urria, 2005-rako artxiboa.

Donostiako udal gobernuari gure eskerrak eman nahiko genieke busen tarifen igoera dela eta; zuei esker autobusetan bidaiatzea sekulako gozamena izango da eta gutxi batzuek dastatu ahalko duten luxua; neurriz kanpoko tarifa hauek bidaiari mota berri bat sortuko dute: pribilegiatua. Neurrigabeko prezio hauek, PSOE- k eta IU- k sustatuta, gure hirian hain beharrezkoa dugun politika […]

Gazte Abertzaleak-ek , Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, ez du ospatuko bihar bezalako egun batean, 1979. urteko azaroaren 25ean hain zuzen ere, EAE-ko estatutua baieztatu egin zela eta zentzu horretan, bihartik aurrera eta abenduak 6 bitartean iraungo duen “Zergatik independentzia?- ¿Porqué la independencia?” kanpaina burutuko duela iragartzen du.
Kanpaina honetan Gazte Abertzaleak-ek salatu nahi du espainiar […]

Aurten ere Nafarroa Oinezera joan da Gazte Abertzaleak Nafarroako ikastolei laguntzera. Hona hemen www.nafarroaoinez.net web orrialdean egiten duten aurtengo Nafarroa Oinez-en agurra:
“Iñigo Aritza ikastola izanen da 2005. urteko NAFARROA OINEZa antolatuko duena.
Ziordia, Olazti, Altsasu eta Urdiaingo haurrak jasotzen dituen ikastola honek ongi etorria eman, eta eskerrak eman nahi dizkizu zure bisitagatikHemen aurkitu ahal izango […]

Gazte Abertzaleak-ek Gaztekari berria atera du. Hemen duzue bertsio digitala. Paperezko bertsion nahi izatekotan bidali mail-a prentsa@gazteabertzaleak.org posta elektronikora. _______________________________________________________________________________
Gaztekaria

Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, Miguel Sanz-ek Nafarroako egoeraren inguruko eztabaidaren lehengo egunetan egindako adierazpenak herriaren ordezkari den pertsona bati suposatzen zaion izaera demokratikoa ez izatearen adierazle direla uste du. Gazte erakundearentzat, argi dago agintari espainolistaren gatazkaren konponketarako urratsak emateko borondate falta eta nafarren borondatea zein den ezagutzeko bideak jarri beharrean, bere diskurtso espainolistan […]

Donostiako Gazte Abertzaleak-ek Hispanitate egun ez ospatzearen aldeko Power Point bat egin du. Hispanitate egunean, zuk aukeratu lelopean egin du power point-a, militarren behar eza aldarrikatuz, eta alternatiba bat proposatuz: Euskal Aberria.
Honetaz gain pankartak kartelak eta pegatinak, idea berdina mantentzen dutenak, sakabanatu ditu hiri guztitik.
Hartu powerpoin-a!!

Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, adierazten du hispanitatearen eguna, hego Euskal Herriko euskaldunei inposatutako jai eguna dela. GAren ustetan, Espainiako patroiaren eguna ez da Euskal Herrian ospatu beharreko eguna , euskal gizarteak behin eta berriro bere etorkizun nazionala erabakitzeko eskubidea aldarrikatu duelako eta espainiar gobernu desberdinak eskubide hau aitortu ez diotelako. Beraz, gazte erakundeak, […]

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere alkartasuna eta gertutasuna erakutsi nahi die Soziedad Alcoholica musika taldearen kideei azken garaian jasan behar izan duten jazarpen egoeragatik. Gazte erakundearen ustetan, Aznar-en gobernuen garairik txarrenean hasitako euskal munduaren kontrako gurutzada bizirik jarraitzen du. Benetan esanguratsua da nola espainiar estatuko botere judizialetik eta eragile politiko nagusietatik Espainia askatasunen […]

Azken egunotan oso kezkatuta ikusten ari gara Melillan gertatutakoak. Ehunka gizaseme afrikar pobrezia eta europar aberastasuna banatzen dituen hesia pasa nahian euren bizia arriskuan jarriz, bizia baita duten gauza bakarra, eta bidaiatzen mugaz muga iraganez urteak ematen ari dira. Espainiar gobernuak hartutako erabakia: hesiak handitu eta legioa muga zaintzen kokatu.
Gobernu aurrerakoia omen da Espainiakoa, arazo […]

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, azken asteburuetan beste bi gazte erakundeen kongresuetan parte hartu du gonbidatu moduan. Aurreko astean, Lander de Bilbao, Gazte Abertzaleak-en nazioarteko idazkaria eta EFAY-ko presidentea dena, Juventudes Andalucistas taldearen kongresuan izan zen Sevillan. Bertan, Gazte Abertzaleak-en ordezkaritza lanak egin zituen bere adierazpenetan herrien arteko elkarna, beste Europa baten eraikuntzan […]