Gazte Abertzaleak-ek Espainiar Ikurren Legea desobeditzea eskatzen dio Iñaki Azkunari

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, uste du Bilboko Aste Nagusiaren egun handian udaletxeko balkoian espainiar banderaren altxatzea zentzugabeko ekintza erridikulua dela, eta Bilboko biztanleen sentimenduen kontrakoa. Horregatik erakunde independentistak, lege horren salaketarekin bakarrik ados ez egoteagatik, Bilboko alkatea den Iñaki Azkunari, Madriletik inposatzen diguten lege hau desobeditzea eskatzen dio, bidezkoa ez den aldetik eta bilbotarren sentimenduaren kontrakoa delako.

Gazte Abertzaleak-ek desobedientzia zibila bere filosofiaren eredu bezala hartzen du, protesta era publikoan eta indarkeriarik gabe aurrera eramateko egokia delako. Honen bitartez lortu nahi du lege honen derogazioa eta gobernu politikarena, gizarte demokratiko bat oinarritzat izan beharko lituzkeen giza eskubideen oinarrietan sakontzeko, arrazoi etiko eta politikoengatik.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Euskal Errepublika aurrera!!

Bilboko jaiak direla eta, Bilboko Gazte Abertzaleak-ek bere ahotsa zabaldu nahi izan du kaleetan zehar jarritako pankartei esker. Irudian ikus daiteke sedearen balkoian jarritako Euskal Herri soziala eraikiz, Euskal Errepublika aurrera lelopeko pankarta. Jaiak ere badira gure aldarrikapenak zabaltzeko abagunea, gure herria ezagutzera hainbat eta hainbat pertsona etortzen diren aldetik eta jai giroan ere geurean tinko jarraituko dugulako!

GORA EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALA!!!

Euskal Errepublika aurrera!!!!!!!!

Euskal Errepublika aurrera!!!!!!!

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Aste Nagusian Txosna

Urtero bezala, Gazte Abertzaleak, ABERRIGINTZAN-ek Bilboko Aste Nagusian antolatzen duen txosnan parte hartuko du. Badira zortzi urte Bilboko kaleak laranja koloreaz txukuntzen ditugunak, eta aurten ere, ezin huts egin Marijaia-rekin dugun zita honi!

Tiriki- Trauki konpartsak bere txosna Beraztegi kalean dauka kokatuta eta guztioi parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Txosnaren kokalekua

Txosnaren kokalekua

ETORRI GUREKIN JAIAZ GOZATZERA !!!!

Gaia: Jaia

Gazte Abertzaleak-ek inoiz baino beharrezkoagoa ikusten du autodeterminazio eskubidea

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, Josu Jon Imaz eta Madrilen parlamentaria den Josu Erkoreka jelkideek burujabetza partekatuaren inguruan egindako adierazpenak Euskal Herriaren eta Espainiaren arteko gatazka konpontzeko bidean atzera pausu bat bezala definitzen ditu. Zentzu honetan, Gazte Abertzaleak-ek uste du, orain arte autodeterminazio eskubidearen inguruan egindako lan guztia ezer ezean geldituko litzatekeela eta horregatik gizartearen erabakitzeko eskubide askearen aldeko apustua egiten du, ateratzen den emaitza errespetatuta. Gazte erakundeak gogoratu nahi du ere, beretzat independentzia helburu ukaezina dela, erdibideak besterik ekarriko ez dituen partxeak alde batera, gatazka luzatzera baino ez baitira etorriko.

Beraz, GA-k autodeterminazio eskubidearen aldeko deia egiten du Euskal Herriaren eta estatu espainiar eta frantsesaren arteko erlazio markoa definitzeko eta Euskal Herria sozial bat eraikitzeko.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Gazte Abertzaleak-ek bere alkartasuna erakusten dio Iñaki Larrañagari

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere alkartasuna erakutsi nahi dio Eusko Alkartasuna-ko militante eta Azpeitiako zinegotzi ohia den Iñaki Larrañagari. Bere kargua utzi zezan pairatu behar izan duen jazarpen kanpaina, batzuek bere isiltasunarekin indarkeria legitimatzen dutenaren beste eredu bat besterik ez digu eman. Horregatik, GAk berriro ere EA-ko kargu publiko guztiei bere babesa erakutsi nahi die, egunero bere herriaren alde lan egiteagatik eraso faxistak eta jazarpen estrategiak pairatu behar dituztelako kasu askotan.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

WordPress Themes