Gazte Abertzaleak UJSARIO-ren VI. Kongresuan

Gazte Abertzaleak azaroaren 22tik 26ra Dajlako kanpamenduan (Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoan) ospatu dan UJSARIO-ren VI. Kongresuan egon da bere idazkari nagusiaren bitartez.

Ibon Usandizagak, Dajlan, El Aaiun, Smara eta Ramudin ACNUR, MINURSO eta Saharar Preso Politikoen Senideen Erakundearen ordezkariekin, besteak beste, harremana izateko aukera izan du. UJSARIO-ren zenbait kiderekin hitzegin, Kultur Ministrarekin eta Mohamed Abdaelaziz, Presidentearekin, topaketa bana ere izan zituen.

Era berean, idazkari nagusiak Gazte Abeltzaleak erakundearen lanerako konpromezua adierazi zien UJSARIO-ko kideei.

Bertako errealitatea pertsonalki ezagutzeko aukera izan ondoren, aurki Gazte Abertzaleak-ek monografiko bat kaleratuko du gai honen inguruan.

“SAHARAUI SAHARAUI AIAI, BEIDAK LIL- HURRIA”
Gizon- emakume sahararrak eskutik askatasuneraino!

“SAHARA HURRA”
Sahara Librea!

GA Saharan

GA Saharan

GA Saharan

GA Saharan

Saharar Herriari buruzko informazio zabalagoa web orrialde hauetan lor dezakezu:

http://www.ujsario.net
http://www.arso.org/index.htm

Gaia: Internazionala

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

EHGK martxan da

EHko GAZTE BILGUNEAren lehen Biltzarrak, EHko Gazte Kontseilua abiatu du

EHko lurralde guztietatik etorritako 250 biltzarkide inguru bildu ziren Barañainen ospatu zen EHGBren lehen Biltzarrera. Bertan hainbat gai jorratu ziren: orain artean jarraitu den prozesuaren azalpena eta onarpena; EHko gaztediaren diagnostikoen ondorioak aurkeztu ziren, eta era berean eztabaida piztu zen, hainbat ekarpen onartuz. Azkenik, Gazte Kontseilu Nazionalaren proiektua aurkeztu zen. Eztabaidaren ostean, Kontseiluaren proiektua onartu zen, eta abiatu.

GA bertan izan zen, urte osoan zehar egin duen lanari jarraipidea emanez. Bertaratutako kideak GAren lanaren eraginaz jabetu ziren, bai ekitaldiko eztabaidan, bai prozesu osoaren emaitzan eta baita etorkizunean izango duen ardurarengatik. EHGKren etorkizuna GAren lanari loturik dagoelako ere.

Biltzarraren irudia

Biltzarraren irudia

WWW.GAZTEBILGUNEA.ORG

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Gazte Abertzaleak-ek Portugaletera eraman zuen Independentziaren aldeko kanpaina

Gazte Abertzaleak, “Independentzia Zergatik?” kanpaina eraman zuen pasaden asteburuan Portugaleteko kaleetara. Portugaleteko Alkartetxearen urteurrena zela eta, GA-ek Portugaleteko Eusko Alkartasunak antolatutako ekitaldietan parte hartu zuen, bere kanpaina ezkerraldera eramateko aprobetzatuz. Larunbata goizean eskuz esku banandu zituen gazte erakundeak kanpainaren informazio triptikoak eta arratsaldean kartela askorekin bete zuen herria.

Ostiral arratsalde honetan Gazte Abertzaleak Muskiz-era eramango du kanpainaren material banaketa egiteko eta gure erakundearen mezua zabaltzeko.

Animatu gurekin etortzera!!!

Portugaleten hartutako irudia

Portugaleten hartutako irudia

Independentzia Zergatik?

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Gazteak ere emakumeon indarkeriaren kontra

Gaztaroa garai berezia izaten da pertsonon bizitzan, garai honetan gure etorkizuna markatuko duten hainbat aldaketa eta gertaera ematen baitira. Gazte bakoitzak bere ohiturak, pentsamoldeak eta bizimodua izango ditu eta pixkanaka garai honetatik abiatuta, bere nortasuna, balioak, harremanei buruzko ikuspegia eta jokabide ereduak finkatzen joango da.

Ezin uka dezakegu beraz, garai honek berebiziko garrantzia duela, betidanik gazteria, aldaketa, iraultza eta eraldaketarekin lotu izan baita. Gazteek badugu berezko indar bat jendarte joera eta dinamika berriak sortzeko. Euskal Herrian milaka gara bizi eredu berrien alde eta gazteei egokitzen zaigun errealitate gordinaren iraulketarako borroka lanetan, eta gaurko egunean emakumeon indarkeriaren kontrako gure konpromisoa adierazi nahi dugu.

