GA S.A. rekin elkartasuna

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere elkartasuna adierazten du Soziedad Alkoholika musika talde gasteiztarra osotzen duten kideekin, Auzitegi Nazionalak “terrorismoaren goraipamena” egin omen dutela akusatuz deitu bai ditu. Eta sufritzen duten persekuzioa salatzen du.

Erakunde independentista, indarkeriaren aurkako lanean konprometitua, bere militanteen artean S.A.-ren jarraitzaile diren kide asko dituena, pertsona hauen epaiketa salatzen du, pertsona hauek aurrekari penalak ez dituztenean eta ETArekin inolako erlaziorik ez duen lan kreatiboa soilik egiten dutenean. Era berean, espainiar eskuina azken aldi honetan ere tresna ezberdinak erabiliz kulturaren munduan zentzura ezartzen ari dela salatzen du Gazte Abertzaleak-ek.

GA-k adierazten du kantuen letrek “Zuzenbidezko estatu demokratikoa” omen dan honetan ezin dituztela ondorio juridiko- penalik izan. Eta botere judizialari ETAri buruzko erreferentziaren bat talde honen kantuetan aurkitzera desafiatzen du. Era berean, espainiar Botere Judizialari talde honen musika entzuten dugunok ere epaituko gaituen galdetzen dio.
GA-k Euskal Herriko eta espainiar estatuko gazteak komunikabideetan “Guk ere S.A.-ren musika entzuten dugu. Epaituko gaituzue?” lelopean egoera hau salatzera deitzen ditu.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

ALKARTASUN ASTEBURUA 06 20 URTE INDEPENDENTZIA ETA JUSTZIA SOZIALAREN ALDE LANEAN

Gazte Abertzaleak-eko kideak asteburu zoragarria pasa zuten Alkartasun Egunaren inguruan antolatutako ekintza guztiak direla eta. Hitzaldiak, ikastaroak eta ondo pasatzeko une asko izan ziren, igandeko urteurren kutxua zuen jaiarekin bukaera bikaina izan zuena gainera. Gure eskerrak honako hizlariei adierazi nahi dizkiegu: Unai Ziarreta, Mikel Ezkerro, diasporatik bere ikuspegia emateagaitik, José Antonio del Moral, Mikel Cabello eta Carlos Garaikoetxea.

Hona hemen argazkiak:

Alkastasuna ´06
Alkastasuna ´06
Alkastasuna ´06
Adi egon zaitezte hurrengo Gaztekarian erreportai berezia izango baita 2006.urteko Alkartasun Asteburuaren inguruan.
Gaia: Jardunaldiak
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Euskal Herria Estrasburgon. EFAY manifestua

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, zuzentzen duen EFAY-k (European Free Alliance Youth, ALE-ren gazte erakundea alegia) Euskal Herriak bizi duen bakegintza eta normalizazio politikorako prozesua Europara darama baita ere eta biharko Europar Parlamentuko ekitaldian ere bere presentzia izango du.

EFAY-ren manifestua:

EFAY-k bere babesa ematen dio Euskal Herriak bizi duen prozesuari. Demokraziaren, bere mekanismo eta instituzioen erabilpena gatazka politikoa konpontzeko tresna da. Zentzu honetan, pozik azaltzen gara bihar, urriaren 25ean, Eurokamarak Estrasburgon ospatu behar duen Euskal Herriko bake prozesuaren inguruko eztabaidaren aurrean. Konbentzituta gaude argi geratuko dela bertan Eurokamararen babes zabala duela prozesuak eta aurka daudenak oso gutxi direla Europan.

Europarentzat Euskal Herriak espainiar eta frantziar estatuekin bizi duen gatazka politikoa espainiar estatuaren barneko kuestio izateari utziko dio bihartik aurrera. Nazioarteko babesa prozesuarentzat aurrerapausu esanguratsua da eta beste gatazka batzuekin gertatu dan bezala, bere konponbidean bultzada suposatuko duela uste dugu.

Europar Parlamentuak, Batasuneko hiritar guztiak ordezkatzen dituen instituzioak, prozesuaren gainean zeozer esan dezala garrantzi handikoa da, are gehiago prozesu horrek bere lurraldeko zati batera pakea eraman dezakeenean. 1994. urtean Ipar Irlandako prozesuari babesa emateko mozioa aprobatu zuen Europar Parlamentuak eta momentu horretan inor ez zen ausartu eurokamarako funtzionamendu demokratiko eta normalari boikota egiten.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

ESAIT-i gure babesa. Catalunya- Euskadi GA Bertan izan zen.

