Gazte Abertzaleak: 2008 Urria 27
Gazte Abertzaleak-ek azken asteburua inflexio puntua izango dela iragartzen du
Asteburu honetan izandako erabakitzeko eskubidearen eta lurraldetasunaren aldeko ekintzek, argi utzi dute demokrazia eta bakearen aldeko apostua inoiz baino gizarteratuagoa dagoela Euskadin, Gazte Abertzaleak-en ustez. Madrildik zuzentzen dituzten alderdiak, etengabe eduki politikoa ez duten marketing ekintzetan dirua xahutzen duten bitartean, besteek benetako arazoei irtenbideak bilatzeko lanean daude.
Gazte erakundearentzat, asteburu honetan gertatutakoa eta gizartearen mobilizazioa, egun hauetaz inflexio puntua egingo dute, arazoaren konponbidera hurbilduko gaituena. Zentzu horretan, GA-ek EA zoriondu nahi du orain arte egindako lanagatik, momentu txarrenetan helburu politikoei nola eutsi behar zaien eredu izan baita.
Gazte Abertzaleak: 2008 Urria 24
Gazte Abertzaleak-ek, akordio merkantilista politikotzat hartzen du, PNV eta PSOEek transferentzia baten eta aurrekontuetarako aldeko boto batekin egin duten trukea. Gazte erakundearentzat, PNVren zenbait sektorek, erabakitzeko eskubidea errebindikatzerakoan kredibilitate guztia galtzen dute horrelako ekintzekin. Argi gelditzen da honekin ere, euskal gizartea engainatzen dela Espainiatik behin eta berriro bere eskubide kolektiboen inguruan.
Zentzu horretan, GA-ek uste du argi gelditzen dela zein den espainiar estatuaren jokua. Behin eta berriro tranferentziarik ez dela egongo esaten duen bitartean, bere proposamen baten aldeko botoa jasota iritzia aldatzen du. Honek erakusten du, euskal gizartearen eskubideak ez direla errespetatzen eta ez direla sekula errespetatuko apur batzuen truke gizarteari sorbalda emateko inolako erreparotik ez dutenak dauden bitartean.
Gazte Abertzaleak: 2008 Urria 21
Gazte Abertzaleak-ek parte hartuko du asteburu honetan Eusko Alkartasunetik proposatutako ekintzetan. Zentzu horretan, bere lagun eta afiliatuei, larunbatean erabakitzeko eskubidearen eta kontsultaren aldeko mobilizazioetara joateko deia egiten die.
Bide batez, iganderako EAk antolatutako ekitaldian izango dela iragartzen du gazte erakundeak. Lizarran, erabakitzeko eskubidea eta lurraldetasuna defendatuko dira.
Gazte Abertzaleak: 2008 Urria 17
Gazte Abertzaleak-ek, probokazioa larritzat hartzen du datorren urriaren 25ean Gasteizko kaleetan Falangek egingo duen manifestaldia. Eusko Jaurlaritza osatzen duten hiru alderdiek bere aldarrikapena egiteko aukeratutako lekuaren gertu dagoen enparantza bat hartzea bakarrik probokazio bezala ulertu baitaiteke. Horregatik, GA-ek lasaitasunerako deia egiten du istiluak gerta ez daitezen.
Hala ere, gazte erakundeak Euskadiko Auzitegi Gorenak hartutako erabakia kritikatu nahi du, ‘La unidad de España ni se vota ni se negocia’ lelopean izan behar den manifestaldiaren gainean Herrizaingo sailak jarritako debekua kentzeagatik. Izan ere, gazte erakundearentzat, Falangeren manifestaldia egun berean izango den aldarrikapen demokratiko eta batzesua istiluekin zikintzeko antolatua baita.
Gazte Abertzaleak: 2008 Urria 13
Gazte Abertzaleak, EArekin batera egon zen atzo Bilboko Arenal enparantzan izandako sinadura bilketan.
Gazte Abertzaleak: 2008 Urria 12
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, adierazten du hispanitatearen eguna Hego Euskal Herriko euskaldunei inposatutako jai eguna dela. GA-ren ustetan, Euskal Herrian ez litzateke espainiar estatuko patroiaren eguna ospatu behar, euskal gizarteak behin eta berriro bere etorkizun nazionala erabakitzeko eskubidea aldarrikatu duelako eta espainiar gobernu desberdinak eskubide hau aitortu ez diotelako.

Egun hau, beraz, Gazte Abertzaleak-ek aldarrikapen eguna bezala erabiliko du aurten ere. Pankarta desberdinak jarriko dira Euskal Herriko hiriburuetan eta Eusko Alkartasunarekin batera, sinadurak jasoko dira Eusko Jaurlaritzaren konponbiderako galdeketaren alde.
Gazte Abertzaleak: 2008 Urria 7
Gazte Abertzaleak-ek, PSEko zenbait kide eta Ibarretxe Lehendakaria aulkian jarriko dituen auziaren erabilpen mediatiko eta partidista ez egiterako deia luzatzen du. Gazte erakundearentzat, auzia Espainian bizi den giro demokratikoaren eredua da, beraz inor ez litzateke harritu behar. Zentzu horretan, bereziki alderdikerietarako ez erabitzea eskatzen du, benetako arazoa sakona baita. Espainiako gizartearen zenbait sektoreetan arazoak hitzartuta konpontzeko falta den sentibilitate politikoan hain zuzen ere.
GA-ek lehenbailehen arazoa ahaztea eskatzen du, bere tranpan erori dena gizartearen aurrean irudikatua gelditu baita jada, eta behingoz alderdien arteko eztabaida bakera gerturatuko gaituen bidea bezala ulertua izatea.
Gazte Abertzaleak: 2008 Urria 2
Gazte Abertzaleak-ek, 20 urte betetzen ditu aurten eta zentzu horretan, monografiko bat atera du bere jardueraren ildo nagusiak azpimarratzen dituenak. Beste publikazio zabalago baten aurrekoa da. Monografikoa ikusteko, sakatu hemen:
Gazteberria