apirila, 2006-rako artxiboa.
GAZTE ABERTZALEAK-en KOMUNIKATUA MAIATZAREN 1erako
Aurten Euskal Herriarentzat ilusioz beteriko une historikoan ospatuko dugu maiatzaren 1a. ETAren biolentziaren amaieraren aurrean gaude, eta baita gure herriaren aldarrikapen nazionalei erantzun beharko dion prozesu politiko baten aurrean.
Aldarrikapen nazional hauek, dudagabe, aldarrikapen sozialekin batera doaz. Eredu sozial justu eta solidarioagoa duen herria nahi dugu, ongizate estatuan oinarritzen den eredua, eskubideen […]
Gazte Abertzaleak azken asteburuko gertakarien aurrean
argitaratua. Zaharra-n. 0 Iruzkinak Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Politika-orokorra, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensa, ZaharraGazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, uste du azken asteburu honetan gertatutako indarkeria ekintzak bakegintza prozesuaren bidean oztopo bat izan behar ez diren arren, hauekin bukatu behar dela gatazkaren gainditzeari ekiteko ahalik eta azkarren. Gazte erakundearentzat Getxon eta Barañain-en gertatutakoa iraganeko klabeetan gertatutako zerbait da, oraingo eskenatokian lekurik ez duena eta atzean utzi beharko litzatekeen […]
Gazte Abertzaleakek antidemokratikotzat hartzen ditu Rajoyren adierazpenak
argitaratua. Zaharra-n. 0 Iruzkinak Etiketak: Euskal-Herria, Gazte-Abertzaleak, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensa, ZaharraGazte Abertzaleakek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, antidemokratikotzat eta penagarritzat hartzen ditu Mariano Rajoy-k Nafarroan egindako adierazpenak.
Erakunde independentistarentzat, irtenbiderako mahaiari uko egitea gatazkaren zein aldetan dagoen bakoitza erakusten du argi eta garbi. Zentzu horretan, GA-ek uste du Rajoy-k irtenbidea ez duela bideratzen, nafar herriari bere erabakitzeko eskubidea aitortzen ez diolako.
Horregatik, Gazte Abertzaleak-ek PP eta bere buruzagi […]
Gazte Abertzaleak PSOE eta PNV-ri
argitaratua. Zaharra-n. 0 Iruzkinak Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Politika-orokorra, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaJosu Erkoreka eta Espainiako Gobernuaren presidentea den Jose Luis Rodriguez Zapateroren arteko bilera eta gero izandako adierazpen eta keinuak direla eta, Gazte Abertzaleak-ek jakinarazi nahi die PSOE eta PNV-ri ez duela onartuko Euskal Herriarentzat PSOE eta CIU Kataluniako estatutoaren inguruan izandako negoziaziorako jarrera errepikatzea.
Gazte erakunde independentistaren ustetan honek gatazkaren bukaeratik aldenduko luke prozesua, modu […]
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, modu berezian ospatu du azken asteburua Gernikan Aberri Eguna dela eta. Momentu politikoak egiten zuen asteburu hau azken ekintzen artean aparteko garrantzia izatea eta horretarako gazte erakundeko kideek ekintza bereziak antolatu zituzten asteburu osoan zehar.
Ajangiz-eko Lurraska aterpean egindako harrerarekin hasi zen dena, ostiralean arratsaldeko 17:00tan. Lehen eguneko ekintzak Urdabibaira […]
Gazte Abertzaleak, urtero bezala aparteko asteburua antolatu du EA-ren jai egunaren inguruan. Aurten gainera alderdiaren 20.urteurrena ospatzen da eta indar bereziekin gerturatuko gara. Gonbidatzen zaituztegu guztiei parte hartzera. Hemen doa programa:
OSTIRALA
17.00 Arantzazuko ostatuan harrera
17.30 Euskal Herria ezkerretik eraikiz: Unai Ziarreta Eusko Alkartasunaren Idazkari Nagusia eta Legebiltzarreko Bozeramailea Arantzazuko hitzaldi aretoan
20.30 Afaria
22.00 Zineforuma ( Konfirmatzeke)
LARUNBATA
08.00 Gosaria
09.30 […]
Gazte Abertzaleak-ek parte hartu zuen Ahotsak-en aurkezpenean
argitaratua. Zaharra-n. 0 Iruzkinak Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Politika-orokorra, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaGazte Abertzaleak-ek parte hartu zuen joan den larunbatean Donostiako Miramar jauregian egindako Ahotsak emakumeen plataformaren aurkezpenan. Hona hemen bertan irakurritako komunikatua eta bat egiteko esteka:
Agiri hau sinatzen dugunok ideologia, tradizio eta sentimendu ezberdinak ditugun emakumeak gara; banatzen gaituena alde batera utzi eta batzen gaituenetik abiatuta, eta modu pertsonalean, bake eta adiskidetzearen bila urratsak esploratu nahi […]
Gazte Abertzaleak Kursaaleko Batasunaren ekitaldiaren debekuaren aurrean
argitaratua. Zaharra-n. 0 Iruzkinak Etiketak: Euskal-Herria, Gazte-Abertzaleak, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaGazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, onargaitzat eta Paktu Antiterrorista izenekorantz bideratutako atzerapausutzat hartzen du Grande-Marlaskak Batasunak Donostiako Kursaal Jauregian burutu nahi duen ekitaldiaren inguruan hartutako erabakia. Gazte erakundearentzat, Euskal Herria garai politiko berri batean sartu da eta alde horretatik beharrezkoa da sentsibilitate politiko guztiek askatasunez jokatzeko eskubidea errespetatzea. Bide horretan, ekitaldiak egiteko askatasuna beharko […]
GA-ek aberrazio antidemokratikotzat hartzen du Nafarroako Parlamentuak aprobatutako deklarazioa
argitaratua. Zaharra-n. 0 Iruzkinak Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Politika-orokorra, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaGazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, aberrazio antidemokratikotzat hartzen du atzo UPN eta CDN-ren aldeko botoekin Nafarroako Parlamentuan aprobatutako deklarazioa. Gazte erakundearentzat, testuak nafar gizartearen pluraltasuna ez du onartzen eta bere biztanleen erabakitzeko eskubideari uko egiten dio. Bere geroa eta Nafarroako ordenamendu juridiko-administratiboa erabaki nahi duten milaka nafarrei bizkarra ematen dion testua da.
Zentzu horretan, […]