Gazte Abertzaleak: 2006 Martxoa 31
Gazte Abertzaleakek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, eta JERCek, Joventuts d´Esquerra Republicana de Catalunyak, bihar Bilboko kaleetan Konponbide garaia da. Euskal Herria. Erabakia. Adostasuna lelopean burutuko den manifestaldian elkarrekin parte hartuko dute. Modu honetan, Euskal Herriko eta Kataluniako erakunde independentista bi hauek gatazka politikoaren konponbide demokratikoaren, pertsona guztien eskubideen eta Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarrikapena egiten dute.
Gazte Abertzaleakek biharko manifestaldian parte hartzearen garrantzia azpimarratzen du Euskal Herrian bizi dugun prozesuaren fase berri hau indartzeko helburuarekin eta, beraz, gazteei parte hartzeko deialdia luzatezen die.
Biharko zita gure herriarentzat momentu historiko batetan burutuko da, gatazka politikoaren konponbide baketsu eta demokratikoaren aldeko benetako apustua egin behar dugun momentu batetan hain zuzen ere, alderdi politiko guztien arteko elkarrizketa ardatz bezala hartuz. Baketze eta normalizazio politikorako aukera historiko baten aurrean aurkitzen gara.
Era berean erakunde independentistak guztiontzat eskubide guztiak eta Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko parte hartzeko deialdia luzatzen du. Eta Euskal Herriarekiko eta bere eskubideekiko bere konpromezua berresten du.
Gaia: Euskal Herria
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Gazte Abertzaleak: 2006 Martxoa 28
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, dei berezia egin nahi dio euskal gazteriari datorren larunbatean, apirilaren lehenean, Bilboko kaleetan ospatuko den manifestaldian parte hartzera. Gazte erakundearen ustetan gazteok gure herriaren bakegintza eta normalizazio prozesuarekin konpromezu sendoa daukagula adieraztea beharrezkoa da eta zentzu horretan Bilbon izatera deitzen ditu Euskal Herriko gazte guztiak.
Konponbide demokratikoa behar du Euskal Herriak eta orain aspaldi izan ez dugun aukera daukagu irtenbide adostu batera heltzeko. Hortaz, Gazte Abertzaleak-ek manifestaldiarekin bat egiten du eta bertan izango dela azpimarratzen du.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Gazte Abertzaleak:
Gazte Abertzaleak-ek Gaztekari berria atera du. Hemen duzue bertsio digitala. Paperezko bertsion nahi izatekotan bidali mail-a prentsa@gazteabertzaleak.org posta elektronikora.
Aldizkari berri honek 9MG-tako pisua dauka. Beraz, normala litzateke segundu batzuk behar izaea zabaltzeko.
Gaztekaria

Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Gazte Abertzaleak: 2006 Martxoa 27
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, deitoratu nahi du eta gogor salatu nahi du azken egunetan, ETA-ren su-etena eta gero, Alderdi Popularrak mantendu duen jarrera. Gazte erakundearentzat, momentu politikoa irtenbideak bilatzea eskatzen du eta behingoz indarkeriarekin bukatuko duen bidean lan egitea elkarlanaren bitartez.
Sinestezina da biktimen eskubideak defendatzea eta biktima gehiago ez izatea ahalbidetuko duen prozesuari bizkarra ematea. Zentzu horretan, GA-ek dei bat egin nahi dio PP-ri hurrengo hilabeteetan izango duen jarreraren berrausnarketa egiteko eta guztiok egingo dugun esfortzuarekin bat egitea euskal gatazka bide hitzartuetatik irtenbidea izateko.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Gazte Abertzaleak: 2006 Martxoa 23
Gazte Abertzaleak-ek Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere poztasuna eta itxaropena adierazi nahi du ETAk egindako su-eten iraunkorraren iragarpenaren aurrean. Gazte erakundearentzat, etapa berri bat hasi da prozesuan, gure herriaren eraikuntza soziala eta politikoaren bidean oso lagungarria izango dena. Prozesu luze honetan aldi berri bat hasten da egindako lanaren ondorioz.
GA-ek, alderdi politikoei erantzukizuna esaktzen die. Alderdi politikoen momentua da. Eskenatoki berri bat zabaltzen da herri honen biztanleen begien aurrean. Elkar ulertzerako, akordiorako eta normalitaterako eskenatokia.
Horregatik, Gazte Abertzaleak-ek alderdi politiko eta gizarte eragile desberdinei egoera historikoak merezi duen mailan egotea eskatzen die, garai berri hau gidatzen jakin dezagun. Zentzu horretan GA-ek deia egiten dio euskal gizarteari hurrengo apirilaren 1ean Bilboko kaleetan ospatuko den manifestaldian parte hartzeko, bake prozesuaren aldeko bermea eta sostengua erakusteko bidean eta martxan dagoen prozesua fase berri honetan indartzeko helburuarekin.