Urgentziazko eta larritasun handiko arazo honen aurrean eta Azaroak 25, emakumearenganako indarkeriaren aurkako eguna hurbiltzen ari den honetan, gazte mugimenduko eragile ezberdinek Euskal herriko Bilgune Feministarekin elkarlanean, emakumeon indarkeria eta orokorrean sufritzen dugun diskriminazioaren kontra lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, gazteak egoera honi aurre egiteko beharrezkoak dituzten tresnak mahai gaineratzeko. Honekin batera datozen egunotan Euskal Herriko bai ikastetxe eta unibertsitateetan egingo diren mobilizazio guztietan eta mugimendu feministak egun horretarako deituak dauzkan mobilizazio guztietan parte hartzera gonbidatu nahi dugu euskal gazteria.

Prentsa aurrekoaren irudia

Gaia: Giza eskubideak

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa aurrekoa

JERC-en XX. Biltzarra, Vic-en. Som el fil roig del combat!!!!

Azken asteburu honetan, azaroaren 19 eta 20an, gure erakunde anaia den JERC-ek bere XX. Biltzarra ospatu du Vic-en “Som el fil roig del combat” lelopean. Hara bertaratu ziren Ibon Usandizaga gure idazkari nagusia eta Lander de Bilbao nazioarteko arduraduna.

Biltzar honetan Gazte Abertzaleak eta JERC elkarlanerako disposizio agertu dugu, bai maila bilateralean bai europarrean. Jada oso ona den erlazio bat sendotu egin dugu eta etorkizunean proiektu amankomunen berri izango dugu aipatutako bi mailetan.

Hemendik zorionik beroena helarazi nahi diogu berriro ere JERC erakundeari Biltzar honetan (hogeigarrena!) erakutsi duten heldutasun eta sendotasunagatik. 300tik gora militante hurbildu ziren Vic-era eta oso eztabaida interesgarriak mantendu zituzten.

Visca els Països Catalans Lliures!

Gaia: Internazionala

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Berria

Gazte Abertzaleak Katalunian

Urriaren 12a eta 13a erabilgarriak izan dira Gazte Abertzaleak eta Katalunian daukan erakunde anaiaren, JERC-en arteko harremana handitzeko. Markoa Palamos-en ospatutako Girona-ko JERC-en “Escola de las Secciones y Comarcales”ak izan ziren. Ekintzen bitartez, eztabaida liga bat edo Kataluniako parlamentuaren inguruko rol jokoak bitartean, erakutsi ziguten badela era ludikoan hezteko biderik. Badela ondo pasatuz ikasteko aukera.

Gazte Abertzaleak aukera izan zuen Euskal Herriko egoera politikoaren inguruan hitzaldi bat emateko larunbatean, eguerdian. Asteburua ospatutako guztien artean arrakasta handienetarikoa izan zuena eta gazte erakunde independentistaren bozeramailea eta harreman internazionaletako idazkaria izan zituena bertan. Hizkuntza minorizatuei errespetua erakusteko hitzaldiaren lehengo hitzak katalanez izan ziren. Hitzaldiak harrera ona izan zuen.

Hitzaldiaren alde nagusia 1996.urteko eta 2001.urteko egoera politikoaren laburpena izan zen, gerora Ibarretxe plana bezala ezagutua izan dena ahalbidetu dituzten gertakari guztietan erreparatuz. Azkenik azken hauteskundeen emaitzak aztertu ziren, egungo alderdien egoera aipatuz eta geroa nondik nora doan definituz. Gure ustetan: Bakegintza, autogobernua eta aparatu gubernamental eta administratiboaren kudeaketa.

VISCA EUSKADI LLIURE!
GORA CATALUNYA ASKATUTA!

Hitzaldiaren une bat”<center></p>
<p>Gaia: Politika orokorra</p>
<p>Egilea: Gazte Abertzaleak</p>
<p>Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa</p>
				
			
	<div style=

EFAYren Bureau-ren bilera Bruselasen

EFAY,(European Free Alliance Youth), EFA osatzen duten alderdi politikoen gazte erakundeek osatutako taldea da, zeinaren presidentzia, joan den maiatzatik Gazte Abertzalearen esku dago. EFAYk bere Bureau (batzordea) urriaren 12an Bruselasen bildatu izan zuen.

