Gazte Abertzaleak: 2008 Maiatza 28
Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundea, bere bermea adierazi nahi dio gaur Eusko Jaurlaritzaren Gobernuari aurkeztutako proposamenaren aurrean. Erakunde independentistaren ustetan, akordioa bilatzearen ezintasunaren aurrean, batzuen eta besteen jarrera mugiezina dela eta, garaia da herriak bere uste demokratikoa emateko. Ez da galdeketa ilegalarik, ez herriaren borondatean oinarritzen ez den demokraziarik.
Zentzu horretan, gogor zalatu nahi du Patxi Lopez-en jarrera, urteak badirelako akordioaren bila gabiltzala eta beti ezetzarekin agertu baita. Urteak geroago hitukoak egindako proposamen berdinaren etorri denean. GA-ren ustetan, euskal gizartea ez da inoxoa eta horregatik alderdi sozialista espainolaren faltsukeriak ez dira onartuak izango.
Beraz, Gazte Abertzaleak-ek galdeketa librearen alde agertzen da, normaltasunaren bidean eman daitekeen urrats beharrezkoa delako.
Gazte Abertzaleak: 2008 Maiatza 25
Gazte Abertzaleak-ek laguntzaile moduan parte hartu du gaur Amorebietan ospatutako Ibilaldian. Laugarren guneko txosna ingurura gerturatutako GA-ko lagunek, arratsaldeko taldean lan ibili dira edariak saltzeko prestatutako txokoan. Erakundetik, eskerrak eta zorionak eman nahi diegu aurtengo edizioaren antolatzaile guztiei.
Gazte Abertzaleak: 2008 Maiatza 21
Gazte Abertzaleak-ek Espiniako Alderdi Sozialisaren buruzagi eta Espainiar Estatuko presidentea den, Jose Luis Rodríguez Zapateroren jarrera salatu nahi du berriro ere. Gazte erakundearen ustetan, inmobilismo horrek euskal gatazka luzatzera besterik ez dator. Itxaropentsu dauden hainbat euskaldunen ilusioak lurrera botata. Elkarrizketari ezetz esatea, akordioari ezetz esatea da.
Horregatik, GA-ek Espainiar Gobernuko buruari jarrera aldaketa eskatzen dio, euskal ordezkari demokratikoen proposamenak behar bezala errespetatuz. Zentzu horretan, erakunde independentistak espainiar herriari gogororatu nahi dio Ibarretxe ez doala alderdi baten ordezkari moduan, baizik eta hauteskunde batzuen ondorio ateratako proposamen baten buru bezala.
Gazte Abertzaleak: 2008 Maiatza 20
Gazte Abertzaleok gure gertutazuna eta besarkadarik beroena bidali nahi diegu Sabin Zubiri eta Imanol Muruaren senide eta lagunei. Une gogor hauetan, haiek erakutzitako bideari gogor eutsiko diogula adierazi nahi dugu. Bere eredua beti gure artean izango da.
Mila esker Imanol eta Sabin!
Gazte Abertzaleak: 2008 Maiatza 14
Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gaur Legutianon izandako goardia zibilaren kuartelaren kontrako erasoa erabat gaitzesten du.
Gazte Abertzaleak erakundeak bere elkartasuna erakutsi nahi dio hildako goardia zibilaren familiari eta bere doluminik bizienak helarazten dio. Era berean, zauritutako goardia zibilaren errekuperazioaren zain geratzen da eta bere familiari ere babesa eskaini nahi dio.
Gazte Abertzaleak erakundeak alderdi politiko guztiei eskatzen die baldintzarik gabeko elkarrizketa has dezaten, horrela ETAri bizkar emateko eta elkarrizketa gatazka konpontzeko bide bakarra dela erakusteko ezker abertzaleari. Gazte abertzaleak-ek azpimarratu nahi du giza eskubideen urraketa ezin dela inoiz Herri baten askatasuna lortzeko estrategia izan. Horrexegatik hain zuzen, Gazte Abertzaleak-ek ETAri eskatzen dio behingoz eta betirako borroka armatuari uko egiteko.
Gazte Abertzaleak-ek atentatua gaitzesteko manifestazio eta konzentrazio oro sustatzen du.
Gazte Abertzaleak: 2008 Maiatza 12
Gazte Abertzaleak-ek bere X. Biltzar Orokorra ospatu du pasa den asteburuan Bilbon. Bertan, hurrengo bi urteetarako lan ildoak definitu ziren larunbateko jardunaldian aurreko batzordeak aurkezutako ponentzia estrategikoaren eztabaidai esker. Ponentzia honi aurkeztutako emendakinak interes handikoak izan ziren eta erakundearen bidea zein izan behar den argi gelditu zen. Honen adibide, ehuneko ehuneko adostasuna jaso izana.
Izaera berezia zuen batzar honek, izan ere Gazte Abertzaleak-en 20.urteurrena betetzen den urte honetan ospatzen da. Egoera berezi honi behar zuen indarra emateko, Peio Urizar Idazkari Nagusi ohia gonbidatu berezia izan zen batzarrari hasiera emateko. Argi utzi zuen honek aukeratutako leloa, indarberrituz, ondo aukeratutakoa dela. Erakundea beti lan egin behar duelako bere ideiak gizarteratzeko.

Igandeko jardunaldian, bestalde,
Nazio Batzorde berriko kideak aukeratu ziren aho batez. Hona hemen aukeratutako gazteen zerrenda bere karguarekin batera:
Idazkari nagusia: Alain Zamorano
Antolakuntza eta formazio idazkaria: Javier Estebanez
Nazioarteko idazkaria: Lander de Bilbao
Komunikazio idazkaria: Urtzi Jauregibeitia
Giza esbubideen idazkaria: Asier Gómez
Secretaria de Euskera y Cultura: Maider Carrere
Sozioekonomia idazkaria: Juan Carlos Pérez
Lurralde idazkaria: Josu Cristobal
Diaspora idazkaria: Pedro Maguregui.
Euskara eta Kultura idazkaria: Maider Karrere
Finantza idazkaria: Imanol Marañon