Gazte Abertzaleak: 2008 Azaroa 25
Gazte Abertzaleakek aski frogatutzat jotzen du EAJko zenbait sektoreren benetako inplikazioa gizartea galdetua izatearen inguruan, batez ere orain hauteskunde proposamenak eztabaidan jartzen hasi direnean. Batzuentzat kontsulta legea euskal gatazka gainditzeko aurrera pausu bat izan den bitartean, beste batzuentzat denbora pasa bat besterik ez da izan, azken egunetako buruzagi jeltzale batzuen posturak erakutsi duen bezala. Hau guztiagatik, GArentzako hurrengo hauteskundetako eztabaida subiranotasunaren gainean izango da, EA izanik gure herriaren eskubideak inongo mesfidantzarik gabe defendatuko dituen aukera bakarra. Zentzu honetan, GAk Joseba Egibarri erantzun nahi dio bere azken adierazpenetan esan baitu, polo subiranotasuna ez dela espazio naturala eta EAJ gabe ez dagoela subiranotasunean aurrera egiterik.
Erakunde independentistarentzat, Egibarren alderdiak berriro ere oztopo moduan jokatu nahi du gizartearen erabakitze eskubidearen aurrean, beraz GAk eskatu nahi dio bere benetako aurpegia ager dezala eta onar dezala gizartean dagoen subiranotasun polo hori.
Gazte Abertzaleak: 2008 Azaroa 20
GA-ek bere bermea eman nahi die Euskadi izenarekin jolasteko ezetza eman duten futbolari taldeari. Erakunde independentistarentzat, nahiz eta partuidua lagunartekoa izan eta urtetik urtera errepikatzea aldarrikapen kutsua kendu dion, izenaren kontuan ezin da atzera pausorik eman. Horregatik, Gazte Abertzaleak-ek bere bermea eman nahi die bere izena eman duten futbol jokalariei. Galdetu beharra dugu, ea gabonetako partidu hau ez al den droga narkotiko bat bihurtu zeinak konformismo batean lokartuko gaituen, gure ekimenak itzalduz eta benetako errealitatea ezkutatuz, euskal selekzio ofizialak izateko gero eta traba gehiago jartzen ari zaizkigula adierazten duen errealitatea.
Zentzu horretan, GA-ek akordiorako deia egiten du eta alde guztiei, baita jokalariei ere, benetako ofizialtasunaren bidean zerbait egiteko eskatzen die, beharrezkoa balitz espainiar eta frantziar federazioei desobedientzia eginda.
Gazte Abertzaleak: 2008 Azaroa 17
GA-ek PP eta PSEri Madrildik politika ez egiteko eskatzen die Gazte Abertzaleak-ek uste du, PSEk eta Euskadiko PPk parlamentuko ganbararen araudi berriaren inguruan duten jarrera zentzugabekeria dela. Gazte erakunearentzat, ezezko botoa edo parlamentariak Konstituzioa izenpetu edo onartzera behartuko lituzkeen emendakina planteatze hutsak ez du inolako zentzurik, eta profil espainolista markatzeko besterik ez da egiten. Gazte Abertzaleak-ek uste du, alderdi hauek ongi egingo luketela behingoz politika Euskadin eta Euskadirentzat eginda eta ahaztuta bere nagusiak Madrilen daudela. Horregatik, ardura eta ganora eskatzen die bi alderdiei, Euskadiko parlamentari batek Espainiako Konstituzioa izenpetu edo onartzea ez duela inolako zentzurik ulertzeko.
Gazte Abertzaleak: 2008 Azaroa 11
Gazte Abertzaleak-ek bere babesa erakutzi nahi dio Eusko Alkartasunaren zuzendaritzari, EAEn ospatu behar diren hurrengo hauteskundeetan bakarrik aurkeztuko direla iragarri eta gero. Gazte erakundearen Batzorde Nazionalaren ustez, albiste oso ona da hau, orain gizartearen aurrean irudikatuta geldituko baita nork egin duen orain arte burujabetasuna eta herri bezalako garapenaren aldeko apostua eta nork jarri dion etengabe traba horri. Egungo egoera politikoan EAk badu bere esparru politikoa, ezkertzale eta abertzale demokratena, eta horregatik ez luke inolako zentzurik berriro PNVrekin hauteskundeetara aurkeztea.
Beraz, GAek bere babesa ematen dio EAk hartutako erabakiari eta bere militanteei, aldaketa izateko lana egiten hasteko animoa ematen die. Abertzale bakezaleak ezkerrara eramanez, gizarteak nahi duen Euskal Herri soziala eraikita.
Gazte Abertzaleak: 2008 Azaroa 10
GA-ek eskertu eta zoriondu nahi du Lokarri gizarte mugimendua atzo Gernikan antolatutako ekitaldiaren arrakastagatik. Erakunde independentistarentzat, alderdi politikoen sigletatik kanpo egiten den erabakitzeko eskubidaren inguruko mugimendua, gizartea nahi duenaren eredu da. Erabakitzeko eta autogobernuan aurrera egiteko momentua da, horregatik Lokarriren ekimenak gure herriaren urrats sozialak zeintzuk izan behar diren argi utzi du. Beraz, GAek ekimenaren bultzatzaileak zoriondu nahi ditu, Euskal Herriaren bakegintza eta demokraziaren alde lan egiten jarrai dezatelaren deia egiten dien bitartea.
Gazte Abertzaleak:
GA Nafarroako Unibertsitatean izandako atentatuaren aurrean
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, atzo ETAk Nafarroako Unibertsitatean egindako atentatuaren aurrean bere gaitzespena adierazi nahi du. Berriro ere euskal gizartearen borondatea ahazten du talde armatuak, elkarrizketa eta politikaren mundura gerturatzeko eskatzen diena. GAren ustetan, ekintza honek, bakearen bidean beste traba bat besterik ez du jarri.
Talde abertzaleak, bere atentatuek gizartearen bakerako gogoa handitzea besterik ez dakartelaren mezua helarazi nahi dio ETAri. Horregatik, behingoz gizarteak inoiz baino ozenago dioena ulertzeko eskatzen dio GAek ETAri, hitza baita helburu politikoak lortzeko bide bakarra. Bide batez, erakundeak bere alkartasuna erakutzi nahi die unibertsitateko ikasle, irakasle eta langileei.
Gazte Abertzaleak:
Gazte Abertzaleak-ek, UPN eta PPren arteko akordioaren bukaera, aukera politiko moduan ikusten du. Erakunde independentistarentzat, bi aukera politikoek berdina ordezkatzen duten arren, bere haustura argi uzten du ezkerra inoiz baino sendoago dagoela nafarroan. Zentzu horretan, espainiar estatuan gobernatzen dagoen muturrekoena den eskuma alde batera ustea PSNren eskuetan dago.
GArentzat, azken hauteskundeeta argi gelditu zen aldaketarako gogoa zegoela Nafarroan. Beraz, egoera politiko honetan, ezkerrerako bira eginez oinarriko gizarte politikak bultzatzeari behin eta berriro uko egiten duena alde batera ez egitea, akats larria litzateke. Horregatik, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gobernu akordio berriak sortzerako deia egiten du.