Cualquier nación que carezca de medios de comunicación, sistema escolar, universitario, políticas sociales y una identidad colectiva donde apoyarse, está fuertemente disminuida respecto a sus vecinos. Esta identidad colectiva da sentido al ámbito de aplicación de las diversas políticas educativas, sociales y culturales. En este mundo globalizado en el que se reconfigura también el sistema de relaciones entre naciones, ninguna nación renuncia a instrumentos eficaces de reafirmación de su identidad colectiva como la lengua, las instituciones y tampoco a sus selecciones deportivas. Es por ello que cuando hablamos de deporte internacional también estamos hablando de política, porque las naciones que disfrutan de una selección deportiva oficial están reafirmando constantemente su identidad colectiva y particular precisamente en estos tiempos de globalización uniformizadora. Resulta indignante por tanto, que precisamente cuando naciones menos protegidas como Catalunya o Euskal Herria intentan dotarse de algo tan inofensivo a la vez que necesario y natural como una selección nacional y oficial, salgan agresivas acusaciones políticas.

Las federaciones deportivas no son órganos propiamente políticos. Son instituciones privadas que no se rigen por reglas políticas. Por tanto, la posibilidad de ser miembro integrante de una federación internacional no se ve limitada por las estructuras políticas, no depende del estatus político de la nación. Tener una selección nacional depende única y exclusivamente de dos factores: la efectiva voluntad de dicha nación de tener una selección, y la aceptación voluntaria de la federación internacional. Mientras que la Organización de Naciones Unidas (ONU) tiene 187 miembros, la Federación Internacional de Fútbol Asociado (FIFA) cuenta con 198. Los miembros de la FIFA no representados en el ONU son: Anguila, Antillas Holandesas, Aruba, Bermudas, Escocia, Galés, Inglaterra, Irlanda del Norte, Islas Caimán, Islas Vírgenes, Faeroe, Cook, Tahití, Montserrat, Puerto Rico, Macedonia, Palestina, Taipei, Hong Kong, Guam y Gibraltar. Suiza ha entrado recientemente a formar parte de la ONU. En otras modalidades deportivas, hay otras muchas naciones sin estado que compiten sin ningún inconveniente en competiciones internacionales y oficiales.

Gazte Abertzaleak felicita a todos los organismos que están trabajando para que las selecciones de Catalunya y Euskal Herria puedan algun día ser acogidas en el panorama internacional, frente a los obstáculos que los instrumentos del estado español y francés interponen y seguirán interponiendo. Esperamos, por tanto, que este encuentro entre las selecciones nacionales de fútbol de Catalunya y Euskal Herria sea un paso más en una trayectoria que ha de ir en progresión hasta la meta, y no un paso en falso que tan solo sirva para calmar las ansias y necesidades de dos sociedades entusiasmadas con este proyecto. Las federaciones vasca y catalana están llamadas a crear proyectos en común que sirva para acelerar el camino a recorrer por ambas naciones hasta conseguir sus respectivas selecciones. Hay muchas referencias internacionales en los que podríamos encontrar ejemplos a seguir, como el torneo de las 5 naciones de rugby (ahora 6) en el que 5 naciones, muchas de ellas sin estado, acordaban un calendario anual con toda libertad e institucionalizaban la competición haciendo tradicional el torneo. Nada nos impide a seguir este y otros muchos caminos que están ahí, esperando a que los iniciemos.

Gazte Abertzaleak seguirá impulsando todo tipo de iniciativas y expresiones en defensa de nuestros derechos nacionales y apoyando el trabajo de plataformas como ESAIT. Por eso estuvimos en la concentración convocada antes del partido de fútbol entre Catalunya y Euskal Herria del próximo domingo 8 de octubre.

Introducir este partido en la agenda anual de las federaciones vascas y catalanas, y buscar alguna otra fecha, podría ser la base para constituir una competición internacional.

euskal selekzioa!Gaia: Internazionala

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Gazteberri

JAI MILITARREN INPOSAKETARI INTSUMISIOA! MILITARRIK GABE ASKOZ HOBE!

