Harkaitz Millani, Garan egindako elkarrizketa

Gaur, martxoak 13, Gara egunkarian, Gazte Abertzaleakeko, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeko, Idazkari Orokorra denari, Harkaitz Millani, eginiko elkarrizketa bat ageri da.

Hartan, GAko IX. Ohizko Biltzarrean hartutako erabakiez hitz egiten du Donostiako zinegotziak: Egungo egoerak Euskal Herriaren nazio izaera ez duela aitortzen uste dugu; gainera, banaketa administratiboan abertzaletasunak kudeatu duen autonomia erkidegoan zatiketa oraindik eta handiagoa delakoan gaude. Gazte Abertzaleak taldeak argi dauka zatiketa hori ez dela nazio eraikuntzarako batere lagungarria. Hala, barneko aldaketa gehientsuenak norabide horretan joan dira. Honekin jarraiki, elkarrizketan barne egituran egindako aldaketak aipatzen ditu, bai eta, lurralde koordinazioen desagertzeari garrantzia ematen dio, bailaren rola indartuz.

Egungo egoerari buelta eman eta bake prozesuari ekin behar zaio dio Millanek eta beste gazte erakunde batzuekin batera bakegintzaren bidean lan egin behar dela eta lan egingo dugula dio.

Azkenik, hauteskundeei begira EAren ondoan lan egingo dugula dio ahalik eta emaitza onenak ateratzeko asmoarekin.

Gaia: Elkarrizketa

Egilea: Harkaitz Millan

Komunikabidea: Gara

GAko martxoaren 8ko komunikatua

Gutxiengoa gara erabakitzeko esparruetan, ez gaude behar bezala ordezkatuak.

Emakume gaztearen parte hartzea ezinbestekoa da gure nazio proiektuaren garapenerako.

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gaurko emakume langilearen egunean, emakume gazteak munduan duen egoeraren inguruko erreflexioa burutu nahi izan du, euskal gizarte aske batean izan behar duen lekua erreibindikatuz.
Erakundearen Donostiako bere koordinatzaileak, Maider Carrerek, euskal emakume gazteak praktikan duen ezberdintasun egoeraren aurrean EAko gazteek egindako analisiaren berri eman nahi izan du. Carrerek, langabezia tasa altuagoak jasan eta soldaten ezberdintasunak salatu ditu, kasu batzuetan %30eko ezberdintasunak topatzen ditugu eta horrek ez du inongo justifikaziorik.
Era berean, erakundearen Idazkari Orokorrak, Harkaitz Millanek, dirudienaren kontra, gazte munduan dirauten tendentzi ezberdintzaileen existentzia azpimarkatu nahi izan du. Kezka handiz ikusi dugu, unibertsitatean, esaterako, emakume gazteen pilaketa oso nabarmena dela hainbat ikasketa arlotan: erizaintza, gizarte langintza edota farmazian esaterako, hau da, betiko emakumeen rol tradizionaletan.
Millanek eta Carrerek, Donostian bildutako GAko hainbat kiderekin batera, parekidetasunaren borrokan estadio berri batean gaudela adierazi dute. Legearen aurreko berdintasuna lortzeak, zoritxarrez ez du praktika errealean parekidetasuna ekarri, eta kezkaz ikusten dugu, gazteen artean betiko egoera eta jarrera diskriminatzaileak nola erreproduzitzen diren: publizitate sexista, tratu txarrak, Botere eta erabakitzeko guneetan neska eta emakume gutxiren presentzia, etab.
Aipaturiko diagnosi honi buelta eman eta egoeran aurrera egiteko Eusko Alkartasunako gazteek martxoaren 8 honetan hainbat neurri konkretu proposatu dituzte, bai EA alderdiari bai eta hainbat euskal erakundeei, aurrera eraman ditzaten:

     -Unibertsitatean ematen den gizon/emakume rol tradizionaletan oinarrituriko pilaketari aurre egiteko neurri zehatzak.

     -Publizitate mundutik sexismoa behin betikoz erradikatzea.

     -Euskal gizartean dagoen errealitate berria kontutan hartzea: emakume gazte etorkinek jasaten duten diskriminazio kulturalari aurre egitea konplexurik gabe.