Gaia: Euskal Herria
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Gazte Abertzaleak: 2006 Martxoa 21
Gazte Abertzaleakek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, PSOE-ek egiten duen Otegiren hizketakide papera deusestatzea ergelkeritzat hartzen du. Erakunde independentistarentzat, alderdi politiko baten ordezkari nagusia beti hizketakide egokia da, are gehiago Euskal Herrian bizi den gatazka politikoa tartean denean. Horregatik, GA-ek gonbidapena luzatu nahi dio PSOE-ri behingoz politika egiteko eta gatazkari irtenbidea bilatzeko. Alde batera utzita alderdikeriak eta egun indarrean jarraitzen duten interes zentralistak.
Beraz, GA-ek elkarrizketaren aldeko konpromezua berresten du, muinean politikoa bakarrik den arazo bati aurre egiteko.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Gazte Abertzaleak: 2006 Martxoa 17
Gazte Abertzaleakek, Eusko akartasunaren gazte erakundeak, Fernando Grande Marlaska Auzitegi Nazionaleko magistratu “izarraren” aktuazioak indarrez gaitzesten ditu. Neurrigabekeria hutsak direlako eta logika juridikotik urrun daudelako. Helburu bakar gisa Euskal Herrian bizi dugun prozesua ostopatzea baidute.
GA-k espainiar erakundeei bizi dugun momentu historikoak eskatzen duen mailan egotea exijitzen die.
GA-k zenbait talderekin harremana eukitzen jarraitzen du, egun gure herrian bizi dugun egoeraren aurrean lan egiteko.
Gaia: Euskal Herria
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Gazte Abertzaleak: 2006 Martxoa 9
Gazte Abertzaleakek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere gaitzespena adierazi nahi du Algortako Gaztetxearen itxieraren aurrean. Gazte erakundearentzat, itxierek ez diote Euskal Herri osoan zehar hainbat gaztek duten beharrei erantzuna ematen, gazteen topaketarako lekua izatearen beharra alegia. Gune librea, proiektu pertsonalak eta kolektiboak eraman ahal izateko. Zentzu horretan GA-ek gaztetxe baten huste baten aurrean beste okupazio bat etengabeko kiribila dala uste du eta horregatik bestelako neurriak proposatzen ditu.
Beraz, GA-ek negoziazioa eskatzen du udaletxe eta gazteen artean, bi aldeentzat onuragarria izango den eta inguruko biztanle guztien bizitzaren garapenean trabak jarriko ez dituen akordiora heltzeko bidea jarraituz.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Gazte Abertzaleak: 2006 Martxoa 7
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gaur egun sexuen arteko desberdintasuna presente dagoela oraindik ere salatzen du eta horregatik benetako parekotasuna gure gizartearen lorpen bezala markatzea beharrezkotzat hartzen du. Martxoaren 8a bezalako egunetan, argi gelditzen da geure gizarteak erabateko aldaketa behar duela izan. Azken batean, gure gizartean sexua diskriminaziorako arrazoia izaten jarraitzen duela. Gizon edo emakume jaiotzeak gizarte rol bat izatera eramaten gaitu, askotan kentzea zaila den papera.
Modu berean, egutegian emakumearen eskubideak ozenago aldarrikatzeko egun bat zehaztuta izateak, gizarte honek emakumeekiko bidegabekeriak egiten jarraitzen duenaren islada da. Berdintasun ezan oinarritutako lan baldintzak eta emakumeen aurkako indarkeria iceberg erraldoi baten punta besterik ez dira. Egun guztiak izan behar dira Martxoaren 8a egun honetan egiten dugun aldarrikapena beharrezkoa den bitartean, guztiekin bidezkoa den gizarte bat lortu arte, non sexua ez dan diskriminaziorako baldintza bat.
Horregatik, urtero bezala ozenki esango dugu:
BERDINTASUNA
.Askatasuna!
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Martin Aranburu
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Gazte Abertzaleak: 2006 Martxoa 2
Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, Jose Luis Rodríguez Zapatero-k zuzentzen duen Espainiako gobernuari eskatzen dio behingoz orain dela 30 urte, martxoaren 3an, gertatutakoa ekintza terroristatzat aitortzea. Gazte erakundearentzat harrigarria da nola saiatzen diren iraganeko zenbait gertakizun estaltzen, gaur egungo normaltasun politiko eza izatera eraman gaituztenak hain zuzen ere. Beraz, beharrezkoa da bakoitzari dagokion leku historikoan jartzea eta egun horretan izandako basakeriaren benetako arduradunak argitara atera daitezen.
Horregatik, Gazte Abertzaleak-ek behingoz gertatutakoa argitzearen deia egiten du, erantzukizunak eskatuz izen eta abizenekin, batzuk oraindik ere egungo bizitza politikoan jarduten jarraitzen baitute. Bide batez, egun haietan senide bat hain modu deitoragarri eta tragikoan galdu zuten pertsona guztiei lasaitasuna itzuliz.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa