Gazte Abertzaleak: Abuztua 28, 2007
Abuztuak 8, larunbata, Bilboko jaien hasiera markatu zuen txupinazoa izan zen. Jaiak, konpartsa ezberdinetan partehartzen duten jendearen laguntzaz, irekiak partehartzaileak eta herri nahiak hasetzen dituztenak izaten jarraitzen dute. Gazte Abertzaleak jaiei eta txupinazoari begira pankarta bat jarri zuen Eusko Alkartasunako Bilboko egoitzan.
Gazte Abertzaleak-etik eskertu nahi dugu Bilbotar eta jai partehartzaileak sustatu dituzten orori. Urtero bezala GA-k herritarrentzako festetarako lan egin du eta ostiralean 3º GAZTE TOPAKETA izan zuten: 12:00ean trikitilariekin kalejira bat egin zen, gero herri bazkaria eta, azkenik, mus eta igel-toka lehiaketa izan zen, poteoa baino lehen.
GA-ko kideak, urtero bezala, Aberrigintzanen txosnan lan egin zuten.
[youtube]7E96owQQV_k[/youtube]
Gazte Abertzaleak: Abuztua 24, 2007
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak,bere gaitzespen sutsuena erakusten du ETAk Durangon egindako atentatuaren aurrean. Gazte erakunde abertzaleak ETAk berriro ere euskal gizartearen eskariak onartzen ez dituela erakutsi duela uste du, eztabaidaren eta elkar-ulertzeren bidera batu daitezenaren herri borondatea ez baitu onartzen. Gazte taldeak uste du ekintza hau Euskal Herriaren etorkizuna erabaki dezakeen kontsultarako oztopo dela. Hala ere, ekintza hauek Euskal Herriaren burujabetzaren alde hasitako lana ez dutela eteteko gogorazi nahi dio GAk ETAri.
Gazte Abertzaleak, bide batez, ETAri jakinarazi nahi dio bere atentatuek euskal gizartearen bakezaletasunaren aldeko konpromisoaren indarpena eta berriztatzea besterik ez dutela lortuko. Zentzu honetan, azpimarratu behar da ETAk sorbalda eman diola herri honen normalizazioaren bideari, bere presentzia, bonba batek suposatzen duen mehatxuaren eta eskubideen bortxaketaren bidez eskenaratuz. Jarrera honek, Gazte Abertzaleak ETAri behingoz indarkeria alde batera utz dezan eta bide demokratikoak eta politikoak erabiltzearen eskaria egiten dio. Elkarrizketa da gatazka bat konpontzeko bide bakarra, hitza izan behar da erabiltzen den lanabes bakarra.
Gazte Abertzaleak bere alkartasuna erakutsi nahi dio zauritutakoei eta bere familiari momentu gogor honetan.
Gazte Abertzaleak: Abuztua 10, 2007
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, Miguel Sanz-en hitzak entzun ondoren uste du, horiek Nafarroa zatitzeko eta gizartea sumintzeko bakarrik balio izan dutela. Sanz-en diskurtsoak islatzen du nola beraien ustetan Nafarroako Foru Erkidegoak UPN-ren ideologian bakarrik duela lekua, eta errepresentatzen dutenetik kanpo ezin dela existitu.
Honen aurrean, Gazte Abertzaleak-ek uste du beste alternatiba bat ere badagoela, eta aniztasuna gordetzen duen Nafarroa berri bat eratzeko lan egiten jarraituko du.
Gazte Abertzaleak: Abuztua 5, 2007
Donostiako eta Pasaiako Gazte Abertzaleak-eko kideek Donostiako Klasika dela eta Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu zuten atzo.
Nazio bat garelako eta horrek selekzio propio bat edukitzeko eskubidea ematen digulako, kirol guztietarako euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatu zuten. Lasterketa hau dela eta, eskari hau zabaltzeko momentu aproposa zela pentsatu zuten militanteek, zeren eta nazioarteko federazio bateko kide izateko aukera ez dago egitura politiko bati lotuta, ezta nazio baten estatus politikoaren menpe. Selekzio nazionala izatea bi faktoren menpe dago nagusiki: selekzioa izateko nazio horren benetako borondatea eta nazioarteko federazioaren onarpena.
Aldarrikapen hura aurrera eramateko bailaretako kideeak Jaizkibelgo bidean egon ziren, eta “Aldapan gora, Euskal selekzioaren Alde!!!” leloa zuen pankarta bat jarri zuten. Gainera, bidean zehar antzeko leloak idatzi zituzten.


