Euskal Herria-Catalunya. Argazki Erreportajea

 Gazte Abertzaleak Euskal Selekzioaren aldeko manifestazioan egon zen.

Read more »

GA Sinboloen Inposaketaren aurrean

Bilboko Gazte Abertzaleak-ek erabateko gaitzespena erakutsi nahi dio Bilboko Udalari egunero bandera espainola esekitzera behartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko sententziari.

Asko dira egunero inongo banderarik esekitzen ez dituzten estatuko udalak, baina PP nahiz PSOE beste sindikatu ultraeskuindarrekin batera bandera espainola Euskal Herrian ondo esekia egon dadin arduratzen dira, gogorarazteko horrela beste behin, Bidasoaren ibaiertz honetan gauden euskaldunak espainiar inperio sakrosantuaren parte garela konkista-eskubideak direla medio.

Beste behin motibazio politikoak ikusi ditzakegu sententziaren atzean, izan ere, soberan erreza eta errentagarria da euskal gatazkari esker Espainian botoak lortzea.

Gazte Abertzaleak-en gero eta argiago dugu estatuak uzten digun bide bakarra desobedientzia zibil, baketsu eta demokratikoa dela eta horregatik Bilboko alkate den Iñaki Azkunari bandera espainola ez esekitzeko eskatzen diogu, bilbotarrek eskatzen ez dioten bitartean. Modu berean alkateari gogorarazten diogu herri-arautegian badaudela nahiko mekanismo parte-hartzea bultzatzeko eta hiritarren nahia zein den jakiteko.

18/98+, oinarrizko eskubideen urrapena.

GAk 18/98+ Plataformak, biharko Bilbon deitu duen elkartasunerako ekitaldian parte hartuko du.

Gaurko EA. Biharko Euskal Herria. VII. Biltzar Orokorra

Pasa den asteburuan, abenduak 15 eta 16, Eusko Alkartasunak Gaurko Alkartasuna. Biharko Euskal Herria lelopean, bere VII. Biltzar Orokorra bizi zuen Donostiako Kursaal Aretoan.

Larunbatean Javier Cañok defendaturiko Ponentzia Politikoa eztabaidatu zen. Igandean, aldiz, han zeuden konpromisarioek EAko buru nor izango zen bozkatu zuten. Hona hemen Eusko Alkartasuna-ko Batzorde Nazionalerako hautatuak:

Unai Ziarreta. Eusko Alkartasuneko presidentea.
Joseba Azkarraga. EAko idazkari nagusia.
Rafa Larreina. Erakunde Politikako idazkaria.
Elisa Sainz de Murieta. Antolakuntza idazkaria.
Mikel Irujo. Komunikazio idazkaria.
Jesus Mari Agirrezabala. Sektore arteko politika eta gai ekonomikoen arduraduna.
Josu Ruiz. Administrazio eta Finantza idazkaria.
Onintza Lasa. Euskara, hezkuntza eta kultura gaien arduraduna.
Luis Mari Oiarbide. Ikerketa, programak eta formazioen arduraduna.
Leire Ereño. Ingurune eta lurralde ordenantzen arduraduna.
Jose Ramon Bengoetxea. Nazioarteko politikarako arduraduna.
Nekane Alzelai. Gizarte gaietarako arduraduna.

Gazte Abertzaleak-etik zoriondu egin nahi dugu presidente berria eta bere talde osoa.

Babesa

Bestalde, GA-k, Eusko Alkartasunako gazte erakundeak bere babes osoa eman nahi dio Joxe Mari Burgosi, atzo bere etxeak jaso zituen erasoengatik.

Sozietateen Gaindiko Zergaren inguruan

Sozietateen Gaineko Zerga oso tresna baliagarria da gure ekonomia sendotzeko eta ongizate soziala indartzeko. Zerga honek mota askotako sozietateei eragiten die, baina eztabaidan zentratzeko, jarduera ekonomikoa duten sozietateetaz arituko gara.
(SGZri buruzko informazio gehiago: http://www.ogasun.ejgv.euskadi.net/r51-341/eu/contenidos/informacion/6901/eu_2316/eu_12216.html)

Sozietateen Gaineko Zerga arautzen duten neurriak, berritu eta eguneratu behar izaten dira testuinguru eta behar berriei egokitzeko. Eginkizun hori egokitu zitzaien iaz Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Batzar Nagusiei. Baina arau berriak onartzeko ez da adostasun nahikorik izan. Gertatu den zatiketa oso argia izan da: batean eskuineko alderdiek indarrak batu dituzte (PNV eta PP), eta bestean ezkerreko alderdiak kokatu dira. EA izan da guztien artean, eskuinetik kritika gehien jaso duena, alderdi eskuindarren arauak blokeatu dituelako. Baina zertan datza eztabaida? Read more »

Zenbait aldaketa webgunean

Begibistan ez dauden, baina webgunea hobeto ibiltzeko lagunduko duten zenbait aldaketa egin ditugu webgunean.

Wordpress logo

 

 

Read more »

A-6: GA Espainiar Konstituzioaren aurrean

Egutegian gorriz margotutako eguna dugu gaurkoa, festa bezala markatua. Eta hauxe da pentsarazi egin behar gaituena: festa. Zer ospatu behar dugu euskaldunok egun honetan? Galdera sinple hau euskaldun orok egin beharko genuke. Argi dago, espainiar nazionalistek egun hau ospatu egingo dutela, baina haiek ere galdera hau egin beharko lukete. Ospatzekorik ba ahal dute egun Konstituzioaren Egun honetan? Zaila da ulertzea, analisi demokratiko baten ikuspuntutik behintzat, espainiar nazionalista den euskaldun batek nola ospa dezakeen egun hau, Euskal Herrian Konstituzioa onartua izan ez bazen.

Badakigu, Baiezkoak Ezezkoaren aurretik gelditu zela. Halere, badakigu zer zentzu izan zuen abstentzioak, batzuk ahazten saiatzen diren arren. Segur aski, garaiko abertzaleek uste izan zuten Espaniar Konstituzioa ez zela haien ardurakoa eta abstentzioaren balantza jokatu zuten. Egia esan, praktikan estatu espainiarrak izan duen defizit demokratikoa ikusita, Ezezkoaren balantza jokatua ere, gutxirako balioko zuen.

Kuriosoa da nola indar espainolak gaur bezalako egun bat ospatzen duten, edota urriaren 12ko festa, edota estatua osatzen duten autonomi erkidego ezberdinen festak, Kataluniako I-12 barru; baina ez ditugu ikusiko Pazko-egun batean, Ikurrina eskuan harturik, EAEko festa ofizialaren egunean zerbait ospatzen. Euskaldunen aurkako fobia nabaria da.

Atzerrira unibertsitate-eskolak ematera doan politikari bat parafraseatuz, babes oso pobre bat jaso zuen Konstituzio hori ez diezagutela inposatu, ezta ere haien espainiaritatea eta ez diezagutela uka nahi dugun hura izatea, ezta Euskal Herriko Konstituzioaren eguna ospatzea ere.

A-3: Euskararen Nazioarteko Eguna 2007

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Euskal Herriaren kulturaren eta euskaldunon nortasunaren erakusle den hizkuntzaren egoera aztertzerakoan, argi-ilunak ikus daitezke. Euskara ofiziala izateak esparru instituzionalean bere erabilera bermatu eta hiztunei hizkuntza-eskubideak aitortzen dizkie, baina lurraldez lurralde euskarak jasotzen duen legezko babesa oso ezberdina da. Iparraldean euskararen ofizialtasuna aitortzeko dago oraindik. Nafarroan Euskararen Legea egon badagoen arren, egoera orokorra kaskarra da, legediak lurraldea hizkuntza eskubideen arabera zatitu eta eremu erdaldunean euskararen ofizialtasuna ukatu egiten duelako.