Oso eraginkorra izan zen lan egunean, alde batetik akordio desberdinetara heldu ziren gazte erakundeen ordezkariak, eta bestetik gerorako lan ildoak zehaztu ziren, 2006. urterako egutegia ezarriz.

Jorratutako gaien artean aipagarria hurrengo Batzorde Orokorraren antolaketa, 2006. urteko maiatzen ospatu behar dena, non EFA-k bere XXV. Urtemuga ospatuko duen. Erakundeak Youth Forum-a antolatzeko eskaera egingo du bide batez, Europako gazte erakunde desberdinek lekua izango duten foroa. Bestalde web orrialde berria bideratzeko balio izan zuen batzarra, eta EFAYren lehengo argitalpena martxan jartzeko.

Gazte Abertzaleak-ek aktiboki parte hartzen du dinamika hauetan, EFAYren aldeko apustua eginez eta argi uzten bere ideologiaren europartasuna. Herrien Europa errealitate bat izango da hemendik gutxira EFAYtik egiten den lana ilusita.

EFA Youth-en (European Free Alliancen) Bureau edo batzordea

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Software libre ikastaroa

Joan den larunbatean Eusko Alkartasuna Bilboko Arenalean duen egoitzara gerturatu zirenek, software librearen inguruko ikastaro bikainean parte hartzeko aukera izan zuten. Bertan teknologia berrien inguruko zenbait argibide eman ziren, egiten dugun erabilpena jakitunagoa eta arduratsuagoa izateko. Hizlari moduan, Euskal GNUko Iñaki Larrañaga, izan genuen. Bere hitzaldia hiru atal nagusitan banandu zuen.

Lehendabizikoan software librearen historia eta testuingurua eman zuen, honen garrantzia hobeto ulertu ahal izateko. Bigarren atalean tresna honen itzulpen sistemak aipatu zituen eta azkenik EUSLINUX sistema operatiboa instalatzeko prozesua azaldu zuen.

Gazte Abertzaleak-ek software librearen aldeko konpromezua azaldu du behin eta berriro. Gazte erakundearen ustetan, teknologia hauen erabilpena ideologikoa bada ere, elkarlana, unibertsaltasuna, eta ezagueren hedapena abiapuntu dituelako, kultur aniztasuna errespetatzen duen bitartean. Bide honetan, ikastaroaz baliatuta, GA-ren jabegoa duten ordenagailu guztiak software librera pasatu ditugu %100-an. Horrela egoitzetan bakarrik formatu libreko aplikazioak erabiltzarean konpromezua badago. Militanteen formakuntzarako ere balio dute horrelako hitzaldiak ere, izan ere guztiek erabili eta bultzatu behar ditugu, eta ez bakarrik informatikariek.

GA-k gogoratu nahi du web orrialdeak eraikitzeko den Plone, Zopen oinarritutako CMS tresna euskaratu duela, honen inguruko argibideak aurrerago emango dituen arren.

ikastaroaren irudi bat

ikastaroaren irudi bat

ikastaroaren irudi bat

EUSKAL ERREPUBLIKA SOZIALA ERAIKIZ!!!

Gaia: Ikastaroa

GA Kataluniako estatutuaren erreformaren aurrean

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, demagogikotzat hartzen du PSOEren jarrera eta atzo kataluniako herri ordezkariak estatutuaren erreformaren proposamena aurkezteko Madrilen izan zirenean alderdi honek erakutsitako aurpegi faltsua salatzen du. Gazte erakunde independentistarentzat, tramitera onartzeak zenbait aldaketa garrantzitsuren beharra adierazita, argi eta garbi uzten du PSOE-ek espainiar estatuan dauden parlamentuen erabaki soberanoak aitortu gabe jarraitzen duela. Zentzu horretan, Jose Luis Rodriguez Zapaterori eskatzen dio Catalunyako ordezkaritzaren gehiengoarekin onartutako erreforma onartu dezala bere osotasunean, bere burua demokratatzat jotzen badu. Catalunya nazio bat dela ez aitortzea akats historikoaz gain, espainiar estatuko gobernuaren klabe ultra-nazionalistak agerian usten ditu. Caltalunya errealitatea da eta baita Euskal Herria ere.

Gazte Abertzaleak-ek Rodriguez Zapaterori galdetu nahi dio, bide batez, bata tramitera onartua izan dadin eta bestea ez, zein den desberdintasuna proposamen kataluniarraren eta euskaldunaren artean. Euskadiren kasuan, PSE bertan erabaki propioz ez egotea arrazoi posibleena litzateke. Elkarbizitzarako Estatutuaren lantzearen prozesu osoa alderdi guztiei zabalduta egon zan arren.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

WordPress Themes