Ziarreta eta Gazte Abertzaleak-ek hauteskunde emaitzak aztertu dituzte

EAko Presidente Unai Ziarretak adierazi duenez “gizartearekin eta sentsibilitate ezberdinekin kontaktu etengabea guztiz beharrezkoa da bizirik dagoen partidu polítiko batentzat”. Gazte Abertzaleak EAko gazte erakundeko ordezkariekin Bilbon hilaren 21ean izandako bileran bere elkartasuna azaldu zuen Ziarretak.

Eusko Alkartasunako goreneko buruak bai kanpainan baita emaitzetan izandako tokiko esperientzia ezberdinak elkarbanatu zituen Euskal Herriko udalerri ezberdinetatik etorritako kideekin. Ziarretaren esanetan, “Hauteskunde emaitzak ez dira espero zirenak izan, ezta adierazleek iragartzen zutena ere. Ikuspuntu gazte batetik geure herriaren errealitate ezberdinek gako asko gordetzen dituzte geure ekintza politikoa hobetu ahal izateko”.

Read more »

M-8: Emakumeen Nazioarteko Eguna

Gaur emakumeen nazioarteko egunaren aldeko oihua luzatu nahi dugu Gazte Abertzaleak erakundetik.

Oraindik ere, bada jende asko bere buruari zera galdetzen dioena: Zergatik ospatu behar dugu martxoaren 8a? Benetan beharrezkoa al da egutegian egun bat bereziki emakumeei eskaintzea? Noiz da gizonen nazioarteko eguna? Azken galdera hau da, ziurrenik, erantzun sinpleena duena, egunero baita gizonen eguna.

Lehen galderari erantzunez, martxoaren 8a ospakizunetarako eguna baino, aldarrikapenak egiteko eguna dela azpimarratu behar dugu. Bere burua gizarte garatu, aurreratu eta demokratikotzat duen honetan, oraindik ere ezin baitugu eskubide eta aukera berdintasunaz hitz egin.

Bigarren galderari eutsiz, beharrezkoa al den martxoaren 8a? Hilabetez hilabete indarkeria matxistak hiltzen dituen emakumeen kopurua beldurgarria delako, soldatak parekoak ez direlako, etxeko lanen eta pertsonen zaintzaren zama emakumeengain dagoelako eta, azken finean, bi sexuek aukera eta eskubide berdintasunean jokatzen ez dutelako guztiz beharrezkoa da emakumeen nazioarteko eguna.

Emakumeek tradizioz gizonezkoenak izan diren eremuetara egin dute jauzi. Besteak beste, lan mundura irten dira soldata bat eskuratuz, independentzia ekonomikoa lortu eta etxeko diru-iturria izateko asmoz. Gizonak, aldiz, ez dira ohituraz emakumearenak izan diren esparruetan murgildu neurri berean, hau da, etxe barneko lanen arduran. Hori dela eta, emakumeek etxeko lanari eutsi eta lan merkatura irten direnez, zama bikoitza jaso dute bizkar gainean. Martxoaren 8a dugun egun honetan, desoreka horrekin amaitzeko borrokatu behar dugu.

Etorkizuna gazteok garela eta gizarte justuago bat lortzea geure esku dagoela esan ohi dute. Hori dela eta, GAtik egunetik egunera egingo dugu lan, gizon eta emakumeek eremu publikoan zein pribatuan duten parte hartzea orekatua izan dadin eta, batez ere, erantzukizunak eta zamak bi sexuen artean bana daitezen.

Gazte Abertzaleak Arrasateko atentatuaren aurrean

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere gaitzespen sutsuena erakusten du Arrasaten Isaias Carrasco-ren hilketaren aurrean. Modu berean, GAk, alkartasun eta doluminik bizienak eskaini nahi dizkio Isias Carraskoren familiari.

Gazte Abertzaleak ETAri behingoz indarkeria alde batera utz dezan eta bide demokratikoak eta politikoak erabiltzearen eskaria egiten dio. Horregatik, elkartea konfliktoa gainditzeko dialogo eta elkar-akordioen alde agertzen da. GAk pentsatzen du, ETAk bere sistemarekin jarraitzen badu, gizarte guztia kaltetuta egongo da. Gizarteak badaki hau, eta EAko gazteriak eskatzen dio ETAri, benetan Herriaren aukera errespetatu nahi badute, gizartearen eskakizuna bete dezala.

Nekane Alzelai eta GA desmilitarizazioaren alde

Martxoaren 1ean, Donostiako Loiola auzoan Nekane Alzelaik eta Gazte Abertzaleak-ek Loiolako Kuartel militarraren desalojoa eskatu zuten. Horrekin batera, desmilitarizazioaren alde agertu zen erakundea, espazio edo zonalde horiek gizarte esparrura zuzenduko direlakoan. Read more »

Gazte Abertzaleak ‘El País’en

Martxoaren 2an, El País egunkariak martxoaren 8ko hauteskundeetan lehen aldiz bozkatuko duten gazteei buruzko artikulu bat argitaratu zuen. Horretarako, alderdi ezberdinetan afiliaturiko gazteei egin zien elkarrizketa.

GAren militanteetaik Asier Gomez-ek erantzun zituen galderak, eta atera zituen ondorioak nabarmendu ziren artikuluan: “Politikoek esfortzu berezi bat egin behar dute gazteengana iristeko”.

Jarraian duzue artikulua. Read more »

WordPress Themes