati horri bere identitatea […]

Gazte Abertzaleak-ek atzo ESAIT-ek antolatutako Euskal kirol Selekzioen aldeko jaian parte hartu zuen. Gazte erakundeak, ahal duen guztietan egiten duen bezala, gure nazioaren ordezkari izango diren kirol selekzioen aldeko eskaria egin zuen Algortako Portu zaharrean ere. Prestaturiko programan ekitaldi nagusia, kirolariek bere ordezkaritza euskal selekzioekin egitearen alde irakurritako manifestua izan zen. Bertan, Frantzia eta Espainiarekin […]