iraila, 2008-rako artxiboa.

Gazte Abertzaleak-ek bere alkartasuna erakutzi nahi die arrazoi gabeko asteburu honetan izan diren atentatu guztien kaltetuei. Zentzu horretan, bereziki hildako militarraren familia eta senideei besarkada bero eta zintzoa bidali nahi die. GAren ustetan, azken egun hauetan gertatutakoa ez du zentzurik eta gizarteak eskatzen duen normaltasun eskenatokitik aldentzen gaitu.
Berriro ere, Gazte Abertzaleak-ek ETAri borroko armatua ustearen […]

GA-ek, Eusko Alkartasunaren Galderafobia kanpainaren edukiarekin bat datorrela adierazi nahi du. Zentzu horretan, web gunean kanpainaren iragarpena egiten du bideoa jarrita:

Informazio gehiagorako, hemen.

Gazte Abertzaleak-ek bat egin du euskal erakunde publikoetan software librearen erabilpena eskatzen duen manifestuarekin. Horretarako, honako web orrialdean izena eman du: Software libre nahi dugu.
Bide batez, lagun eta afiliatuei izena emateko gonbidapena ematen da erakundearen zuzendaritza nazionaletik.

Gazte Abertzaleak-ek uste du berriro ere espainiar estatuan botere banaketarik ez dagoela argi eta garbi ikus daitekeela PSOEren eskutik gertatzen ari diren azken ilegalizazio prozesuei ezker. Talde independentistarentzat, ez da ulergarria ikuspegi logiko batetik, orain dela gutxi arte PSOEek ilegalizazioetarako argudiorik ez izatea eta orain lehen mailako objetiboak izatea Batasunaren inguruko erakunde guztiak. Honek garbi […]

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunarekin batera Alkartasun Eguna ospatuko du Laudion datorren asteburuan. EAk iganderako antolatutakoaz gainera, GA-ek ekintzez beteriko asteburua prestatu du.
Jardunaldi hauen helburu nagusia, afiliatu eta lagunentzat formazio tailerrak eskaintzea da. Zentzu horretan, parte hartzeko, nahikoa da helbide honetara mezu bat bidaltzea : antolakuntza (a) gazteabertzaleak.org.
Etor zaitez Laudiora!
Igandeko egiratauaren inguruan informazio gehiago izateko: Alkartasun […]

Gazte Abertzaleak-en ustetan, Euskal Autonimo Erkidegoko Parlamentuak proposatutako galdeketaren inguruan espainiako Auzitegi Konstituzionalak egindako debekua, espainiar justizia ustelduta eta beti txandako gobernuaren menpera dagoela argi eta garbi erakusten du. Gazte erakundearentzat, ez da ulergarria gizartearen iritzia jakitea eta lotura juridikorik ez duen lege bat atzera botatzea
Zentzu horretan, gazte independentistentzat, espainian eskubide kolektiboak zapalduak dira oraindik […]

Gazte Abertzaleak-ek betiko antzeslana bezala hartzen du Nafarroako Gobernu Foralaren Presidentea den Miguel Sanz, eta bere benetako alderdia den PPren arteko ustezko tirabira mediatikoak, PSOEren aurrekontuen negoziazioaren inguruan. Eraunde independentistarentzat, ez da UPNren autonomian sinesten duenik, eta horregatik behingoz nafar guztien aldeko politika egitera dei egiten die Sanz-en alderdiko gizon eta emakumeei.

GA-ek bere doluminak eman nahi dizkie Peio Irujoren lagun eta senideei. Eusko Alkartasunaren buru nabarmenetarikoa izan denaren lana eredu ona da datozen belaunaldientzat. Zentzu horretan, Gazte Abertzaleen zuzendaritza nazionalak homenaldia eskaini nahi dio lerro hauetatik, Euskal Herriaren garapen nazionalerako esfortzu zintzoa egin duen gizon on honi.

GA-ek gaizki hartu du Jose Antonio Pastor-ek, Euskadido Alderdi Sozialistaren Idazkari Nagusiak, kontsultaren debekuaren aurrean Eusko Jaurlaritzak Estrasburgoko Giza Eskubideen Tribunalaren aurrean elegitea bat jartzea “ergelkeri” bat bezala identifikatzea.
Erakunde independentistak gogorarazi nahi dio Pastorri, gobernuak defendatzen duena, gizartearen bermea duela eta beraz, era demokratikoan defendatzeko legitimazio osoa duela.
Pastorrek milaka pertsona iraintzen ditu bere esanekin eta […]