uztaila, 2008-rako artxiboa.
Berriro ere prentsan ikusi dugu nola Donostiako alkateak Monpaseko pasabidearen aldeko apostu mediatikoa egiten ari den. Oraingoan, gutxienez, ez du hiritaron dirua erabili erakusketa bat egiteko; oraingoan alkateak,ingurumenari buruzko jardunaldi batzuk aprobetxatuz,ministroa Monpasko pasabidearen inguruko erakusketara eraman du. Eta han, nola ez bada, ministroak bere alderdikidea den, Elorza jaunaren, proiektua defendatu zuen.
Bestalde, pena da alkate […]
Gazte Abertzaleak-ek, bere babesa eman nahi die asteburu honetan ETAren ekintza indartsuen ondorio kaltetuak izan diren pertsona guztiei. Gazte erakundearentzat, beharrezkoa da berriro ere ETAri indarkeria ustearen eskaera egitea. Gaur egun, helburu politiko bat borroko armatuaren bitartez lortuko dela pentsatzea taxugabekeri galanta da. Horregatik, GA-ek ETAri irtenbideak eta normalizazio politikoa bilatzen dutenen aldera pasatzearen eskaera […]
Gazte Abertzaleak-ek astakeri eta bidegabekeri demokratikotzat hartzen du, ustezko sozialistaz osatutako gobernu batek, herri bati ahotsa ematea bilatzen duen lege baten aurkako ilegalitate errekurtsoa jartzea. Zentzu horretan, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, ulertezinatzat eta EAEko autogobernuaren gaineko esku-sartze garbi bezala definitzen du Espainiar estatuko gobernuaren jarrera. Horrela gelditu ezin daitekeen deslegitimazio saiakera garbia.
Horregatik, GA-ek euskal instituzioei […]
GA beste garaietarako itzulera ikusten du PPren borondatean
argitaratua. Prentsa Oharra-n. 0 IruzkinakGazte erakundearen ustetan, Euskadiko Alderdi Popularrak bere kongresua eta gero PSEri egindako lehengo keinuak argi eta garbi usten du zein izan behar den bere jarrera hurrengo garaietan. Gazte Abertzaleentzat, frente espainolista sortzearen gainean PPk erakusten duen borondatea argia da, bi alderdiak bertan oso gustora sentitzen baitira, Eukadirentzat irtenbide demokratikoak ez hartzearen aukera ematen baitie.
GA-ek, PSOE […]
Ekainaren 28an Gazte Abertzaleak-ek estaturik gabeko nazioen eskubideen defentsan eta Justizia Sozialaren defentsan antzeko ibilbidea duten gazte taldeekin duen gertutasuna adierazi zuen berriro ere. “XXI. mendeko Ezker Nazionala eraikitzen” lemapean, Joves d’Esquerra Nacionalista (JEN) gazte erakundeak euren IX. kongresua ospatu zuten Mallorkako Palman. Zalantza izpirik gabe, XXI. mendeko ezkerraren eraikitzea gazteen esku dago, eta horrela […]