GA-k konpondu beharreko sakoneko arazo politiko bat badela gogoratzen dio Zapaterori

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gogoratu nahi dio Espainiako Gobernuko Presidenteari ETA baino zerbait gehiago dela euskal gatazka politikoa eta badela sakoneko arazo politiko bat konpondu behar dena. Erakunde independentistarentzat, Rodríguez Zapaterok ulertu behar du amaiera eman nahi badio gatazkari, euskal gizartea galdetua izan behar dela. Bestela, jada luzeegia den gatazka baten gaineko partxea besterik ez litzateke izango.

Beraz, GA-ek eskatzen dio Espainiar Gobernuari lehen baitlehen aitortzea autodeterminazio eskubidea beharrezkoa izango dela aurrera egiteko bakegintza prozesuan.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

¡Euskal Herria Mundialera! www.elmundial.org

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, euskal kirol selekzioen eskubideak eta ofizialtasuna aldarrikatzea xedetzat duen web-gune berri bat martxan jarri du . Erakunde abertzalea, uda honetan Alemanian ospatuko den munduko futbol txapelketaz baliatu nahi da munduari mezu bat helarazteko, Euskal Herria nazio bat dela eta hortaz bere selekzio propioa
izateko eskubidea duela. Horregatik, GA-ek modu aktiboan www.elmundial.org web orrialdean parte hartzeko eskatzen die herritarrei,www.eurocopa2000.org ekintzan orain dela sei urte egin zuten modu berean.

Gazte Abertzaleak-ek, askotan egin duen moduan bere ofizialtasunaren aldeko bermea erakutsi nahi du, gizartearen borondatea delako eta Gasteizko
parlamentuak horrela onartu zuelako. Zentzu horretan, ulertezina da nola herri batek ordezkaritza ganbara demokratiko eta zilegizkoak hartutako erabaki
baten aurrean federazio eta komite desberdinak ez entzunarena egin dezaketen. Euskal Herriak selekzio propioak nahi ditu eta izango ditu, dudarik gabe eta lan horretan jarraitu behar dugu.

Azkenik, Gazte Abertzaleak-ek, gizon-emakume guztiak ekintzan parte hartzera eta mezua saretik zabaltzera gonbidatzen ditu. Guztion artean ahalbidetu dezakegu gaurko ametsa bihar errealitatea izatea eta laster gure selekzioa mundial batean jokatzen egotea. GA-ek konpromezua munduko leku guztietara mezu hau helaraziz Internet-ek ematen dituen bideak erabilita eskatzen dio gizarteari. Beharrezkoa da bilatzaileak ekintza honetara
bideratuak egotea, horregatik GA-ek eskaria egiten die Internet erabiltzaileei bere orrialdetan estekak egiteko www.elmundial.org –era, eta zenbat eta jende gehiago gure aldarrikapenarekin topo egiteko.

www.elmundial.org

Gaia: Internazionala

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

GA-ek eredugarritzat hartu du Montenegroko erreferenduma

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, eredugarritzat hartzen du asteburu honetan Montenegron bizi izan duten erreferendum prozesua Europan dauden estaturik gabeko nazio guztientzat. Gazte erakundearentzat, horrelako prozesu batek, EB gidatuta, argi eta garbi erakusten du gaur egungo Europan posiblea dela independentzia ekar dezakeen galdeketa bat egitea. Azpimarragarria da, bide batez, nola bi aldeek urnetatik ateratakoa errespetatuko duten, Espainiar Gobernuak ikasi beharko lukeen eredua dudarik gabe.

Zentzu horretan GA-ek eskatzen die estatu espainiar eta frantziarrari Euskal Herritarren borondatea errespetatzeko eta ahalbidetu dezaten autodeterminazio prozesu bat, gizarteak urteetan zehar eskatzen daraman prozesu demokratikoa.

Gaia: Internazionala

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

GA-k suetenaren baieztapena atzerapen estrategia elektoralista ez izatea espero du

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, suetenaren baieztapen prozesua bakera hurbilduko gaituen alderdien mahaiaren osaketa atzeratzeko estrategia maltzur bat ez izatea espero du. Gazte erakunde independentistarentzat, denbora aurrera doa eta beharrezkoa da urratsak ematea, pausu sendoak baina ahalik eta lasterren. Zentzu horretan, GA-ek espainiar Gobernua datorren urteko hauteskundeei begira prozesu hau atzeratzen ez egotea espero du, horrela izatekotan erabat deitoragarria litzatekeen jarrera baten aurrean aurkituko ginatekelako.

Bide batez, GA-ek publiko egin nahi du berriro ere bere autodeterminazioaren aldeko apustua, gizarteak zer nahi duen jakiteko eta marko juridiko politikoa herriaren borondatera moldatzeko modu bakarra baita.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Martin Aranburu

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

GA-k alderdien mahaia eratzen joateko benetako urratsak ematen joatea beharrezkotzat hartzen du

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, beharrezkotzat hartzen du behin betiko gatazkaren irtenbidea emango duen alderdien mahaiaren hasierarako urratsak ematea. Zentzu horretan, Gazte Abertzaleak-ek, gogor salatu nahi du PP eta bere inguruak, sektore ultrakontserbakor eta eskuin erreakzionarioenak, izan duten jarrera. Behin eta berriro bere adierazpenekin prozesua eteten saiatzen ari baitira.