Amaitzeko, Millan eta Carrerek gaurko egunez egiten diren errebindikapenak urte osoan kontutan izatearen GAren konpromisoa azaldu eta euskal gazteriari berdina egiteko eskabidea luzatu diote.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Ausardiaz Etorkizunera!

Gazte Abertzaleakeko kideok, pasa den asteburuan, otsailaren 24 eta 25ean, bere IX. Biltzar Orokorra ospatu genuen Debako Lastur auzoan.Larunbatean, goizeko 8:30ean hasi eta arratsalde bitartean, hiru ponentzia aztertu, eztabaidatu eta onartu genituen. Batetik, ponentzia politiko bat, zeinetan gazte erakundearen planteamentu politikoak adierazten diren; bestetik, sozioekonomikoa, non hainbat gai sektorialen inguruan eztabaida eta ondorioak atera genituen (lana, etxebizitza, eta abar luze bat ) eta azkenik, estatutu berriak eztabaidatu eta bozkatu genituen biltzarreko partehartzaileok. Ponentzia eta estatutuen adibide adierazgarri gisa hainbat elementu aipa ditzakegu. Esaterako, afiliazio mota berri bat ezarri zen, zeinek ahalbidetzen duen gaztekide orok zuzenean militante oso eta aktibo bilakatu beharrean, bere nahiaz, jarraitzaile baten estatusa hartzea. Jarraitzaile deiturikoak informazioa, aldizkariak, eta abar jasotzeko eskubidea izango du, baita halanola, bere konpromezua handituaz militante oso bihurtzekoa ere.

GAren bederatzigarren Biltzar Orokor honen ezaugarri nagusietako bat eta bere planteamendu independentista ezkertiarrarekin zuzenean loturikoa foralismo zatikatzailearen gainditzea dugu. Horretarako, Nazio Batzordeko Idazkari batek, Euskal Herriko bailara guztietako ordezkariekin lan egiteko ardura zuzena hartuko du, bailara eta herriguneak indartuz eta haien arteko proposamenen koherentzia, koordinaketa eta elkarlana bultzatuaz.

Igandean, berriz, Nazio Batzorde eta Bermapide Batzorde berriaren hautaketari ekin genion, hautatutakoak hauexek izan zirelarik: Harkaitz Millan (Idazkari Orokorra), Leire Pinedo (Finantza idazkaria), Alain Zamorano (Antolakuntza Idazkaria), Juan Karlos Perez (Sektorialeko Idazkaria), Alex Alba (Lurralde Idazkaria) eta Harri Fernandez (Komunikazio Idazkaria). Bermapide Batzordeari dagokionez, Iñaki Agirrezabalaga (Lehendakaria), Elisa Sainz de Murieta (Bokala) eta Iban Ugarte (Bokala) izan ziren hautatuak.

[youtube]IWTLLLS9dIA[/youtube]

[youtube]4bGxOoOPR-Q[/youtube]

Ostean, eguerdiko 12:30 inguru, Lasturreko Kroskika frontoian, Biltzarrari amaiera ezin hobea emateko, ekitaldi politiko bat burutu genuen. Bertan Ibon Usandizaga, jada GAko Idazkari Orokor ohia, izan zen aurkezle, eta Jesus Mª Agirrezabala, Debako Alkatea, Unai Ziarreta, EAko Idazkari Nagusia eta Idazkari Orokor berria izan ziren hizlari. [youtube]POQyVAbh1Tc[/youtube]

Carlos Garaikoetxea lehendakaria ere etorri zen bere babesa eskaintzera, ekitaldiaren ondorengo hamaiketakoan gazteoi, hitz batzuk zuzendu zizkigularik.

[youtube]Rl3Jc9tNRVw[/youtube]

[youtube]HwIgW6ylgjo[/youtube]

Bertaratu ginen guztion ilusioz beteriko hausnarketa honela labur daiteke: Ausardiaz etorkizunera!!

Gazte Abertzaleakeko IX: Biltzarra
Harkaitz Millan, Idazkari Orokor berria
Nazio Batzorde Berria
Gaia: JardunaldiakEgilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

WordPress Themes