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte taldeak, adierazten du hispanitatearen eguna, hego Euskal Herriko euskaldunei inposatutako jai eguna dela. GAren ustetan, Espainiako patroiaren eguna ez da Euskal Herrian ospatu beharreko eguna , euskal gizarteak behin eta berriro bere etorkizun nazionala erabakitzeko eskubidea aldarrikatu duelako eta espainiar gobernu desberdinak eskubide hau aitortu ez diotelako. Beraz, gazte erakundeak, espainola euskaldunei inposatutako nazionalitatea dela adierazten du eta behingoz euskal gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko aukera izan dezan eskatzen dio Espainiar gobernuari.

Hispanitatearen egunean jai arrazoi desberdinak egiten dute bat, Guardia Zibilaren eguna eta arrazaren goraipamena besteak beste, frankismo garaian ematen ziren ospakizunen parametro berdinetan antolatutako eguna beraz. Bide honetan, Gazte Abertzaleak-ek egun hau ez ospatzearen nahia adierazten du, jai hau euskaldunontzat iraingarria eta arrotza delako, euskaldunak hispanoak ez diren heinean eta behin eta berriro Guardia Zibila Euskal Herrian ez egotearen gura adierazi duelako euskal gizarteak.

Zentzu horretan, erakunde independentistak, Donostiako portuan egindako antzerki baten bitartez, non espainiar militarrez mozorrotutako militanteak parte hartu duten, militarrak Euskal Herritik doazela irudikatu du. Egunaren leloa MILITARRIK GABE, ASKOZ HOBE! izan da.

Jai militarrei ez!
Jai militarrei ez!
Jai militarrei ez!Gaia: Euskal Herria

GA ERE ZUTUNIK! pobreziaren aurka gose greba

Gazte Abertzaleakek, Eusko Alkakartasunaren gazte erakundeak, pobreziaren aurkako astearen ospakizuna dela eta, NBE-ak gizarte eragile eta munduko alderdi politiko guztiei luzatutako deialdiari erantzunez egun bateko gose greba egingo du. Jardunaldia ikastaro eta ekintza politikoz beteta izango da “GA ERE ZUTUNIK!” lelopean.

Jardunaldi honekin gazte erakunde ezkertiarrak inpaktu politikoari bere laguntza eman nahi dio munduan egun ematen den kapitalismo bortitzari aurre egiteko asmoarekuin.

Horregatik, formazio jardunaldiaren eta gose grebaren bitartez, nazioarteko mailan erabaki sendoak ematearen alde agertzen da, 2015 urterako jarritako helburuak bete daitezenaren erreibindikazioarekin.

Erakunde independentistak Nazio Batuek hasitako mugimenduari atxikitzen zaio eta konpromezu horien betetzearekin bat egiten du. Alegia: Lehen mailako hezkuntza sistema unibertsala. Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eta emakumearen autonomia. Umeen heriotza tasaren murrizketa. Amaren osasuna hobetzea. HIESAren kontra egitea, paludismoarekin bukatzea, hala nola beste gaixotasun mundialekin. Garapen iraunkorra bermatzea. Garapenerako erakunde mundiala sortzea.

Pobrezia zero!!!!!!!
Gaia: Justizia soziala

70 URTE BERANDUAGO KONPONBIDEAN

70 urte pasa dira Euskadiren autonomia jasotzen zuen Euskadiko Estatutua Madrilgo Gorteetan onartu zenetik. 1936ko uztailaren 18ko estatu kolpearen ondorengo gertakizunen ostean, ordea, gerra zibila hasi eta dena bertan behera gelditu zen.

2006. urtean, euskal herritarron gehiengoak Frankoren diktaduraren 40 urteen ondoren burututako “trantsizio prozesua” bukatu gabe gelditu zela garbi daukagu. Egun oraindik bigarren trantsizio bat aurrera eramatearen beharrean aurkitzen gara. Euskal Herriak frantziar eta espainiar estatuetkin bizi duen gatazka politikoaren konponketari bidea zabaldu eta errazteak agenda politikoan inoiz baino indar gehiagorekin jarraitzen du oraindik ere. Euskal Herriari ezin ukatuko zaigu gure izaeraen islada litzateken marko juridiko-politikoa erabakitzea.