Erakunde independentistarentzat, elkarrizketari ezetza ematen diotenak irtenbideari bizkarra ematen diote eta horregatik gatazka politikoa bere horretan jarraitzearen arduradunak dira. Azken batean, GA-ek PP eta bere inguruari eskatzen dio elkarrizketari aukera bat ematea baketzea bere zentzu sakonenean ahalbidetzeko.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Gazte Abertzaleak-ek EFAYren VI. Asanblada Orokorran parte hartu zuen joan den asteazkenean

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erkaundeak, EFAYk Bruselan ospatutako VI Asanbladan hartu zuen parte joan den asteazkenean, maiatzak 10. Hain zuzen, EFAY erakunde beraren presidentzia du Gazte Abertzaleak-ek joan den urtean erantzukizun horretara aukeratua izan zenetik.

Asanblada honetan GAk bere konpromezua EFAYrekiko berretsi du, parte hartzen duten beste erakundeei ere parte hartzera gonbidatuz.

Asanbladaren puntu nagusietako bat herrialde bakoitzaren egoeraren aurkezpena da beti. Ibon Usandizaga idazkari nagusiak argi azaldu zuen beste EFAYkideen aurrean zein den Gazte Abertzaleak-en jarrera bake prozesu honen aurrean eta besteen babesa jaso zuen ildo horretan jarraitzeko.

Asanbladan beste puntu asko tratatu ziren ere. Azken hilabeteetan Europako Berdeekin izandako kontaktuen berri eman zen, eta Youth Forum-ean sartzeko prozedura ere azaldu zen. Youth Forum Europa mailako Gazteria Kontseilua da (EGK Euskadi mailan betetzen duen funtzio berdina betetzen du) eta EFAY horretan sartuko da urte honen amaierarako seguraski.

Funtzionamenduzko asuntu batzuei ekin eta gero (kontuak, presupostuak, jasotako subentzioa, etab.), azken hilabeteetan EFAY izan dituen bi proiektu nagusien fruituak aurkeztu ziren, EFAY Newsletter eta webgune berria. Gazte Abertzaleak-en parte hartzea oso garrantzitsua izan da bietan, webgunean bereziki, zeina gure militante Galder Segurolak bolondres eraiki zuen. Eskerrik asko Galder zure lan paregabeagatik!

Webgune berria www.efayouth.org da eta bertan aurkituko duzue ere orain arte argitaratutako EFAY Newsletter lehenengo bi aleak.

Hurrengo egunean, maiatzak 11, EFAk bere Asanblada ospatu zuen eta bertan EAren delegazio handi bat hartu zuen parte. Asanblada honetan EFAren XXV. Urteurrena ospatzen zen eta ekitaldi berezia prestatu zen arratsaldean. Bertan EFAYren presidentea den Lander de Bilbaok hitz egiteko aukera izan zuen eta gazteriaren papera Europa berriaren eraikuntzan azpimarratu zuen.

Irudietan GA Breuselas-en

Irudietan GA Breuselas-en

Irudietan GA Breuselas-en

Irudietan GA Breuselas-en

Gaia: Internazionala

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

MANIFESTUA maiatzak 9. Europaren eguna

Gaur Europaren Eguna dala eta, zenbait gazte erakunde politiko abertzalek, European Free Alliance Youth (EFAY) osotzen dugunok hain zuzen ere, Europari buruz konpartitzen dugun ikuspuntua adierazteko deitu zaituztegu prentsaurreko honetara.

Euskadi, Andaluzia, Gales, Katalunia, Britania, Südtirol, Silesia, Mazedonia eta Ukraniako gazteak, beste batzuen artean, momentu honetan adierazpen hau irakurtzen ari gara elkarrenganako alkartasuna adieraziz, gure Europaren ikuspuntu barnetzaile eta aurrerakoia azaltzeko. Gutariko bakoitzak EFAY osotzen dugun arakundeak ordezkatzen ditugu, Alianza Libre Europea osotzen duten erakunde politikoen gazteriaren federazioa dana. Alianza Libre Europea / European Free Alliance europear alderdi politikoa eta abertzaleek eta erregionalistek osoturiko talde politikoa da Europar Parlamentuan.

2000. urtean Bilbon eratu zenetik, EFAY- k egun Europan bizi garen gizon- emakume guztion eskubideen defentsan oinarritzen den erakundea izaten jarraitzen du. Europa lankidetzaren ideian oinarrituz ulertzen dugu, Europar Batasuneko herrien arteko lankidetzaren ideian ezezik toki guztietako herrien artekoan ere. Honek bereziki oraindik Europar Batasuneko kide ez diren zenbait estatutan bizi diren gizon emakumeak barneratzen ditu (Ukrania, Moldavia eta Georgia, esate baterako). Gaur europar erakundeei herri hauek ez ahazteko eta herri eta nazio historikoen Europar Batasun baten bat egitearen alde lan egiteko deialdia egiten diegu.

