Hezkuntza ikastaroak Bilbon
Azaroaren 25ean, larunbata, Hezkuntza Jardunaldia burutu genuen. Bilboko egoitzara GA-ko hainbat kide hurbildu ziren Euskal Curriculuma eta Hizkuntza ereduei buruzko hitzaldian parte hartzera. Bi hizlari gonbidatu genituen; alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza delegatu bat, hain zuen, Bizkaiko Lurralde Zuzendaria den Andoni Anasagasti eta bestetik, hainbat urtez GA-ko kide izan den eta EHU-ko irakaslea den Iban Asenjo.
Euskal Curriculuma orain arte ezin izan dela egin adierazi zuen delegatuak. Duela 10 urte hasi baitziren E.J.-rekin lanean sare pribatuko hainbat talde (Ikastolen Federakuntza, Kristau Eskola, Sortzen Ikasbatuaz) eta duela gutxi Ikastetxe publikoko ordezkariak sartu dira (BIGE eta EIGE).
LOE daukagu orain eta curriculuma jarri dute hor. Euskal herriaren kultura eta hezkuntza txertatu nahi da, euskaldunak zer esateko duguna adieraziz. Gure ezaugarriak curriculumean sartu eta Estatuko ministeriora eramango dute haien % 55 a sartzeko. Komunitateen aldetik % 45 a jarri behar da. Planteamendu hau Europatik etorri da.
EAE-an ikastetxe publiko zein pribatuentzat izango da. Orientatzailea Nafarroa eta Iparraldean.
Hizkuntza ereduei buruz bi hizlariak bat zetozen konponbide bat bilatu behar delakoarekin. Hiru hizkuntz eredu ditugu:
A eredua: Erderaz % 7 a.
Ikastetxe pribatuetan % 20
B eredua: Ia erdia erderaz, ia erdia euskeraz
% 20 ikastetxe publikoak
% 16 ikastola pribatuak
% 60 beste pribatuak
D eredua: Euskeraz
% 80 ikastetxe publikoak. Igoera nabarmena 1984tik hona (% 5 a)
% 80 inguruan ikastola pribatuak beti egon dira hor
% 22 beste pribatuak
Argi ikusten da, A eredua nabarmen jeitsi dela eta D ereduak igoera handia izan duela. Ordea B ereduak hor jarraitzen du bere lekua mantentzen.
Anglo B deituriko hipotesi batekin bat zetorren. % 50 euskeraz, %25 erderaz % 25 ingles. Frantsesa bigarren atzerriko hizkuntza dela zioen eta Hezkuntza Saila lanean ari dela EAE-ko zentro guztietan hizkuntza hau bermatzen, beti ere gainontzeko hizkuntzei beraien lekua kendu gabe.
Etorkinen egoera eta hezkuntza mailari buruz ere luzaro mintzatu ginen.




