Kutxidazu bidea euskaraz

Donostiako Gazte Abertzaleak-ek, aurten ere, euskarazko zinemaren aldeko kanpaina martxan jarri du, Donostiako Zinemaldiaren 55. edizioa aprobetxatuz. Euskarazko zinema euskal kulturaren garapenerako ezinbesteko lanabesa dela ukaezina da baina, zoritxarrez, errealitatean euskaraz ekoiztutako zein euskarara bikoiztutako film eskaintza urria da. Read more »

Alkartasun Asteburua 2007

Pasatako asteburuan, 2007ko irailaren 22 eta 23an Gazte Abertzaleko kideek Alkartasun asteburua ospatu zuten. Hartan jardunaldi eta ekintza ezberdinak izan zituzten.

Read more »

Ziaboga Ezkerrerantz!

Irailaren 9an, GAk hainbat ekintza burutu zituen Donostian estropada eguna zela eta Catalunyako Diada eguna zela aprobetxatuz. Goiz ekin genion, goizeko 7tan, Donostian zehar alkartasunezko mezuak agerian zirela, eta Catalunya ere gogora arazten zituzten pankartak eskegiz (N-1 errepidean, Miramar jauregian, Kursaal zubian…). Une berean beste taldetxo bat aritu zen Donostiako Alde Zaharreko kaleak kartelez apaintzen. Kartelen lelo nagusia zen ZIABOGA EZKERRERANTZ!
 
Lanak bukatuta, estropadak elkarrekin jarraitu genituen eta eguerdi aldean bazkari arin bat izan genuen Groseko Alkartetxean. Arratsaldean zehar Alde Zaharra pegatinaz josi genuen, berriro ere Independentzia eta Ziaboga Ezkerrerantz eskatuz.

ziaboga1.jpg

WordPress Themes