Europear guztioi eta gizon- emakume guztioi askatasun kulturala, erlijiosoa eta demokratikoa dagokigu. Gure hizkuntzak eta ohiturak erabili eta euretan hezkuntza oinarritzeko eskubidea daukagu. Hauetxek onartu beharreko oinarrizko eskubideak lirateke. Ez dugu giza eskubideak ahaztuz helburu ekonomikoak lortzeko irizpide bikoitza erabiltzen duen Europar Batasun bat nahi. Ez dugu uste hau helburu idealista denik.

EFAY-k beti etorkizunaren gure ikuspena errealitate bihurtzeko politikak eta ekintzak burutu ditu. Europa osoan hizkuntzen, kulturen, giza eskubideen eta herrien eskubideen garrantzia azpimarratzeko gazteon ikuspuntutik antolatu eta hainbat ekimenetan parte hartu dugu. EFAY antolatutako ekintzarik garrantzitsuenetarikoa 2004an izan zen Bruselan. “Aniztasuna aberastasuna da” deitu genion; horixe izan liteke gure erakundearen leloa.

Gutxituen eskubideak denon eskubideak direla azalaratzeko publikazio desberdin eta dokumentu batzuk atera ditugun azken urteotan. Agenda Berdearen aldeko gure lana ere azpimarratu nahi dugu, baita antzeko interes duten beste erakundeekin elkarlana. Gure erakundea bakezalea da eta indarkeriaren manifestazioak gaitzezten ditugu.

Gure erakundeak Europan estatu gabeko nazioen eta talde gutxituen eskubideen errespetuaren alde lan egiten du. Nazioen eta regioen izatea errespetatzen duen Europa bultzatzen dugu. Eta bere eskubideak marko juridiko berri baten bitartez babestea dugu helburutzat. Benetako integrazio europarra nahi dugu, zeinetan estatu gabe herriek parte hartzeko eskubide osoak dituzten.

Nazioek eta regioek egungo estatuek besteko indarra eta ordezkaritza eukitzea aldarrikatzen dugu. Horrexegaitik aniztasunaren defentsa gure lanaren ardatzat hartzen dugu. Subsidiaritate printzipioa ahal den leku guztietan aplikatua izatea aldarrikatzen dugu, herrialde eta nazio guztiak indar berdina izan behar baitute. Gure eginbeharra da aniztasun hori babestea, era berean gure indarra eta inspirazioa.

Gutxiengoek pluralitatea eta dibertsitate kulturala aberastu eta lagundu egiten dutela sinesten dugu, baina ez dago zalantzarik gaur egungo Europan zailtasun asko daudela oraindik, bakea, justizia, estabilitatea eta demokrazia mehatxatuz.

Argi esa nahi dugu Europa askea nahi dugula, non autodeterminazio politiko, kultural eta ekonomikoa errespetatzen den eskubidea den. Gure helburuak lortuko ditugula sinesten dugu, eta ziur gaude etorkizunean Europa irekiagoa eta demokratikoagoa lortuko dugula.

Ez ditugu gure “auzokideak” -Ukraina eta Bielorrusia bezalako herrialdeak, oraindik Europar Batasuneko parte ez direnak -. Gure ustez, Europar Batasunak herrialde hauek ezagutzen ahalegindu behar da, argi utziz ongietorriak diren Europar Batasunean sartzeko ala ez. Ez dugu ahaztu behar ere herrialde hauen oraingo lagunak Errusiak imposaturikoak direla eta asko poztuko zirela ez balute Europar Batasuneko kide izatea lortuko.
EFAy bere barnean hartzen du gure printzipioak onartzen dituen erakunde oro, eta bere partehartzea errazten saiatzen da Europar mailan. Modu horretan gure kanpainak modu efektiboago batean bideratzen ditugu eta batasuna aniztasunean posible dela frogatzen dugu. Momentu honetan 31 erakunde daude EFAy barnean, 12000 gazte militante ordezkatzen dituztenak Europa osoan.

Berdintasunean, giza eskubideetan eta garapen iraunkorrean sinesten duten gazte guztiei gurekin lan egiteko eskatzen diegu, guretzako denontzako Europa sortu ahal izateko. Ez dugu gutxi batzuentzako kluba den Europa, gure helburak eta printzipioak konpartitzen duten guztiekin lan egin nahi dugu. Ez dugu uste hau ikuspuntu idealista denik, badakigu lortu ahal dugula eta zentzu horrekin lan egingo dugu modu justu batean!

Hau da gure Europa eta gure etorkizuna! Eskerrik asko gure hitzak entzuteagatik.

Prentsa aurrekoaren une bat

Gaia: Internazionala

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

WordPress Themes