Bere konplexutasunean erraztu dezagun eragile politiko guztion artean momentu historiko honetan bizi dugun prozesua. PSOE-k eta “ezker abertzalea” izenekoak,
erantzukizun berezia duzue egungo zailtasun eta oztopoetan eta gainontzeko sentsibilitate politikoetako herritarrok egoerak exijitzen duen mailan egotea eskatzen dizuegu.Euskal gizartearen hitza eta erabakia errespetatzea egun indarrean dagoen marko juridiko-politikoa aldatu ala mantentzeko ukaezina izango da. Elektoralismoa baztertuz, egin dezagun denok politika maiuskulaz. PSOE-k eta “ezker abertzaleak”, zuen bakardadean eta planteamendu itxiekin,begi bat bozketetan jarrita, ez duzue gatazka konponduko. Bakegintza eta nomalizazio politikoan aurrera egin nahi dugu herritarrok 70 urte geroago.

Ibon Usandizaga
Gazte Abertzaleen Idazkari Nagusia

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Ibon Usandizaga

Komunikabidea: Deia

EPAIKETARIK EZ!

Euskaldunon Egunkariaren prozesuan epaiketa egongo den ala ez erabakiko den unean prozedura gelditu eta artxibatzea litzateke ametsgaizto honen amaierarik egokiena, nahiz eta mina eginda dagoen. Ozenki esaten dugu: Epaiketarik ez!

2003ko otsailean zuzenbide prozesalaren printzipioak urratuz euskaldunoi egunkaria itxi ziguten, Aznarren epaileek “todo vale” irizpidea aplikatuz. Prozeduraren hasieran, ikerketaren fasean hain zuzen ere, neurri kautelar gisa egunkari baten itxiera ezartzen duen erresoluzioa erabakitzea disparate hutsa da edozein Zuzenbidezko Estatu Demokratikotan eta espainiar estatua Zuzenbidezkoa eta Demokratikoa omen da PPk eta PSOEk diotenez. Gainontzekook beste iritzi bat daukagu kuestio honen inguruan.

Egunkaria itxita eta zazpi auzipetu. Hau da egun muturren aurrean dugun panorama. Egoera honen aurrean PSOEren gobernuak Aznarren bigarren legealdian burututako gehiegikeri onartezinei era batetan edo bestean aurre egin beharko diela garbi daukagu. Itxieraren eta zazpi pertsonen auziperatzearen ondorioak konponezinak diran arren, egindakoa eginda dago eta ez dago atzera egiterik, erotasun itzela izan den arren, Zapaterok disparatearen eta gehiegikerien kapitulua ixtea bere eskuetan dauka. Führerzitoak hasitako bide horretatik atera beharko gaitu eta prozedura puntu honetan bukatu beharko da, artxibatuz.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Ibon Usandizaga

Komunikabidea: Berria

Sanz, euskaldunon eskubideak errespetatu!

Nafarroako Gobernuko Presidentea dan Miguel Sanzek “euskaldunen eskubideak inoiz ez dituela urratu” esanez egin dituen adierazpenen aurrean, Gazte abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, nori ziria sartu nahi dion galdetzen dio.
UPNren gobernuak araudi sektarioa hizkuntza eta sinboloen arloan eta ikastolekiko duen politikaz baliatuz aplikatzen duen politika uniformatzailea salatzen du gazte erakunde abertzaleak. Bere edukia milaka nafarren askatasunaren aurka landu da. Nafarrek sentimendu euskalduna eta nafarra batera bizitzeko eskubidea bai dute. Askatasunen murrizketa onartezina suposatzen du politika uniformatzaile honek.
Ezin zaio euskalduna dan nafarroako gizarte zati horri bere identitatea eta euskaldun izatearen sentimendua inposaketaren bidea jarraituz ukatu.
Guzti honengatik, Gazte Abertzaleak gobernu honek ezartzen dituen inposaketen aurka agertzen da. Milaka Nafarren askatasuna urratzen duelako. Milaka nafarrek euskaldun eta nafar izatearen sentimentuak zilegitasunez batera bizitzeko eskubidea baitute. Eta era berean aniztasunaren eta askatasunen errespetuaren aldeko apustua egiten du.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

WordPress Themes