abendua, 2005-rako artxiboa.

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, “Gu ez gara Inoxenteak, Autodeterminazio eskubidea orain!” kanpaina aurkeztu du gaur, abenduak 29, Bilboko Arenaleko egoitzan” prentsa aurrekoan. Gazte erakundeak kanpainaren materiala eramango du Euskal Herriko lurralde guztietara hurrengo egunetan.
Egun hauetako bi elementu hartuta, Olentzero eta Inoxente eguneko monigoteak, Gazte Abertzaleak-ek Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidearen aldeko kanpaina […]

Gazte Abertzaleak-ek martxan dauka bere neguko kanpaina. “Inoxenteak” kanpaina honekin, GA-ek Euskal Herriko biztanleen erabakitzeko eskubidea aldarrikatu nahi izan du. Mugen gainetik, inposizioen gainetik ere eta zenbait alderdi politikoen alderdikerien gainetik ere, erabakitzeko eskubidea dugulako. Honetarako egun hauetan horren bereizgarriak diren bi irudi erabili nahi izan ditugu, alde batetik Olentzero eta bestetik gaur ospatzen den […]

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere ardura erakutsi nahi du Kamerungo eta Euskadiko futbol selekzioen arteko partida ospatuko den aurreko egun honetan. Gazte erakundearen ustetan izan dira jada gehiegi lagunarteko partidak, eta honek partidaren aldarrikatzeko hasierako helburua alde batera utzi du, jai giro handiago baten alde. Guzti hau gainera euskal selekzioen aldeko ekintza efektibo […]

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, berriro ere bere alkartasuna eta gertutasuna erakutsi nahi dio bere kide eta Bilboko zinegotzia den Jon Aritz Bengoetxeari jasaten ari den etengabeko jazarpen politikoagaitik. Gazte erakundearentzat, atzo Bilboko kaleetan gertatutakoa, Bengoetxearen kontrako paperak lurrean ikusi ahal izan ziren, Bilboko biztanleen kontrako errespetu falta bat besterik ez da, hauek bere […]

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, militante guztiei Garoñako zentral nuklearraren itxieraren alde bihar, larunbata, Gasteizen arratsaldeko 19.00etatik aurrera burutuko dan manifestaziora joateko deialdia luzatzen die.Martxa Virgen Blanca Enparantzatik irtengo da.
Gaia: Ingurugiroa
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bat egiten du datorren larunbatean Arrasaten arratsaldeko 19:00tan burutuko dan manifestaldiarekin. Ekintza Ion Agirre Agiriano presoaren eskubideen defentsan lan egiten duen plataformak antolatu du. Gazte Abertzaleak-en ustetan, benetan ikaragarria da nola demokratiko eta zuzenbidezkotzat bere burua duen estatu batean Agirre-ren bezalako kasuak ematen jarraitzen diren. Presoa 64 urtetakoa eta […]

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundearen, Nazio Batzordeak Pablo Isasi, Amurrioko Alkate eta Eusko Alkartasunaren militante denari, bere elkartasuna adierazten dio, Madrilgo Auzitegi Nazionalean datorren abenduaren 15ean terrorismoaren goraipamen akusaziopean epaitua izango dala jakin ondoren.
Era berean, Pablo Isasiren giza eskubideen, elkarrizketaren eta elkarbizitzaren aldeko lana soberan ezaguna dela adierazten du.
Ibon Usandizaga, Gazte Abertzaleen Idazkari Nagusia: […]

Abenduaren 6an, espainiar Konstituzioaren eguna dala eta, Gazte Abertzaleak-ek Euskal Herriaren independentzia aldarrikatuko du Donostiako Konstituzio Plazan goizetik hasita.
Goizeko hamaikak aldera Gazte Abertzaleak-ek Donostiako Konstituzio plaza hartu zuen. Bertan informazio stand bat antolatu eta Independentzia Zergatik? Kanpainaren informazio banatzen hasi ziren. Ordu erdi geroago Donostiak gure proiektuaren berri zuen eta esnatuz zihoaztenak gure kartelak ikusi […]

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, ez du ospatuko bihar abenduaren 6a, espainiar estatuaren 1978ko konstituzioaren urtemuga eta eguna erabiliko du bere “independentzia zergatik?” kanpainaren azken ekintza egiteko, non erakundeak Euskal Herriarentzat duen proeiktua azaltzen den eta Euskal Errepublika Europan duen ahalbideak erakusten diren.
1978ko erreferendumean gertatutakoaren eta bertan izandako emaitzen aurrean, erakunde independentistak mahai gainean […]

Independentzia zergatik? kanpaina Goierrin izan zuen jarraipena. Iragan ostegunean Idiazabalen izan zen GAko talde bat, eta ERCko buru den Carod Rovirarerkin egoteko aukera izan zuten eman zuen hitzaldiaren ondoren. Carodek, bere laguntzaileekin batera, animatu gintuen kanpainarekin aurrera jotzeko.
Goierrin beraz, Oridizia eta Idiazabalen kartelak eta triptikoak ongi banatu dituzte jada, eta datozen egunetan Beasainen eta Lazkaon […]