Gazte Abertzaleak egungo egoera politikoaren aurrean

Gazte Abertzaleak. Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, alderdi politikoei gauden egoerari etekina atera diezaiotela eskatzen die. Gazte erakunde independestitarentzat, argi dago egun Euskal Herriak bizi duen egoera politikoa azken urteotan bizi izan dugun baikorrena eta egokiena dala behingoz herriak eskatzen duen bakea eta normalizazio politikoa lortzeko. Zentzu horretan, alde guztietako alderdi politikoei muturreko posizio itxiak alde batera uzteko eskatzen die, elkarlanerako topaketa puntuak bilatzen hastea beharrezkotzat hartzen duelarik. Bide horretan, Katalunian gertatu den moduan akordioetara heltzeko borondatea eskatzen du gazte erakunde ezkertiarrak.

Bide batez, GA-k azpimarratu nahi du arduraz hartzen duela Kataluniako estatutu berriaren aurrean horren adostasuna lortu duen testuaren gainean PSOE-k Madrilen egin dezaken zentzura politikoa. Horregatik Zapatero presidenteari gogoratu nahi dio kataluniar herriarekin hartutako konpromezua, bere erabakia errespetatuko zuela esan zuenean. Azken batean, PP-k, akordiora gehitu ez den alderdi bakarra, baldintzatuko duelako Kataluniaren geroa, Zapatero-k bere agindua ez badu betetzen.

Zentzu honetan, Gazte Abertzaleak, Kataluniako eta Euskal Herriko biztanleen hitza modu berdinean errespetatua izan dadilaren deia egiten du, Herria geroaren eta hitzaren jabe bakarra baita.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Kilometroak 2005

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, urtero bezala Gipuzkoako ikastolen festan laguntzaile moduan parte hartu zuen. Aurten Arizmendi ikastolari egokitu zitzaion antolaketa eta bikain egin zutenaren testigantza eman dezakete bertara gerturatu ziren GA-ko kideak. Goiz zoragarria eta gero, euriak ez baitzuen Gazte Abertzaleak-en festarako gogoa busti, 8. gunean, Ibarra gunean, arratsaldea bokatak egiten eman genuen.

Mila esker parte hartu zenuten guztiei!
Datorren urtean berriz elkartuko gara!
Gora Kilometroak!

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Martin Aranburu

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

WordPress Themes