Donostian ere, GAk kalera atera zuen Independentzia zergatik? kanpaina
Euskal Herria, Herria eta Nazioa da.
Herria: errealitate soziologikoa da, zenbait elementu objetiboz eta subjetiboz osatuta dagoena. Elementu objetiboak: kultura, hizkuntza, geografia, historia, baloreak, erakundeak; Elementu subjetiboak: singulartasuna eta integrazio kontzientzia.
Nazioa: Bere izaera babesteko egitura politiko propioak sortu nahi dituen herria da Euskal Herria
Europar Batasunan kokatuta eta zazpi lurraldeak bilduko dituen Euskal Estatu independiente baten sorrera bultzatzen dugu. Euskal Errepublika soziala alegia.
Bideragarria al da Independentzia politikoa egun?
Gure xedea, gainontzeko Estatuek duten bera da. Oinarrizko eskubide demokratiko baten erabilpenak, autodeterminazioa bezela, ezin da eragotzia izan inolaz ere Estatuen bidez.
Independentzia behar dugu aurrera egiteko, lideratzeko, gune aurreratua izateko, Madrilek ezarritako mugarik gabe, laguntzaile izan beharrean oztopo baita.
Zerbitzu eta prestazioen iraupena bermatuko al litzateke?
Zerga guztien berreskuraetaren bidez, zerbitzuen manteinua eta prestazioen, pentsioen eta laguntzen ordainketa bermatu ahal izango dira. Bai norbanakoei, bai enpresa zein taldeei. Bestetik, kosto txikiagokoz, baliabideen kudeaketa zorrotzago baten bidez (bikoiztasunak ekidituz e.a.), berme hau indartuta geldituko litzateke.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