Euskal Autonomia Erkidegoan Euskararen erabilerarako eta normalizaziorako 10/1982 Legeak (Euskararen Legea deiturikoak) arautzen du euskararen erregimen juridikoa. Carlos Garaikoetxearen gobernuak bultzatutako eta talde politiko guztien babesa jaso zuen Legea aurrerapen handia izan zen zalantzarik gabe, euskarari, gaztelaniarekin batera, ofizialtasuna aitortu eta legezko babesa eman baitzion. Hala eta guztiz ere, EAEko Euskararen Legean hutsuneak daude. Araudian eskubideak ongi formulaturik dauden arren, eskubideak ez dira praktikan ondo erabili. Hau da, gaztelaniaren eta euskararen arteko berdintasuna formala da, baina ez da berdintasun erreala izatera heldu. Legearen aplikazioan gabezia handiak egon arren, legea oraindik ere baliagarria da, hain justu, eskaintzen dituen baliabide guztiak oraindik martxan jarri ez direlako eta, beraz, helburu orokorrak betetzeko daudelako.

Argi izan behar da arauek ezin dutela besterik gabe errealitatea aldatu eta, horregatik, lege-testuetan idatziz ezartzen diren xedeak ez direla beti berehalakoan gauzatzen. Legediak helburuak lortzeko tresna besterik ez dira, euskararen normalizaziorako bidean lagungarri diren bitartekoak.

EAEko Euskararen Legeak 25 urte bete berri ditu eta iaz Nafarroako Euskararen Legearen 20. urteurrena izan zen. Iparraldean, berriz, ezin urteurrenik ospatu.

Euskal Herriko eremu batzuetan euskarari ofizialtasuna aitortzearen ondorioz, herritarrei hizkuntza eskubideak onartu eta erakunde publikoei haien zaintzarako betebeharra eman zaie. Baina, edozein hizkuntzaren etorkizunaren bermea ez da lege bat, haren erabilera baizik. Hizkuntza bat dakienak erabiltzen ez duelako galtzen da.

Gazte Abertzaleak Capbreton-eko atentatuaren aurrean

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere gaitzespen sutsuena erakusten du Capbreton-en gertatutako guardia zibilen aurkako erasoaren aurrean.

Gazte Abertzaleak ETAri behingoz indarkeria alde batera utz dezan eta bide demokratikoak eta politikoak erabiltzearen eskaria egiten dio. Elkarteak gogoratu nahi du giza eskubideen urratzeak ez direla inoiz herri baten askatasuna lortzeko baliagarriak.

Gazte Abertzaleak bere alkartasun eta doluminik bizientak eskaini nahi dizkio hildakoaren familiari eta baita zauritutakoaren familiari ere.

“Blogak Zerotik” urte bat bete du. ZORIONAK!

Igande honetan, abenduak 2, urtemuga bat ospatu behar dugu. Blogak Zerotik ikastaroak urte bat bete du.

2006ko abenduan Galder Segurola-k, modu desinteresatuan, blogarien mundurako hastapenezko ikastaro bat egin zuen; Aberrigintzan Kultur Elkarteak, aldiz, ikastaroa eta web orrialdeen hosting-a subentzionatu zituen. Gerora, Galderrek, azalpenak bere blogean eskegi zituen. (Ikastaroa ikusteko sakatu hemen).

Web orrialde hau egiteko Blogak Zerotik “eskuliburua” erabili izan dugu, eta oso baliagarria suertatu zaigu, horregatik zoriondu nahi dugu ikastaroa. Bihotzez, MILA ESKER.

Bestalde, aipatu nahi dugu ikastaroa euskarara itzultzen ari garela eta laster euskarako bertsioaz baliatu ahalko zaretela zuen bloga egiteko. Gazte Abertzaleak-etik blog bat egitera animatzen zaituztegu –Softaware askean, noski–.

blogs_desde_cero.jpg

WordPress Themes