Gazte Abertzaleak: 2008 Abuztua 27
Urtero bezala GAek bere Euskal Herriko afiliatu guztientzako jai jardunaldia antolatu zuen Bilbon. Aberrigintzan talde kulturalaren txosnara gerturatu ziren guztiak ederki gozatu zuten prestatutako tailer eta joku desberdinekin. Hemen eguneko argazkiak:


Gazte Abertzaleak:
Donostialdeko Gazte Abertzaleak-ek, pasatako Aste Nagusian, jendearen parte-hartzea sustatzen duen eta euskal kulturak presentzia handiagoa duten festen alde egin zuen. Gainera, urrian ospatu beharreko kontsultaren aldeko pankartak ere jarri zituzten.

Gazte Abertzaleak: 2008 Abuztua 20
Donostialdeko Gazte Abertzaleak-ek, presentzia izan zuen pasatako Donostiako Txirrindularitza Klasikoan Donostia eta Jaizkibel gainaren artean pankartak jarri zituelako. Gainera, ikurriñak jarri zituzten Jaizkibelgo bidean. Hura Euskal Herriko selekzioen aldeko aldarrikapena izan zen eta hala irrakurri zitekeen pankartetan: “Aldapan gora ere, Euskal Selekzioaren Alde!”, “Beti Euskal Selekzioen Alde!” o “Euskal Selekzioa GEUREA!”.
Horregatik, Gazte Abertzaleak-ek berriro ere Euskal Herriko selekzioen aldeko bere konpromisoa berretsi nahi du, eta ofizialtasun hura lortzeko pausuak ematen jarraitzea eskatzen du.
Gazte Abertzaleak:
Urtero bezala GA-ek Aberrigintzan talde kulturalaren txosnan parte hartuko du Bilboko Aste Nagusian. Gazte Abertzaleen kideek turno desberdinak egingo dituzte gauez eta ostiralean ospakizun bereziak izango dira gazte taldearen eskutik.
Anima zaitez parte hartzera!
Ver mapa más grande
Gazte Abertzaleak: 2008 Abuztua 18
Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere harridura erakutsi nahi du EBB presidenteak, Iñigo Urkulluk, galdeketaren posibilitateen inguruan eta EAren jarrerari buruz. GAren ustez, ez da batere desegokia euskal erakundeak Auzitegi Konstituzionalaren iritziaren aurka joatea, erakunde hauek herriaren borondatea ordezkatzen dute eta. Gainera, gogorarazi behar zaio Urkullu jaunari bere alderdiak Eusko Jaurlaritzan parte hartzen duela, horixe bera gizarteari aurkezten zion programa bati jarraituz.
Horregatik, GAek bere bermea adierazi nahi dio Eusko Alkartasunari politiko horrek egindako adierazpenen inguruan, kontsulta egingo dela esatea oso egokia baita. Gazte Abertzaleak-entzat, bakearen eta autogobernuaren alde azken urteetan egin den aposturik sendoena egin du EAk eta lan hau ezin da bertan gelditu. Nahiz eta zenbait bide lagun trenetik alde egin nahi duten bidea hasi aurretik.
Gazte Abertzaleak: 2008 Abuztua 12
GA-ek martxan jarri du Facebook sare sozialerako taldea. Bertan, interneterako sortzen diren eduki guztiak bilduta izango dira eta erakundearen eguneroko jardueren informazioa jasoko da. Ez da afiliatua izan beharrik taldean sartzeko. Beraz, gure erakundearen inguruko informazio gehiago nahi izatekotan, sartu talde honetan.
Hau da helbidea: GA Facebook.
Gazte Abertzaleak: 2008 Abuztua 11
Gazte Abertzaleak-ek Bakioko Eusko Alkartasunarekin bat egiten du “Oiaga ez Ikutu” plataformaren babesean. Zentzu horretan, hurrengo abuztuaren 16an Bakion egin beharreko manifestaldian izango dela iragarri nahi du. Bide batez, lagun eta afiliatu guztiei gerturatzeko deia egiten die.
“Oiaga ez ikutu” plataformak Bakioko ingurumenaren babeserako lan taldea da, urbanismo jasangarriaren aldeko giza kontzientzia zabaldu nahi duena gainera.
Informazio gehiago: Oiaga ez ikutu