GA-ek ardura politikoa eskatzen du

GA-ek harrituta hartu ditu LABen idazkari nagusia den Ainhoa Etxaidek kontsultaren aukeren inguruan egindako adierazpenak. Talde independentistaren ustetan, sindikatuaren buruak esandakoak, lekuz kanpo daude herriari ahotsa ematearen alde agertzen den pertsona batetik etorrita.

Gazte Abertzaleak-en ustetan, gizartea galdetua izatearen aukera oraindik airean da eta bada posiblea ere, horregatik, Euskal Herriaren nazio eskubideak ustez defendatzen dituen pertsona batek ez luke zalantzan jarri behar galdeketa gertatuko den edo ez. Are gutxiago, galdeketarik ez dela izango esan. Zentzu horretan, GA-ek ardura politikoa eskatzen dio ezker abertzalearen munduari momentu historiko eta garrantzitsu honetan, benetan gure nazioaren garapenerako laguntza emateko aukera baitago.

Frantzes hizkuntzaren akademiari erantzuna

Gazte Abertzaleak- etik erabat kezkagarria deritzogu Frantses Hizkuntzaren Akademiak  Frantziako Konstituzioan hizkuntza gutxituen aipamena sartzea gaitzestea. Hizkuntza gutxituak aipatzen duen testu hau Frantziako erakundeen berrantolaketa eztabaidatzen ari zen unean aurkeztu egin zuen diputatu talde batek, zeinetan Konstituzioko lehen artikuluan “hizkuntza gutxituak Frantziaren ondare dira” sartzearen proposamena egin zuten. Frantses Hizkuntzaren Akademiaren aburuz, hori onartezina da eta kezka eragiten diola onartu du,  bigarren artikulura arte itxoin behar delako frantsesaren erreferentzia aurkitzeko zeinetan “frantsesa da Frantziako hizkuntza bakarra” jartzen duen.

Harrigarria iruditzen zaigu, Hizkuntzekiko gertutasun gehiago izan beharko lukeen erakunde batek horrelako kezka izatea Frantzian frantsesaren erabilera orokortua dagoenean eta hizkuntza gutxituak bizirauteko Gobernu zentraletik ez dituztenean laguntza haina jasotzen.

Gazte Abertzaleak-etik oroitarazi nahi dugu hizkuntzarik gabe ez genukeela izango geure buruaren konzientziarik, hizkuntzek kolektibo baten parte egiten baikatu.

Gure kasuan, euskara ikusten dugu hizkuntz- politiken menpe tratu txarrak pairatu dituenak Frantzian, besteak beste, bere erabilera erabat murriztuz urteetan eta laguntza eza izanik Frantziako gobernu zentralistaren partetik. Aitzitik, hizkuntza gutxituen aipamena konstituzioan ez du euskararen egoerari lagunduko, batik bat Chritsine Albanell-ek pasadan maiatzaren 7an Parisek Hizkuntza Gutxituen Europako Karta ez zuela sinatuko esan zuenean.

Hizkuntza herri bateko kulturaren zatirik garrantzitsuena da, zaindu behar dena momentu oro eta gizakiaren kultur- aberastasunaren erreferentea izanik, hizkuntza gutxituen bizirautearen aldeko borrokan guztiok parte hartu behar duguna.

GA, Araba Euskaraz-en murgilduta

Ekainak 15ean Gazte Abertzaleak-ek, urtero legez, Araba Euskarazeko ekitaldian parte hartu zuen, aurten Bastidan egin zena.

Hogei ta zortzi urte eta gero ametsa dirauela erakutsi nahi izan ziguten Bastidako ikastolatik, eta lortu zuten ere. Jakin badakigu oraindik ere Errioxa arabarran gauza asko egiteke daudela, baina pausoz- pauso, bertan dauden euskaltzale orok egiten duten lanarekin, ziur gaude gutxi barru herrialde horien euskalduntzea ez dela esperantzan oinarrituko, baizik eta guztiok biziko dugun errealitatea izango dela.

Hau dela eta, Gazte Abertzaleak berresten du euskararekiko duen konpromezua, beti ere lehentasuna emanik gure kultura eta euskal nortasuna berreskuratzeko lan handia egin behar den tokietan.

WordPress Themes